Motibazioa Lanerako: Maslow, Herzberg eta Skinner-en Teoriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,65 KB

Gaia: Motibazioa

Motibazioa poztasuna ematen digun zerbait egitera garamatzan barne-egoera da.

Edukien teoriak

Maslow-en premien hierarkia (1943)

Teoria honek honako printzipio hauek ditu oinarri:

  • A) Maslow-en arabera, motibazioa egoteko bi premisa hartu behar dira kontuan: portaeran, ase gabe dauden premiek soilik dute eragina. Premia bat asetuta dagoenean, sari hobe batek ez du poztasunik ematen.
  • B) Pertsonek beren premiak bi multzotan sailkatzen dituzte: beheko premiak (behar fisiologikoak eta segurtasunekoak) eta goiko premiak (sozialak, estimazio-premiak eta autoerrealizaziozkoak).
  • C) Beheko premiak goiko premiak baino lehenago asetu behar dira.

Premiak xehetasunez:

  • Behar fisiologikoak: Jaiotzen garenetik ditugu: elikadura, loa, sexua… Maslow-en iritziz, lurralde garatuetan behar horiek asetuta daude, baina batzuei indar handiz eragiten die elementu batengatik: dirua.
  • Segurtasun-beharrak: Kalte fisikoen edo gaixotasunen aurrekoak. Maslow-en iritziz, langile askok asetuta dituzte behar hauek, baina badaude batzuk eragin handia jasaten dutenak; adibidez, epe laburreko kontratua izateagatik edo lan-istripuengatik.
  • Behar sozialak: Familian eta taldeetan integratzeko, onartuak eta maitatuak sentitzeko beharrak dira. Maslow-en ustetan, batzuk frustrazioarekin bizi dira beren barnean.
  • Estimazio-beharrak: Beste pertsonenganako errespetua eta estimazioa; besteek onartzen duten prestigioarekin zerikusia du. Maslow-en ustez, langile askok ez dute behar horiek asetzeko aukerarik.
  • Autoerrealizazio-beharrak: Heziketa eta kulturaren emaitza dira eta ez dira guztiz asetzen. Maslow-en ustez, oso zaila da horiek erabat asetzea.

Herzberg-en bi faktoreen teoria (1959)

Ideia hau hartzen du oinarritzat: lanean berezko faktore motibagarriak daudela, asetasuna edo poztasuna eragiten dutenak; bestetik, kanpoko eragile batzuk ere badaude. Bi motatako eragileak daude lanean poztasuna edo atsekabea sortzen dutenak:

  • Higiene edo mantenimendu-faktoreak (kanpokoak): Zentzuzko poztasun-maila mantentzeko beharrezkoak dira, lanpostuarekin zerikusia dutenak: soldata, enpleguaren ziurtasuna, lan-baldintzak, prestigioa, harremanen kalitatea eta enpresaren prozedurak.
  • Faktore motibagarriak (barnekoak): Lanpostuaren edukiarekin zuzenki erlazionatuta daude: lorpenak, ardura, onarpena, lana bera eta promozio-aukerak.

Prozesuen teoriak

Skinner-en indartzearen teoria

Portaeran jartzen da enfasia, hori funtsezko elementua delako lanpostuan eraginkortasunez jarduteko. Portaera kontrolatzen dutenak indartzaileak dira. Indartzaile mota ezberdinak daude:

  • Positiboa: Ondo egiteagatik zerbaitekin saritzen zaitu.
  • Zigorra: Nahi ez den portaera zuzentzeko.
  • Negatiboa: Zerbait gaizki egiteagatik jasotako mehatxuak.
  • Iraungipena: Erantzunaren murrizketa dakar.

Langileak motibatzeko ideiak

  1. Banakoen ezberdintasunak antzeman (perfektuak ez garela onartuz).
  2. Pertsona eta lanpostuen arteko dohikuntza.
  3. Helburuak erabili.
  4. Helburuak lor daitezkeela ziurtatu.
  5. Banakako sariak eman.
  6. Sariak eta lorpenak lotu.
  7. Berdintasuna bilatzeko sistema egiaztatu.
  8. Ez utzi dirua alde batera.

Entradas relacionadas: