Motore Termikoak: Lau Aldikoko Eztanda Motorra vs. Diesel Motorra
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,18 KB
Motore Termikoa
Motore termikoa fluido batean dagoen energia termikotik energia mekanikoa lortzeko gai den motorea da. Honako elementu hauek ditu: iturri beroa (Q1), motore termikoa (T lana) eta iturri hotza (Q2).
Lau Aldikoko Eztanda Motorra
Eragindako pizketa eta lau aldiko prozesua duen barne-errekuntzako motorra da.
Funtzionamendua
- Sarrera: Pistoia goiko ito puntutik jaisten den heinean, erregaia eta airea irekita dagoen sarrerako balbulatik sartzen dira. Pistoia zilindroaren barneko posizio beherenera (beheko ito puntura) iristen denean, birabarkia 180 gradu biratu da. Sarrerako balbula itxi egiten da.
- Konpresioa: Pistoia beheko ito puntutik goiko ito puntura igotzen da. Bi balbulak itxita daude eta nahastea zilindroaren barnean konprimitzen da. Pistoia goiko ito puntura iristen denean, birabarkia beste 180 gradu biratu da. Erregaia eta aire nahasteak konpresio maximoa du.
- Espantsioa: Bujiak txinparta sorrarazten duenean, nahasteak su hartzen du. Bi balbulak itxita daude eta errekuntzako gasen presioak bortizki bultzatzen du pistoia beheko ito punturantz, lan erabilgarria eginez. Pistoia beheko ito puntura iristen denean, birabarkia beste 180 gradu biratu da. Ihes-balbula ireki egiten da.
- Ihesa: Pistoia goiko ito puntutik beheko ito punturaino higitzen da. Ihes-balbula zabalik dago eta erretako gasak kanpora irteten dira. Pistoia beheko ito puntura iristen denean, birabarkia beste 180 gradu biratu da. Ihes-balbula itxi eta sarrerakoa ireki egiten da; horrenbestez, prest dago beste ziklo bati ekiteko.
Lau Aldikoko Eztanda Motorra vs. Diesel Motorra
Zerrenda itzazu lau aldiko eztanda motorraren eta diesel motorraren artean dauden egitura eta funtzionamendu desberdintasunak.
Egitura Desberdintasunak:
- Lau aldiko eztanda motorrak bujiak ditu erregaia pizteko. Diesel motorrak ez du bujiarik, injektoreak baizik.
- Eztanda motorraren errekuntza-ganbera goiko ito puntuan eta zilindroaren goikaldean dagoen espazioa da. Diesel motorrean, berriz, pistoiaren goi-aldean dagoen hutsunea da, baina landua egoten da.
- Diesel motor baten konpresio-erlazioa lau aldiko eztanda motorrarena baino handiagoa da.
- Diesel motor batzuek goritasun-bujiak dituzte erregaiaren aurreberoketarako. Eztanda motorrek ez dute horrelakorik.
- Diesel motoretan, errekuntza-ganbera berezi bat dago, non erregaiaren zati bat erretzen den. Eztanda motorrek ez dute horrelakorik.
Funtzionamendu Desberdintasunak:
- Admisio-aldian, eztanda motorraren zilindroa aire eta erregai nahasketaz betetzen da. Diesel motorretan, airez soilik betetzen da, zeren eta lainostutako erregaia konpresio-fasearen amaieran injektatzen baita.
- Diesel motorrean, erregaiaren piztea konpresioan bertan gertatzen da, kanpoko inolako laguntzarik gabe. Eztanda-motorean, ezinbestekoa da bujien parte-hartzea.
- Diesel motorrak eztanda-motorrak (gasolinazkoak) baino potentzia txikiagoa garatzen du.
- Diesel motorretan, erregaia berotu egin behar da zilindroetan injektatu aurretik. Eztanda-motorretan, ez da beharrezkoa.