Mundu ikusgarria platon
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,16 KB
Gogoa (edo arima):
gizakiaren osagaietako
Bat gorputzarekin batera. Arima bizitzaren eta ezagutzaren printzipioa
Da. Arima materiagabea eta betierekoa da. Arimari dagokio ulermen ahalmena, eta
Horri esker ideiak ezagutzen ditu. Izan ere, arimaren izaera eta jatorria
Ideiena bezalakoa da. Gorputza (zentzumenak) arimarentzako traba da; izan ere
Arimaren helburua ideien mundura (bere jatorrira) itzultzea da, eta hori
Ezagutzaren bitartez lortuko du. Dena den , arimarengan hiru joera bereiz
Daitezke: arrazionala, haserrekorra (suminezkoa) eta irrikatsua. Lehenak gidatu
Behar ditu beste biak oreka egon dadin.
Heziera
Arimak (gogoak) burutu behar duen prozesua zentzumenen datuetatik harago
Ideiei begiratzeko jarrera har dezan. Arimak badu ezagutzeko ahalmen bat,
Adimena (ulermena), baina benetako ezagutza lortu nahi badu, arreta ideietara
Zuzentzeko jarrera izan behar du, eta horretarako ezinbestekoa zaio heziera.
Heziketaren Prozesuan bi aldi bereiz daitezke. Lehenak zentzumenen kateetatik askatzea du Helburu, eta argudiaketaren zientziak landuz (matematika ...) lortzen da. Horiek prestatzen dute Adimena arrazoiaren erabilpen zuzena egiten. Bigarrenak ideiak bere baitan Ezagutzea du helburu eta dialektikaren bitartez lortzen da. Horretan Argudiaketa ideien ezagutzara aplikatzen da.
Ideiak
Edozein gauza edo errealitateren forma aldaezin eta betierekoa da ideia,
Objektu bakoitzaren eredua edo esentzia. Ideia materia ikusgarririk gabeko
Forma hutsa da. Ideien ezaugarriak aldaezinak, betierekoak eta bakarrak izatea
Dira. Platonentzat ideiak existentzia mamitsua dute, hau da, ez dira kontzeptu
Hutsak, giza gogamenetik kanpo ere badute existentzia objektiboa.
Iritzia (doxa)
mundu sentikorreko objektuei buruzko ezagutzari deritzo. Objektu horiek
Aldakorrak eta anitzak izanik, haiei buruzko ezagutza ere aldakorra da, hortik
Iritzi soila izatea. Dena den, iritziak kontraesankorrak izateak pentsarazi
Egiten digu; eta beraz, egiaren aurkikuntzara abiatzeko beharrezkoa den
Zalantza sortzen du gure baitan.
Justizia
Osotasun baten ordena edo harmonia, nahiz arimarena, nahiz hiriarena.
Harmonia hau osotasunaren alde guztiek bere izaeraren arabera dagokien zeregina
betetzen dutenean ematen da. Justiziak arrazoiak agintzea eskatzen du, eta
Hau polisean benetako jakintsuek agintzen dutenean gertatzen da.
Kobazuloa
Alde batetik mundu sentikorra sinbolizatzen du: zentzumenen bitartez
Hautematen da eta ezagutza mailan iritzia baino ez du eskaintzen. Bestetik,
Ezagutzari dagokionez, gizakiak izan dezakeen egoera kaskarrena adierazten du:
Hezierarik jaso ez duenarena. Zentzumenen kateei loturik, beste errealitaterik
Ezagutu ez duelarik, itxurazko mundua du benetako errealitatetzat. Zentzu
Honetan, sofisten erlatibismoa eta eszeptizismoa deskribatzen dira harpeko
Gizakien bitartez, objektuen itzalak guztizko errealitatetzat baitauzkate.
Mundu ikusgarria (zentzumenen mundua)
: mundu honi dagozkio
Zentzumenen bidez hautematen ditugun objektu materialak (eta baita hauen
Irudiak ere). Objektu horiek aldakorrak, hilkorrak eta anitzak dira.
Mundu ikusgarria itxurazko mundua da, eta berari buruzko ezagutza
Iritzia (doxa) baino ez . Izan ere, Platonen iritziz, bertako objektuek beren
Izana beste errealitate batetik hartzen dute; ideien mundutik hain, zuzen.
Mundu ulergarria
Platonek errealitatea bi eremutan zatitzen du: mundu ikusgarria
(sentikorra) eta mundu ulergarria (ideien mundua).
Mundu ulergarriari dagozkio ulermenaren bitartez hautematen diren ideia edo Gauzen forma aldaezin eta betierekoak. Hauei buruzko ezagutza da benetako Zientzia edo epistemea. Bestalde, Platonentzat, mundu ulergarria Gizakien kontzientziaz kanpo ere errealitatea duen mundu izpirituala da, Objektiboa.
Ona (Ongia)
: Ideien munduko ideia gorena da. Ongiak egiten ditu
Ulergarri beste ideia guztiak. Hau ezagutuz jakin dezakegu zer den Justizia,
Edertasuna...Ongia da egia ororen funtsa, beraz. Era berean Ongia da gauza
Guztien izana ahalbideratzen duena, mundu ulergarriaren azken fundamentua
Delako , eta beraz, baita mundu materialarena ere. Harpearen mitoan eguzkiak
Sinbolizatzen du Ongia. Eguzkiaren argia, begiak dituenarentzat ere, gauzak
Ikusteko ezinbesteko baldintza den bezala, ulermena duenarentzat Ongia
Ezagutzea ezinbestekoa da ideia guztiak hautemateko.
Zientzia (episteme)
Mundu ulergarriko objektuen (ideien) ezagutzari
Deritzo. Ideiak aldaezinak eta betierekoak izanik, haiei buruzko ezagutza ere
Horrelakoa da. Eta ezaugarri horiek dira hain zuzen , ezagutzari zientzia
Estatusa ematen diotenak. Izan ere, zientziak unibertsala, objektiboa eta
Beharrezkoa izan behar du, eta hori ezinezkoa litzateke objektu egonkorrik
Egongo ez balitz. Dena den, Platonek zientziaren baitan bi maila
Bereizten ditu:
-Kontzeptu eta objektu Matematikoen ezagutzari dagokiona: ez da zientzia gorena hipotesietan Oinarritzen delako. (dianoia). Argudiaketaren zientziek lantzen dute.
-Ideien ezagutza: Zientzia gorena (noesi) Hau lantzeko dialektikaz baliatzen da filosofoa.
IDEIEN TEORIA
Mundu materialeko gauza guztiak molde edo formabetetik sortu dira. Ideia gauza
Baten irudikapen abstraktua edo orokorra da. Lau ikuspuntu: logika, ontologia,
Traszendentzia eta psikologia. Platon erabili lehenengoa ideia terminoa. Gauza
ona (justoak, ederrak)
ongia ideia exzistitzen delako. Ideiak, mundo gauzetatik
Aparte existitzen diren errealitateak dira(ez kontzeptuak,ez burutapenak)
Platonek sofisten erlatibismoa eta eszeptisismoa ebitatu nahi. Ideien teoriaren
Alde praktikoa: bakoitzaren doteekin gobernu antolaketa perfektua. Ideia
(eidas) 3 esanhai: -Fisikoa (forma edo eredua) –Metafisikoa (errealitatearen
Esentzia) – Logikoa (espezie bakoitzari dagokion gauza partikularra). Ideiaren
Ezaugarria: bakarra, behin betikoa eta aldaezina, gauzen kausa eta zergatia.
Platonek 2 mundu bereizi: ideiena eta fisikoa.