Mugimendu Analitikoa: Jatorria, Etapak eta Adar Nagusiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 1,98 KB
Mugimendu Analitikoaren Sarrera
Ingalaterrako mugimendu analitikoa XIX. mendearen amaierako neoliberalismoari erantzuteko sortzen da, eta tradizio enpiristaren elementuak bereganatzen ditu. Korronte honen barnean zenbait adar bereiz daitezkeen arren, bat datoz denak errealitatea ulertzeko ezinbestekoa dela mintzaira komunaren analisia.
Mugimendu Analitikoaren Hiru Etapak
Mugimendu analitikoa hiru etapa nagusitan garatu zen:
- Wittgensteinen jarraitzaileak (Atomismo Logikoa)
- Neopositibismoa edo Positibismo Logikoa: Vienako Zirkulua
- Filosofia Analitikoa (Hizkuntza Arrunteko Filosofia)
1. Atomismo Logikoa
Atomismo logikoa Idealismoaren unibertsoaren monismoaren aurkako erreakzioa da. Atomismo logikoarentzat, mundua izaki banatu eta interdependenteetan banatzen da, unibertsoko gainerako objektuekin zerikusirik ez dutenak. Unibertsoa ezagutzeko bide bakarra elementu sinpleetan zatitzea da, eta horiek ezagutzeko tresna logika da. Unibertsoa ez da osotasuna, zatiak baizik. Atomismo logikoaren oinarrizko ideia zera da: munduak logika matematikoaren egitura duela.
2. Neopositibismoa edo Positibismo Logikoa
Neopositibismoa edo Positibismo Logikoa izaera zientifikoa duen pentsamendua da, tinkoa eta ondo sistematizatua. Neopositibistentzat filosofiaren betekizuna edo helburua hizkuntzaren analisia izan behar du, baina zientziaren lengoaia erabiliz (kasu honetan, Logikarena), hizkuntza arrunta anbiguoa eta zehaztugabea baita.
3. Filosofia Analitikoa (Hizkuntza Arrunteko Filosofia)
Filosofia analitikoak, ordea, ikuspuntua aldatu egingo du eta hizkuntza arruntak komunikatzeko duen baliagarritasuna azpimarratuko du, hizkuntza logikoa gainditzen duena. Hori dela eta, Filosofia Analitikoaren jarraitzaileek erabiliko duten formula ondorengo hau izango da:
“Ez ezazu galdetu zentzuarengatik: galdetu erabilerarengatik”