Munduko Egitura eta Botere Harremanak XX. Mendean
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,25 KB
Latinoamerikako Herrien Sailkapena
1. Herri Garatuak (Argentina, Uruguai, Txile)
- Populazio zuria nagusi.
- Klima epela.
- Gizarte integratua.
- Desoreka sozial handirik ez.
- Nekazaritzaren garrantzia txikia.
- Urbanizazio maila handia.
- Pobrezia gutxi.
- Analfabetismorik ez.
2. Azpigaratutako Herriak
Amerika Zentraleko estatuak (Guatemala, El Salvador, Honduras), Andeetakoak (Bolivia, Peru, Ekuador) eta Paraguai.
- Gizarte eredu arkaikoak (tribuak, klanak...).
- Indigenen sektore handiak eta sozialki baztertuak.
- Jatorri europarreko populazio gutxiengoa, baina hirietan jaun eta jabe.
- Klase ertainak oraindik garatu gabe.
- Pobrezia eta gosea edonon.
- Jaiotze-tasa oso handia.
3. Egitura Bikoitzeko Herriak
Azpigaratua baino gehiago, garapena guztiz desorekatua da. Amerika Latineko herri gehienak, 1994an populazioaren % 70a: Brasil, Mexiko, Venezuela, Kolonbia (Kuba).
- Gizarte egitura arkaikoak egitura modernoekin batera.
- Aberastasuna eta miseria.
AEBen Eragina Iberoamerikan (XIX. Mendetik)
- XIX. Mendetik aurrera: AEBek eragin handia izan dute Iberoamerikako herrietan, bai ekonomikoki, nahiz interbentzio militarren bitartez.
- 1945az geroztik: Neokolonialismoa gaizki ikusia.
- Gerra Hotzak eraginda: Washingtoneko gobernuek ohiko politika interbentzionistara itzuli ziren.
- Tresna Baliagarria: 1948ko Estatu Amerikarren Erakundea (EAE).
- Interbentzio militar zuzenak eta zeharkakoak: 1954an Guatemalan, United Fruit Company izeneko enpresa indartsuaren defentsan eta Jacobo Arbenz Guzmán presidente ezkertiarraren bazterketaren alde.
- 1961ean birplanteamendu estrategikoa: Garapen sozioekonomikoa = aliaturik onena: “Aurrerakuntzaren Aldeko Aliantza”.
- 1963 Kennedy hil ondoren eta Johnsonen agintaldian: Berriz politika interbentzionista eta gogorra (“Big Stick”), Kuban gertatutakoa berriz gerta ez zedin: diktadura militarren babesa eta interbentzio zuzenak.
- 1970eko hamarkadan: AEBek babestutako zenbait erregimen autoritarioek izaera diktatoriala handitu zuten: 1973: Pinochet Txilen; 1976: Argentinako Junta Militarra.
- Zuzenketa estrategikoa: Carter eta Reagan presidenteak erregimen autoritarioen etorkizun-ezaz ohartu ziren. Pixkanaka, alde batera utzi zituzten, alternatiba demokratikoak babesteko.
Txina Mao hil Ondoren: Deng Xiaopinen Garaia (1976-1997)
1976-1997: Maoren heriotza eta Deng Xiaopinen garaia.
Mao hil ondoren, Txinako Alderdi Komunistaren (TAK) baitan bi taldeen arteko borroka piztu zen: alde batetik, Maoren oinordeko erradikal eta dogmatikoak (bere alargunak zuzentzen zuen “Lauren Banda”), eta bestetik, Deng Xiaopin buru zuten berritzaile erreformistak.
Azkenik, Deng eta berritzaileak nagusitu ziren, erradikalak epaiketa batean baztertu ondoren. Horrela, Iraultza Kulturalaren biktima izandako Maoren jarraitzaile ez-ortodoxoa bilakatu zen Txinako agintaririk boteretsuena, nahiz eta inoiz ez zuen goiko kargu politikorik bete nahi izan. 1990eko hamarkadan erretiratzea erabaki zuen, Parkinson gaitzak jota. 1997an hil zen, 93 urte zituela.
Deng Xiaopinen Politikaren Ezaugarriak
- “Desmaoizazioa”: Iraultza Kulturalaren gehiegikeriak salatu, zenbait arduradun zigortu eta biktimak errehabilitatu.
- Erreforma ekonomikoak: Estatuak zuzendutako ekonomiaren papera mugatu, merkatuak zabaldu, etekin pribatuak lortzeko aukera eman, kanpoko kapitala erakarri eta atzerriko teknologia kopiatu: “merkatu-ekonomia sozialista”. Esaldi ospetsua: “Berdin da katu bat beltza edo zuria den. Axola duen bakarra da berak saguak harrapatzea”.
- Alderdi Komunistaren monopolioa eta disidenteen zapalkuntza: 1989an, bisitan zegoen Gorbatxov itzuli ondoren, Pekineko Tiananmen plazan demokrazia eskatzen ari ziren ikasleen aurkako tankeak bidali zituen, sarraski bat probokatuz: 2.000 inguru hildako.