Motibazioa eta Adimen Emozionala: Oinarrizko Kontzeptuak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,47 KB
Motibazioa
Motibazioa: behar batek eragiten duen eta behar hori asetzera bultzatzen gaituen indarra edo zirikatzea. Gure barnetik ekintza burutzera bultzatzen gaituen faktore taldea. Motibazio horiek bi osagai dituzte: irrika edo oinarrizko energia eta lortu nahi den helburua.
Maslow-en Piramidea
- Transzendentzia
- Autoerrealizazioa
- Estimua
- Afektua eta kidetasuna
- Segurtasuna
- Behar biologikoak
Emozioa
Bat-batean agertzen diren egoera afektiboak dira. Normalean ez dute asko irauten.
Sentimenduak
Egoera afektibo konplexuagoak dira. Emozioak baino egonkorragoak eta iraunkorragoak dira, baina intentsitate txikiagoa dute.
Oinarrizko Emozioak
- Nazka
- Beldurra
- Alaitasuna
- Ezustekoa
- Kolera (amorrua)
- Tristura
- Antsietatea
Ondoriozko Emozioak
- Maitasuna
- Lotsa
- Errua
- Mespresua
Adimen Emozionala
Daniel Goleman: emozioa sentimendua da eta sentimendu horrek egoera biologikoak, egoera psikologikoak, pentsamenduak eta jokaerak sortarazten ditu. Azaltzen du zergatik adimen-koziente txikia duten pertsonek bizitzaren zenbait arlotan arrakasta izaten duten eta adimen-koziente handikoak porrot egiten duten.
Trebetasunak
- Motibazioa
- Sentimenduak
- Enpatia
- Bultzaden kontrola
- Grina
- Autokontzientzia
- Pertseberantzia
- Etorri
Defentsa Mekanismoak
Frustrazioari aurre egiteko defendatu egiten gara egonezinetik aldentzeko. Horretarako defentsa-mekanismoak erabiltzen ditugu. Hauekin, sentimendu penagarriak baztertzea edo menperatzea, barne-estutasunak lasaitzea eta jasanezinak diren kanpo-estimuluei aurre egitea lortzen dugu.
Errepresioa
Sentimendu desatseginak, onartezinak edo mingarriak baztertzea lortzen dugu.
Erreakzio-eraketa
Sentitzen ditugun jokabideen eta sentimenduen kontrako jokabideak eta sentimenduak izaten ditugu.
Desplazamendua
Irrika edo bulkada baten energia objektu batetik beste batera aldatzen da. Bi motako desplazamendua dago: konpentsazioa eta sublimazioa. Lehenengoa norbere hutsuneak beste batek bete ditzala nahi dugunean eta bigarrena desplazamendua helburu kulturalei, erlijiozkoei edo politikoei zuzentzen zaienean.
Proiekzioa
Norberaren akatsak bestearengan ikusi, frustrazioak lotzen direnean gorrotoarekin besteengan ezaugarri txarrak ikusteko tendentzia.
Erregresioa
Hazkundearen aurreko estadioetara itzultzea izango litzateke.
Arrazionalizazioa
Geure jokaera justifikatzeko, egoera azaltzen saiatzen garenean erabiltzen dugun mekanismoa da.
Identifikazioa eta Introiekzioa
Miresten ditugun pertsonekin edo taldeekin identifikatzea.
Konbertsioa
Gure arazo psikologikoak fisikoki agertzen direnean.