Mugimendua eta garapena: Wallon, Piaget eta atxikimenduak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 164 KB
Amankomunean — mugimenduaren ikuspegi nagusiak
- Mugimenduak garapena ahalbideratzen du.
- Nerabezarora iritsita garapen osoa lortzen dela planteatzen dute (garapena bizitzako ziklo osoan zehar ematen dela kontuan hartu gabe).
- Biologiak garrantzia du mugimenduaren garapenean.
- Garapen psikomotorraren abiapuntu dira berezko mugimendu fisiologikoak (erreflexuak).
- Erreakzio zirkularrak lehenengo haurtzaroan kokatzen dituzte.
- Funtzio sinbolikoaren agerpena lehenengo haurtzaroaren bukaeran kokatzen dute.
Ezberdintasunak: Wallon eta Piaget
Wallonek eta Piagetek garapenari buruz planteamendu desberdinak eskaintzen dizkigute:
Wallonen ikuspegia
- Garapena lerro lineal» bezala ez»» ikusten du: krisialdiak eta atzerapausoak onartzen ditu.
- Mugimendua garrantzitsua da: mugimendua eta tonua erabiltzen dituzte haurren lehen hizkuntza eta komunikazio tresna gisa, elkarrekintzan oinarrituta.
Piageten ikuspegia
- Garapena askoz era biologikoago batean ulertzen du: mugimendua haurraren eta ingurune fisikoaren arteko elkarrekintzan garatzen den kontrol fisikoaren parte bihurtzen da.
- Azpimarratzen du aurkikuntzazko ikaskuntza autonomoak duen garrantzia, haurrek ezagutzak modu autonomoan eraikitzen dituztela.
Wallonentzat, berriz, ezagutzaren eraikuntza elkarrekintzaren baitan gertatzen da: oinarri biologikoen, ingurumenaren eta sozializazioaren arteko harremanaren ondorioa da garapena.
Desberdintasun zehatzagoak
- Piagetek garapena linealago batean ikusten du; Wallonek, aldiz, krisialdiak eta atzerapausoak onartzen ditu.
- Wallonek mugimendua sare sozial eta afektiboaren testuinguruan kokatzen du; Piagetentzat mugimendua indibidualki eta egitura kognitiboen eboluzioarekin lotzen da.
- Biologiak duten eragina: Piagetek oinarri biologikoak indartsuago azpimarratzen ditu; Wallonek, ordea, organismoko faktore biologikoen eta ingurune sozialaren arteko elkarreragina nabarmentzen du.
- Lehenengo haurtzaroan (0–2):
- Piagetek garapen kognitiboa lorpen fisikoekin lotzen du.
- Wallonek hasieran imitazioarekin eta ondoren funtzio sinbolikoarekin, hizkuntzarekin, autonomia fisikoarekin (oinez ibiltzea) eta autokontzientziarekin lotzen du.
- Bigarren haurtzaroan (2–6): Piaget pentsamendu sinbolikoan zentratzen da; Wallon nortasunaren eraikuntza sozialean zentratuago dago.
- Erreflexuen kokapena: Piagetek jaio ondorengo lehen hilabetean kokatzen ditu erreflexu edo mugimendu inpultsiboen trebakuntza; Wallonek, berriz, lehenengo 6 hilabetetan kokatzen du horren garrantzia.
Atxikimendu-motak eta deskribapena
- Atxikimendu segurua: Haurrak bere zaintzaile nagusia eskuragarri, sentikor eta erantzunkor gisa hautematen duenean sortzen den harremana da. Horri esker, haurrak segurtasun emozionala garatzen du, ingurunea konfiantzaz esploratzen du eta behar duenean lasaitasuna bilatzen eta lortzen du.
- Atxikimendu anbibalentea (antsioso-anbibalentea): Zaintzailearen erantzuna ezegonkorra edo koherenterik gabea denean agertzen da. Haurrak bereizketan antsietate handia erakusten du eta berriro elkartzean zailtasunak ditu lasaitzeko; hurbiltasuna bilatu arren, aldi berean erresistentzia edo haserrea adierazten du.
- Atxikimendu saiheskorra (saihestekoa): Zaintzaileak haurraren behar emozionalak maiz baztertzen edo gutxiesten dituenean agertzen da. Haurrak ikasten du bere emozioak ez adierazten eta ez laguntza bilatzen; itxuraz autonomia handia erakutsiz, harreman afektiboetan urruntasuna mantentzen du.
- Atxikimendu desantolatua: Zaintzailea aldi berean babes-iturri eta beldur-iturri denean agertzen da. Kasu honetan, haurrak portaera kontraesankorrak eta nahasiak erakusten ditu, ez duelako segurtasuna bilatzeko estrategia koherenterik garatzen.
Bost jolasmota eta adibideak
- Eraikuntza-jolasak edo jolas manipulatiboak: Objektuak manipulatuz zerbait sortzea, muntatzea edo eraldatzea. Ez da plazerragatik bakarrik egiten, baizik eta zerbaitegiteko grinarekin. Adibideak: torreak blokeekin eraikitzea, puzleak egitea, plastilinarekin aritzea.
- Jolas funtzionalak edo motorikoak: Mugimendu errepikatuak plazer sentsorial edo motorraren bila egiten dira. Adibideak: objektuak astintzea, pilatzea, eraitsi, korrika egitea — helburu argirik gabe.
- Elkarrekintza-jolasak: Bi pertsona edo gehiago parte hartzen dute. Txandak eta arau sozialak landu eta errespetatzen dira; garapen sozioemozionala bultzatzen dute. Adibideak: "kuku", pilota pasatzea.
- Jolas sinbolikoa: Objektuak benetakoa ez den zerbait irudikatzeko erabiltzen dira. Adibidez: botila = hegazkina.
- Arau-jolasak: Araututako jolasak (motor-arauak, alde bateko arauak, adostutako arauak). Adibideak: sokaz salto egitea, baloi-joko arautuak.
Galderak eta kasuak
1. Wallonen psikogenesia zergatik da ezaguna?
Wallonen psikogenesia ezaguna da beste ikuspegi askoren aldean garapena lineal» ez dela defendatzen duelako. Zehazkiago, onartzen du garapenak krisialdiak eta atzerapausoak izan ditzakeela. Biologiak garrantzia badu ere, Wallon ezaguna da norberaren ezaugarri pertsonalak eta gizarte-inguruneak garapenaren erdigunean jartzeagatik; hau Piageten ikuspegiaren kontra doa, zeinak daraman ideia garapena ia erabat biologiaren menpe dagoela.
Ikasitako 4 etapak honako hauek dira: mugimendu oldarkorren aroa (0–6 hilabete), emozioen aroa (6–12 hilabete), etapa sentsoriomotorra (1–3 urte) eta nortasunaren eraikuntzarako aroa (3–6 urte).
2. "Erreflexu guztiak mugimendu pasiboak dira" baieztapena zuzena da?
Hiru mugimendu-mota ikasi ditugu: pasiboa, aktiboa eta propiozeptiboa (propiozeptiboak).
- Pasiboak: Haurraren borondatez sortutakoak ez diren mugimendu guztiak; askotan kanpoko estimulu bati erantzuteko sortzen dira.
- Aktiboak: Nahita sortutako mugimenduak dira, pertsonak bere buruz kontrolatzen dituenak eta helburuak lortzeko egindakoak.
- Propiozeptiboak: Gorputzari buruzko informazio sentsoriala jasotzen duten mugimenduak; non eta nola dauden gorputz atalak adierazten dute eta gorputzaren posizioaren sentsazioa ematen dute.
Erreflexu bati erantzutea mugimendu pasiboa dela esan daiteke; beraz, baieztapen hori oro har zuzena da: erreflexua ez da haurraren borondatez sortzen, baizik eta estimulu baten erantzun automatikoa izaten da. Hala ere, propiozepzio prozesuek zentzumen integrazioa eta borondatezko kontrola eskatzen dute; beraz, erreflexu automatikoak eta propiozeptiboek elkarren arteko interakzioa izan dezakete garapenean.
3. Kasu praktikoa: Aitor
Irakurri ondoko kasua eta esan Aitorrek zein atxikimendu-mota duen. Azaldu non ikusten den atxikimendu hori eta esan atxikimendu mota hori zein ziur den edo ez ziurra.
4 urteko Aitor eskolara joan da bere aita, Peiorekin, gaur. Bidetik ia ez dio bere aitari begiratu eta eskolara iristean oso agur xumea egin dio aitari. Ez du larritasunik adierazi, eta kontakturik ere ez du bilatu. Goizean zehar ondo aritu da, baina gauzak gaizki atera zaizkionean nahiago izan du zereginez aldatu edo bakarrik konpontzen saiatu, laguntzarik eskatu gabe. Egunaren bukaeran Peio eskolara joan denean Aitorren bila, Aitorrek aitak eman dion ogitartekoa hartu du eta esan duen guztia "kaixo" izan da. Ez du besarkadarik eskatu eta segituan joan da jolastera. Itxuraz ematen du denak berdin diela, baina barrutik tentsioa badu ere, bere beharrak adierazi edo kontsolamendua jasotzea ez du gustuko.
Argi eta garbi, Aitorrek atxikimendu saiheskorra du. Atxikimendu-mota hau ez-ziurra da, antsioso-anbibalentearekin eta desantolatuarekin batera kategorien barruan kokatzen dena. Antsioso-anbibalenteak mendekotasun sentimendu handiagoa ager dezake helduarengan; saiheskorrak, aldiz, distantzia emozionala eta independentzia artifiziala erakusten ditu. Desantolatuan ez dago patroirik eta portaera kontraesankorrak ikus daitezke. Aitorren kasuan, patroia saihestekoa dela argi geratzen da:
- Aitari bidetik ez diola begiratu.
- Agurrak xumeak dira eta ez du larritasunik adierazten helduarengandik aldentzean.
- Ez du laguntzarik eskatzen zailtasunetan; afekturik ez du adierazten (besarkadarik ez).
- Banatzean indiferentzia eta berriro elkartzean saihestea nabarmentzen dira.
4. Ikasle baten populartasun-mallaren arabera grafikoa irudikatu
Ikasle batek gelan duen populartasun-mailaren eta lidergo-gaitasunaren arabera, irudikatu grafikoki ikasi ditugun bost harremantzeko-estiloak. (Irudikapena egin behar da ikasgelako behaketen arabera eta estilo bakoitzak deskribapen egokia behar du.)
Taldeko bizitzan ohiko gatazkak
Gatazka motak eta proposatutako neurriak:
-
Gehiegizko arreta eskatzea
- Problema: Taldea/jarduna eragotzi eta irakasleari gehiegi hitz egiten dio, besteen elkarrizketak oztopatzen ditu, negarrez edo borrokan amaitu dezake.
- Neurriak: Segurtasun afektiboa bermatu; autoestimua eta independentzia bultzatu.
-
Bere gauzak elkarbanatu nahi ez izatea
- Problema: Portaera ebolutibo naturala da; objektuen jabetza sentimendua ezagutzen ari dira.
- Neurriak: Elkarbanatzeko eta kooperatzeko ekintzak proposatu; zer izan den norberaren jabe izatea irakatsi.
-
Gatazkak helduekin
- Adibidea: Arauei edo aginduei ez errespetatzea; independentzia eta autonomia bilakatzeak tentsioak sortzen ditu.
- Neurriak: Arauen arrazoiak azaltzea eta autonomia neurriz bultzatu.
-
Lehiakortasun-sozializazio gatazkak lagunekin
- Problema: Taldean boterea duenak jolasak erabakitzen ditu (2–4 urte inguruan ohikoa). Amorrualdiak, erasoak eta onarpen-eza ager daitezke.
- Neurriak: Gaitasun sozialak garatzean gatazkak gutxitzen dira; jokabide egokiak imitatuz ikasi, independentzia-autonomia orekatuz eta jarrerak kontrolatzen ikasiz.
Kontuan izan beharreko gakoak: segurtasun emozionala eta irakasleen esku-hartze positiboa funtsezkoak dira gatazken prebentzioan eta konponbidean. Jolas eta jarduera egokiek kompetentzietan eta harremanetan aurrera egitea errazten dute.