Mugimen askea eta psikomotrizitatea (Pikler, Aucouturier)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,81 KB

Mugimen askea — E. Pikler

  1. 1. Idatzi Emmi Piklerren metodoaren 3 printzipio nagusiak

    • Errespetuzko esku-hartzea: Hezitzaileak eta helduak ez dute zuzenean inposatu behar haurren mugimenduan eta jarreretan; bakarrik egin behar dute beharrezkoa denean (umea negarrez, gatazkak, etab.).

    • Haurraren erritmoaren errespetua: Haurraren erritmoa errespetatu behar da; ezin dugu umea egoera batean jarri bere burua kontrolatzen ez danean (eserita, zutik…). Ez aurreratu bere garapen-prozesuan.

    • Denbora eta espazio egokia: Denbora eta espazioa eman behar zaie; espazio zabala eta segurua behar da jarduera aurrera eramateko. Gainera, arropa egokiak izan behar dituzte haurrek.

2. Zer dira bitarteko jarrerak? 3 adibide eta garrantzia

Bitarteko jarrerak garapen motorraren oinarrizko jarreren artean dauden gorputz-jarrerak dira; adibidez, etzanda, eserita, belaunik edo zutik egotea. Funtsezkoak dira haurraren garapen motorraren prozesuan, aukera hauek ematen dizkietelako:

  • Jarrera batetik besterako trantsizioa (adibidez, etzandatik eseritzera pasatzea).

  • Norberaren gorputza eta espazioa ezagutzea eta aztertzea.

  • Gihar-indarra eta oreka lantzea.

  • Mugimenduan autonomia garatzea.

Tarteko jarrerak (adibideak):

  • Ahoz behera egotea, besoak bermatuta.

  • Ahoz gora eta ahoz behera biratzea.

  • Lau hankatan egotea.

3. Zergaitik ez dugu umea eseri behar bera gai ez denean?

Bi arrazoi nagusi:

  • Gihar prestutasun eza: Bere giharrak oraindik ez daitezke prest egon; eseri beharrean indar eta kontrole falta horrek arazo posturalak eragin ditzake.

  • Ikaskuntza eta autonomia: Haurrak esperientzietan ikasi behar du; denbora behar du nola heldu eta mantendu jarrera bat ikasteko. Beraiek prest daudenean eta bere kabuz egiten hasten direnean, bere gaitasunean eta autonomia-sentimenduan konfiantza garatzen da.

4. Hezitzailearen bi lan nagusi mugimenean

  • Espazio eta material egokiak prestatu: Adin-tartea kontuan hartuta, segurtasun eta erabilgarritasun irizpideak jarraituz.

  • Behatzea eta erregistroak egitea: Hezitzaileak haurren behaketa egin behar du: haien garapena eta lorpenak zaindu, eta behaketaren erregistroak egin.

Psikomotrizitatea — B. Aucouturier

1. Psikomotrizitatearen definizioa

Psikomotrizitatea haurraren gorputzaren mugimenduarekin eta horren garapenarekin lotutako fenomenoak aztertzen eta ulertzen dituen diziplina da. Gorputzaren mugimendua eta burmuinaren funtzionamendua elkarrekin nola lan egiten duten aztertzen du; horren bidez adierazten eta garatzen dira garapen fisikoa, emozionala eta kognitiboa.

2. Bi praktikak helburuen arabera

  • Hezkuntza praktika psikomotorra (prebentiboa): Eskoletan erabiltzen dena, normalean 0–6 urte bitarteko taldeetan aplikatzen dena.

  • Laguntza terapeutikoa: Arazo bereziak dituzten umeekin lan egiteko, banaka edo talde oso txikietan egiten dena.

3. Ze aspektu landu daitezke mugimenduaren bidez? (Gutxienez 4)

  • Garapen motorea: Motrizitate lodia, oreka, koordinazioa, lateralitatea, gorputz-eskema, erritmoa, tonoko kontrola… Haurrak bere gorputza ezagutzeko eta ahalmenak eta mugak antzemateko.

  • Garapen sentsoriala: Sentsazioak esperimentatzea eta sentikortasun desberdinak lantzea.

  • Garapen kognitiboa: Funtzio sinbolikoaren garapena (irudimena, jolas sinbolikoa…), pentsamendua eta sormena bultzatzea. Deszentrazio-prozesua indartzea.

  • Garapen sozio-afektiboa: Harremanak eta lotura afektiboa garatzea; gizarteratze-prozesuan laguntzea.

4. Psikomotrizitate-saio baten 5 faseak eta ipuinak

Saio baten 5 faseak, ordenean:

  • Sarrera errituala

  • Adierazpen motorikoa / sensomotorea

  • Adierazpen sinbolikoa

  • Adierazpen espaziala: plastikoa, musikal-a, mintzamenaren erabilera

  • Irteera errituala

Ze nolako ipuinak erabili behar dira saioan? Ipuinak emozioen lantzeko egokiak izan behar dira; askotan beldurra edo bestelako emozioak lantzen dituzten istorioak aukeratzen dira, eta hori normalean laugarren fasean edo adierazpen sinbolikoan landu daiteke, emozioak ekintza eta adierazpen bidez aztertzeko.

5. Psikomotrizitate gela: 2 txoko eta materialak

Joku sinbolikoen txokoa / fasea

  • Ohialak / zapiak

  • Panpinak (ohalezkoak), pelutxezko animalitxoak

  • Egurrezko edo plastikozko blokeak

Txoko sensomotorea

  • Egurrezko eta burdinezko egiturak: igotzeko eta salto egiteko

  • Espalderak (horma-barrak)

  • Gomaespumazko blokeak

Fase sinbolikoan, oro har, mozorroak ez dira gomendatzen. Fase sinbolikoaren helburua haurren irudimena eta sormena lantzea da; horretarako erabil daitezke ohial zatiak, soinekoak edo kapa moduan erabili ahal izateko. Mozorroak erabiltzeak batzuetan sormena murriztu dezake, haurrek beren interpretazioa askatasunez garatzeko aukera gutxitzen baita.

6. E. Pikler: materialak eta egiturak

2 material / jostailu

  • Pilota Pikler: Lastozko edo oihalezko pilotak, ertzak leunak eta haurtxoari min egin ez diezaioketenak. Diametroa 5–10 cm ingurukoa izatea gomendatzen da. Kolore anitzeko eta ez-toxiko materialak erabiltzea egokia da.

  • Oihalezko edo kotoizko zapiak: Kolore bizi eta kontrastetsukoak (adibidez, urdina zuriarekin edo gorria zuriarekin). Tamaina egokia eta ertzak leunak izan behar dituzte; haurrak jolasak sortzeko, estaltzeko, janzteko edo etxeak egiteko erabiltzen dituzte.

3 egitura garapen motorerako

  • Triangelua Pikler: Pinu barrotez egindako egitura da. Arrapala edo bestelako osagaiak izan ditzake, beste elementuekin konbinatzeko aukera emanez. Igotzeko, jaisteko, salto egiteko eta biratzeko erabil daiteke. Arrapala badu, inklinazio desberdinetara egokitu daiteke. Bi posizio izan ditzake: posizio laua (leunki irristatzeko) eta posizio mailakatua (igotze eta katuka egitea ahalbidetzen duena).

  • Laberintoa Pikler: Pinu barrotezko egitura bat da, hainbat irekiturekin (adibidez, aurrealdekoak, alboetakoak eta goiko irekidura bat). Haurrak espazio desberdinak esploratu ditzake, arreta pizten duten objektu edo lekuak aurkitzeko.

  • Tarima Pikler: Txikienen motrizitatea garatzeko plataforma edo konbinazio mugikorrak. Igotzeko, jaisteko, salto egiteko eta biratzeko aukerak eskaintzen ditu; espazioaren arabera egokitu daiteke eta beste elementuekin aberastu.

7. Psikomotrizitate gela: 2 txokoak (errepikapena)

Joku sinbolikoen txokoa / fasea

  • Ohialak / zapiak

  • Panpinak (ohalezkoak), pelutxezko animalitxoak

  • Egurrezko edo plastikozko blokeak

Txoko sensomotorea

  • Egurrezko eta burdinezko egiturak: igotzeko eta salto egiteko

  • Espalderak (horma-barrak)

  • Gomaespumazko blokeak

Fase sinbolikoan, mozorroak ez dira gomendatzen. Fase sinbolikoaren helburua haurren irudimena lantzea da, eta horretarako ohial zatiak erabil daitezke, haurrek beren baliabide bezala nahi duten moduan janzteko edo erabiltzera gonbidatzen dutenak. Mozorroak erabiltzeak askotan berezitasun batzuen sormena murriztu dezake, haurrak bere interpretazioa modu irekian lantzeko aukerak gutxituz.

Entradas relacionadas: