Mugimendua, Tonu Muskularra eta Haurren Garapen Psikikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,9 KB
Mugimendua
Zer da? Mugimendua, hitza agertu aurretik inguruarekin komunikatzeko gaitasuna duten keinuak dira. Bizitza psikikoaren froga eta jardueraren euskarria da, eta espazioan lekualdatzean datza. Mugimenduak ez du soilik garapen psikikoan eta gainerako harremanetan eragiten, baizik eta ohiko jokabidean ere. Haurraren izaeraren funtsezko faktorea da.
Mugimendu Formak
Hiru mugimendu forma hauek elkar lotuta daude eta batek bestea baldintzatzen du:
- Pasiboa/Exogenoa: Kanpo indarren menpeko mugimenduak dira (garrantzitsuena grabitatea). Konpentsatzeko edo orekatzeko bigarren mailako erreakzioak dira.
- Aktiboa/Autogenoa: Gorputza bera ingurunean mugitu edo kanpoko inguruneko objektuak mugiaraztea (lokomozioa edo oratzea).
- Propiozeptiboa/Posturala: Gorputz atalak bereiztean datza.
Muskulatura Ildaskatua
Zer da?
Mugimendu guztien organoa da.
Funtzioak
- Funtzio Klonikoa/Zinetikoa/Esterozeptiboa: Muskulua luzatzearen edo uzkurtzearen bitartez gorputz atalen lekualdatzea dakar. Jarduera zinetikoa kanpoko munduarekiko mugimenduen oinarria da.
(Ekintza: muskulua luzatzea/laburtzea; Organoa: miozuntzexkak; Inerbazioa: zerebroespinal sistemako mielina zuntzak; Metabolismoa: errekuntza/karbohidratoen oxidazioa; Energia: bero gastu garrantzitsua)
- Funtzio Tonikoa/Jarrerazkoa/Propiozeptiboa: Mugimendu baten aurrean muskuluaren tentsio maila mantentzea, subjektuaren baldintza fisiologikoen eta mugimendu horren zailtasunaren arabera. Mugimendurik ez dagoenean ere, muskuluari emandako forma mantentzen duena da.
(Ekintza: muskuluaren forma mantentzea; Organoa: sarkloplasma; Inerbazioa: nerbio sistema begetatibo eta autonomoko mielina zuntzak; Metabolismoa: albuminoide, kreatina, kreatinina.)
Tonu Muskularra
Zer da?
Muskuluaren tentsio maila da.
Funtzioak
- Mugimenduari laguntzea, aktibatutako erresistentzien araberako ahaleginari eusteko.
- Mugimendutik bereiztea eta jarrera egonkorra edo gelditasuna bihurtzea.
Tonua eta Jarrera
Zer da? Tonua jarrerak osatzen duen bilbea da, eta moldaketarekin, hautemate itxaropenarekin eta bizitza afektiboarekin lotuta dago.
Jaioberriaren Mugimendua
Jaiotzeko unean funtzio tonikoa eta klonikoa ez daude guztiz abian jarrita. Beraz, jaioberrien mugimenduak muskulu-energiaren deskarga ez-eraginkor hutsak dira. Mugimendu horietan egoki konbinatu gabe nahasten dira erreakzio tonikoa eta klonikoa, espasmoak eta koordinaziorik gabeko etenak. Halere, haurren premiek, ongizate- edo nahigabe-egoerek eragiten dituzte astinaldi horiek guztiak. Mugimendu horiek haurraren egoeraren seinaleak dira, eta haurraren eskakizunen eta inguruabarren arabera, geroz eta lotura zehatzagoa ezarriko da. Beraz, haurraren lehen adierazpen erabilgarria adierazpen keinuak izango dira.
Emozioak
- Zer dakar? Giza espeziearen berezko sentsibilitatea, ekintza edo ezagutza mota.
- Zer ematen du aditzera? Emozioen automatismoez arduratzen diren nerbio-zentroen kokapena eta eredu eta zeremonia primitiboen ospakizuna.
- Zein joera du emozioak? Adierazpenerako joera, jokoan jartzen dituen jarrera eta keinuengatik.
Mugimendua Aldi Sentsoriomotorrean
Orientaziozko eta ikerketako erreflexuetan (Pavlov) du sorburu.
- Jarduera Sentsoriomotorra: Sentsibilitatea, mugimendua eta kanpoko munduarekiko jarduera.
- Aldiak: Aldi subjektiboa eta aldi objektiboa/proiektiboa.
- Mekanismoa: Jarduera zirkularraren bitartez, hau da, haurra nahigabeko mugimendu batez ohartu eta hura errepikatzea.
- Dimentsioak: Mugimenduaren eta eraginen arteko harremanak egiaztatzea eta elkarrekiko aldaketak.
- Funtzioak: Ingurune fisikoa objektibatzea, haurrak mugimenduaren eta bere ondorio sentsibleen artean ezartzen dituen loturatik abiatuta.
Imitazioa
Imitazioa eredu bat sortzeko jarduera da. Haurraren garapeneko une zehatz batzuetan agertzen diren hiru mailatan sailkatzen da:
- Oinarrizko Imitazioa: (Sei hilabetetik aurrera) Norbaitek haurrak egindako keinu bat errepikatzean, haurrak keinu hori imitatzean datza.
- Bigarren Mailako Imitazioa
- Bigarren Mailako Imitazio Aurreratua
Hitz Egitea
Bi urtetik aurrera sortzen da, ibiltzeko gaitasunarekin batera. Lehenik eta behin, entzumen-kinestesiaren alderdia bigarren mailara igarotzen da, nahiz eta oraindik funtsezkoa izan. Aurrerantzean, hizkuntzaren alderdiak ezinbesteko garrantzia izango du garapen psikikoan.