Motibazioa, Emozioak eta Frustrazioa: Gure Barne Indarrak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,15 KB
Motibazioa
Motibazioa behar batek eragiten duen eta behar hori asetzera bultzatzen gaituen indarra da. Gure barnetik zerbait egitera bultzatzen gaituen faktore taldea da. Bi osagai ditu, motibazio guztiek: lortu nahi den helburua eta irrika edo oinarrizko energia.
Motibazio Sailkapena
Hasiera batean, motibo fisiologikoen artean, gehienak jaiotzen ginenetik ditugu, baina horietako batzuek inguru egokia behar dute garatu ahal izateko. Motibo sozialak ikasitakoak dira eta jokabide soziala dute helburutzat. Motibazio fisiologikoak organismoaren behar fisiologikoetan sortzen dira, gorputzaren autoerregulazio prozesuetan. Jaiotzen garenetik ditugu, adibidez, gosea eta organismoaren oreka helburutzat duten beste asko: lo egitea. Motibazio sozialak gizarteratze prozesuan norberenganatzen dira eta ezberdinak dira pertsonen ezaugarrien edo kulturaren arabera. Gure kulturan, adibidez, arrakasta lortzea dute helburu eta motibo asko daude: dirua edo ospea adibidez.
Emozioak, Sentimenduak eta Pasioak
Emozioak: gure bizitza afektiboaren aberastasuna adierazten dute. Bat-batean agertzen diren egoera afektiboak dira. Normalean ez dute asko irauten.
Sentimenduak: egoera afektibo konplexuagoak dira. Emozioak baino gogorragoak eta iraunkorragoak dira baina intentsitate gutxiagoa dute.
Pasioak: goiko egoera bien ezaugarriak dituzte. Hau da, emozioaren indarra eta intentsitatea eta sentimenduaren egonkortasuna eta iraunkortasuna.
Adimen Emozionala
Adimen Emozionala: inteligentzia emozionalaren kontzeptuan beste trebetasun batzuk sartzen dira: sentimenduak, motibazioa, enpatia... Trebetasun horiekin era egokian sozializatzeko beharrezkoak diren izaeraren berezitasunak egituratzen dituzte: errukia adibidez. Daniel Golemanek ezaugarri horiek lantzeko eta indartzeko entrenamendu ereduak planteatzen ditu bere liburuan.
Frustrazioa eta Defentsa Mekanismoak
Frustrazioa: Gure helburuak lortzen ez ditugunean, frustrazioak jota gaudela esaten dugu. Zenbat eta motibazio handiagoa, orduan eta frustrazio handiagoa.
Defentsa Mekanismoak
Defentsa Mekanismoak: Frustrazioari aurre egiteko, defendatu egiten gara egonezinetik aldentzeko asmoz. Hori lortzeko, defentsa-mekanismoak erabiltzen ditugu. Mekanismo horien bidez, barne-estimuluei gainditzea lortzen dugu. Defentsa-mekanismo horiek gehien aztertu dituztenak psikoanalistak izan dira. Garrantzitsuenak: errepresioa, erreakzio-eraketa, proiekzioa, erregresioa, desplazamendua, arrazionalizazioa, identifikazioa eta konbertsioa dira.
Desplazamendua eta Proiekzioa
Desplazamendua: irrika edo bulkada baten energia objektu batetik beste batera aldatzen da. Norbere hutsuneak beste batek bete ditzala nahi dugunean, desplazamenduari konpentsazioa deitzen diogu. Desplazamendua helburu kulturalei, erlijiozkoei edo politikoei zuzentzen zaienean, sublimazioa deitzen zaio.
Proiekzioa: Norberaren akatsak besteengan ikusi, frustrazioak sortzen digun gorrotoarekin besteengan ezaugarri txarrak ikusteko joera.