Motorren Kutsadura Kontrolatzeko Sistemak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,43 KB

Katalizadorea

Katalizadorea: Eskapeko gasak tratatzeko aparatua da. Eskapeko kolektorean doa kokatuta, motorretik hurbil bere funtzionamendu tenperatura azkar hartzeko (300ºC). Tenperatura baxuagoa baluke ez luke ezer egingo.

Motak

  • Bi biko katalizadorea.
  • Hiru biko katalizadorea aireko tomarekin.
  • Hiru biko katalizadorea: Bukle txikiko hiru biko katalizadorea ere deitzen zaio. Hiru gasak transformatzen ditu: CO, HC eta NOX. Europako auto guztiak daramate, lambda erregulazioarekin konbinatuta, depurazio sistema eraginkorrena izateagatik.
  • NOX akumuladorea, edo NOX tranpa katalizadorea.

Lambda Zunda

Lambda Zunda: Oxigeno sentsorea ere deitzen zaio. Eskapeko gasen oxigeno kantitatea neurtzen du motorra erregulatzeko. Informazioa UCE-ari bidaltzen dio nahaste aberats, pobre edo estek den jakiteko. Honek injekzio denborak zuzentzen ditu kontinuoki lambda faktorea bere marjenean mantentzeko (0.99-1.05).

EGR (Exhaust Gas Recirculation)

EGR: Konbustio ganberan tenperatura eta presioa murrizteko balio du, eta NOX gasak murrizteko. Hau, eskapeko gasak (haien %5/15-artean) berriz admisiora sartzen ditu, balbula baten bitartez. EGR-a motorra beroa eta karga partziala dagoenean erabiltzen da.

Aktuazio motak

  • Akz. pneumatikoa: Adm. kolektoreko bazioa erabiltzen du iriki eta ixteko. Bazio hau elektrobalbula batek elektronikoki kontrolatzen du.
  • Akz. elektrikoa: Bazioa erabiltzen ez duten elektrobalbula batzuk aktibatzen ditu eta zehatzagoa da.

Aire Sekundarioaren Injekzioa

Aire Sekundarioaren Injekzioa: Sistema honen funtzioa gas kutsagarrien kantitatea murriztea da, motorraren berotze fasean. Horretarako airea injektatzen da eskapeko gasetan, oxigenoz aberastuz eta erre gabe geratu diren CO eta HC partikulak errez. Katalizatzailea lehen berotu, postkonbustioagatik. Diezeletan ez da erabiltzen nahastean erabilitako aire kantitate altuagatik. Urte batzuk egon zen erabili gabe, baina Europar Batasuneko norma berriengatik erabiltzen hasi zen. Denbora eta injektatutako aire kopurua UCE-ak kontrolatzen du. Aire sek. ponpa, elektrob. bat eta balbula konb. batez osatua dago.

Europako Legedia

Europako Legedia: Legedi ambientalak geroz eta zorrotzagoak dira eta fabrikatzaileek geroz eta gutxiago kutsatzen duten ibilgailuak sortu behar dituzte. Horretarako sistema berriak sortu dituzte. Sistema hauek autodiagnostikagarriak izan behar dira. Diagnosi formatu generikoa EOBD da.

Gas Kutsagarriak Murrizteko Teknikak

Gas Kutsagarriak Murrizteko Teknikak: Sortzen direnak:

  1. Eskapetik sortuak.
  2. Olioaren baporeak.
  3. Erregai-baporeak.

Murrizteko erabiltzen diren teknikak:

  • A) Motorraren diseinua eta eskape gasak murrizteko osagaiak.
  • B-C) Olio eta erregai baporeak murriztea.

Motorraren diseinuaren eragina

Errekuntza ganberaren diseinua: Eragina HC eta NOX-engan. Turbulentzia altua. Puntu beroak. Azalera eta bolumenaren erlazioa.

Nahasketa sortzeko sistemak

Nahasketa sortzeko sistema: Gaur egungo autoen injekzioak lehenagoko karburadoreak baino gutxiago kutsatzen du.

Beste hobekuntza batzuk

Admisio kolektorea berotzea: Motorra hotza dagoenean, nahaste aberatsa egiten du, hidrokarburoak eta karbono oxidoak botatzen. Kolektorea berotuz, (admisioko) arazo hau ekiditen da.

Banaketa-sistema aldakorra: Balbulen irekiera-itxiera momentua aldatu egiten du konbustioa hobetuz, eta gas kutsagarriak murriztuz (NOX eta HC).

Sarrera aldakorra: Sarrerako airearen turbulentzia eraginez (mariposek...) betetzea hobetzen du eta kutsadura murrizten du.

Motorraren tamaina gutxitu eta gainelikadura: HC gutxiago kanporatzen du, eta CO gutxiago emititzen du atmosferara.

Dual Injekzioa

Dual Injekzioa: Sistema honek motor berdinean injekzio zuzena eta zeharkako injekzioa konbinatzen dituen sistema da. Injekzio zuzenak RPM baxuetan sortzen duen arazoa (karboniloa) ekiditeko. Toyota, Ford eta Grupo VAG erabiltzen dute.

GLP (Gas Licuado del Petróleo)

GLP: Motor batzuk gasolina eta gas injekzioa daramate. Propano, butano eta aditibo olfaktibo batzuen nahastea. 6 eta 10 bar artean lan egiten du (likidoa).

GNC (Gas Natural Comprimido)

GNC: Gas honen %98 metanoa da, beste guztia karbono dioxido, nitrogeno eta hidrokarburoz osatua. Goi-presioko ponpak murrizten du goi presio altua (200bar) gas egoerako presio baxura (5-9bar).

Goi Presioko Elementuak

Goi Presioko Elementuak:

  • Goi-presioko erregai-ponpa.
  • Erregai-presioa erregulatzeko balbula.
  • Erregai-banagailua.
  • Presioa mugatzeko balbula (120bar-ekin iriki).
  • Erregai-presioaren sentsorea (goi-presioa).
  • Injektoreak.

Behe Presioko Elementuak

Behe Presioko Elementuak:

  • Erregai-ponpa kontrolatzeko unitatea.
  • Erregai-andela.
  • Erregai-elektroponpa.
  • Erregai-iragazkia, presioa mugatzeko balbularekin (6,8bar gutxienez iriki).
  • Erregai-presioaren sentsorea (behe-presioa).

Entradas relacionadas: