Motibazioa: Giza Jokabidearen Motorra
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,35 KB
Motibazioa
Konduktismoa eta Giza Jokabidea
Konduktismoak jokabidea "estimulu-erantzun" eskemaren bidez azaltzen saiatzen zen. Eskema hau animaliengan baliogarria izan daiteke ekintza erreflexuak edo instintuak azaltzeko. Baina gizakiarengan, estimulu baten aurreko erantzuna ez da beti berdina izaten. Giza jokabideak konplexutasun handia du eta ez da modu errezean azaltzen. Estimulu baten aurrean erantzun desberdinak emateko, subjektuaren barruan zerbait aldatu behar da. Bizidunen jokabidea bi faktorek baldintzatzen dute: 1- Ingurumenaren kanpo estimuluak eta 2- Organismoaren barne-egitura.
Estimulu baten aurrean erantzun desberdinak eman daitezkeenez, konduktismoaren barruan ere badaude estimuluaren eta erantzunaren artean tarteko elementuak daudela onartzen dutenak. Aipagarriena Hull da, konduktismoaren ordezkari garrantzitsuenetako bat. Tarteko elementu horiek motibuak dira, jokabidea azaltzeko beharrezkoak diren barne-faktoreak. Hauek jokabidea baldintzatzen dute subjektua ekintzara bultzatuz.
Motibazioaren Definizioa
Jokabidea sortzen duten elementuak azaltzean, motibazioaz hitz egiten da. Jokabide oro motibatua da. Etimologikoki, motibazioa latineko "motus" hitzetik dator, eta mugimendua esan nahi du. Beraz, motibua gizakia ekintzara "mugiarazten" duen elementua da.
Motibazioa: Gizabanako baten jokabidea sortzen duten faktore dinamikoen multzoa. Tarteko aldagaiak dira, zuzenean behagarriak ez direnak, eta estimuluaren eta organismoaren arteko harremanaren ondorioz antzeman daitezkeenak. Gizabanakoa ekintzara bultzatzen duten faktoreak dira. Motibazio eza absolutua egoera patologikoa da. Bizitzak organismoak etengabeko aktibitatera eramaten ditu; horren ondorioz, gizakiak asmoak, nahiak, beharrak, desioak eta joerak ditu. Hau da, etengabeko motibazioa ematen da.
Motibazioari buruzko ikerketak ikuspuntu desberdinetatik egin dira, psikologiatik eta psikiatriatik, besteak beste. Psikoanalisiak, gaixo neurotiko eta histerikoetan oinarrituta, motibazioaren teoria garrantzitsua garatu du.
Motibo Motak
Mota desberdinetako motibuak daude, eta sailkapenak irizpidearen arabera aldatzen dira. Ez dago adostasunik, eta psikologo edo eskola bakoitzak bere sailkapena du. Motibo guztiek ez dute sorburu edo intentsitate bera, eta ez dute gauza berdinetara bultzatzen.
Sailkapen zabal bat hau da:
Lehen Mailako Motibuak (Izaera Biologikoa)
- Fisiologikoki azal daitezke eta organismoaren egoerarekin lotuta daude.
- Unibertsalak dira, espezieko banako guztiengan berdin ematen dira.
- Kontserbazio instintuari lotuta daude, banakoaren eta espeziearen biziraupenerako.
Adibideak:
- Gosea eta egarria: Gorputzeko desoreka fisiologikoengatik sortzen dira.
- Sexu-harremanak: Espeziearen kontserbaziorako garrantzitsuak dira. Jokabide sexualean hormona sexualak eta ikaskuntza sozio-kulturalak eragiten dute.
- Beroa eta hotza: Organismoaren eta ingurunearen tenperaturen arteko desorekagatik sortzen dira.
- Nekea: Azido laktikoaren gabeziak eragiten du.
Bigarren Mailako Motibuak (Izaera Sozio-Kulturala)
- Gizartean eta kultura batean bizitzearen ondorio dira.
- Ez dira jatorrizkoak, bizitzan zehar sortzen dira ikaskuntzaren bidez.
- Ez dute zuzenean izaera biologikorik, baina gizakia izaki soziala denez, oinarri naturala dute.
- Lehen mailako beharrak asetzean sortzen dira.
- Bi behar mota hauen arteko gatazkak egon daitezke, eta bigarren mailakoak lehentasuna izan dezakete (adibidez, gose-greba).
- Manipulagarriak izan daitezke, behar berriak erraz sor daitezkeelako.
Adibideak:
- Segurtasun premia: Ongitzat hartzen den zerbait galtzeko beldurra gainditzeko joera. Segurtasun faltaren ondorioak: beldurra, frustrazioa. Itxurazko segurtasunaren adierazleak: harrokeria, besteenganako mesprezua, zeloak.
- Onartua izateko premia: Onarpen ezak moldapen arazoak sortzen ditu.
- Ulermena eta harremanen premiak: Ulermenak segurtasuna eta onarpena ematen ditu. Ulermen faltak, berriz, zeloak eta segurtasun falta sortzen ditu.
- Asmoak, interesak, intzentiboak: Asmoak lortu nahi diren helburuak dira. Interesa jarrera baikorra edo ezkorra da. Intzentiboa jokabide batengatik lortzen den saria da (dirua, notak, errekonozimendua...).