Morroien morala
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,35 KB
1.ASKATASUNA
Pelagianismo doktrinaren arabera,
Jatorrizko bekatua soilik zuen eragina Adan eta Evarengan; hortaz, gizakia ez
Dago kaltetuta. Aldarrikatzen du gizakiaren askatasuna eta bere esfortzua
Erabiliz erabakiak hartu ahal duela zoriontasuna lortzeko, ondorioz
Jainkoaren
Boterea ukatzen du.
Agustinen ustez, aldiz, jatorrizko Bekatuaren menpekotasuna azpimarratzen du, izan ere, berarentzat Gaitza Morala jatorrizko bekatuan datza; Gizakiok erabaki egokiak hartzeko gaitasuna kaltetuta dugu, ondorioz, Jainkoaren laguntza edo grazia ezinbestekoa Jainkoa maitatzeko (eta ez mundu Fisikoa), honekin batera benetako zoriontasuna lortzen dugu. Gauzak horrela, Askatasuna ez da nahi duguna egitea, baizik eta behar duguna egitea benetako Zoriontasuna lortzeko.
Agustin, kristau bezala, Intelektualismo Moralaren premisaren kontra ere zegoen: ondo jokatzen du ongia ezagutzen duena. Bere ustez, gizakiak bi aukera ditu bizitzaren aurrean:
- Batetik mundu fisikoa eta bere Plazerrak maitatzea(cupiditas), hau da gauza aldakorrak eta ustelkorrak.
-Bestetik Jainkoa maitatzea (caritas), perfektua eta betierekoa dena.
Ez da erraza aukeratzea, jatorrizko Bekatuaren ondorioz, hortaz, Jainkoaren laguntza behar dugu, ondo erabakitzeko.
2.GAITZAREN ARAZOA
Hiru gaitz
Mota bereizten ditu:
1.Gaitz
Metafisikoa, sorkuntza eta izatearekin lotuta. Agustin manikeismoaren jarratzaile izan arren,
Kristaua bihurtu zenean horren kontra jarri zen:
-Manikeismoa: gizakia eta errealitatea bi printzipio menpe Daude: ongia eta gaizkia. Gaizkia substantziala denez, gaitza egiten denean Erantzule bakarra gaizkiaren printzipioa da.
-Agustin, kristatua denez, Jainko bakar Batean sinesten du; Jainkoak errealitate guztia sortzailea denez, gaitza ere Sortu du, ondorioz gaitzak Jainkoaren ontasuna ukatzen du, arazo bat sortuz.
Aipatzekoa da Agustinek neoplatonismoaren eragina izan Zuela; Plotinoren filosofian BAT-A zen errealitatearen oinarria eta Errealitate osoa jariotasun eta mailakatze prozesu baten bidez sortzen Da, hala ere Agustinek ez zuen onartzen Plotinoren azalpena arazoa azaltzeko, Eta bere ustetan Jainkoak ex nihilo sortzen duen errealitatea ona da, baina Mailakatze prozesuan ontasuna murrizten da; ondorioz, gaitza berez ez da Existitzen, ontasun falta baino ez da.
2-Gaitz Morala
Intelektualismoaren moralaren Premisa: “ongia ezagutzen duena ondo jokatzen du”,hortaz Jainkoa ez da beharrezkoa gizakiarentzat. Agustinek ez du onartzen aurrekoa, berarentzat bi aukera ditugu bizitzaren Aurrean:
- Mundu fisikoa eta bere plazerrak Maitatzea(cupiditas).
- Jainkoa maitatzea (caritas).
Honekin jarraituz, Agustinen ustez, Gaitz morala jatorrizko bekatua da, orduan, gizakiak behar du Jainkoaren Laguntza edo grazia, zeren eta kaltetuta gaudelako geuk bakarrik bizitzaren Aurrean erabaki egokia hartzeko.
3.Gaitz Fisikoa
Jatorrizko bekatuari lotuta dago, Heriotza eta sufrimendua sortu baitzuen.
3.EZAGUTZAREN TEORIA: ARRAZOIA ETA FEDEA
Platon hiltzean bere jarratzaileek Akademiaren zuzendaritza eta Agustinen garaian eszeptizismo zabaldu zen Akademian.
Eszeptikoek edo akademikoek ukatzen Dute ezagutza ziurra lortzeko aukera, baina probabilismo baten alde zeuden, Horrexegatik esaten dute ezin dela bizitzari eta bizitza horri buruzko judizioei uko egin, hortaz Behin-behineko ezagutza lortu ahal da.
Agustin eszeptikoen kontra zegoen, Ezagutza ziurra lortzeko aukera ukatzean, Jainkoaren beharra ukatzen dutelako. Kristautasunean, Egia bakarra da eta modu besberdinak daude lortzeko, baina Guztiek helburu berdina dute.
Ondorioz, Agustinek ezagutzaren Teoria sortzen du , arrazoia eta fedea erabiliz, fedea argitzeko:
-” credo ut inteligam”= sinesten Dut ulertzeko, hau da fedea bide bakarra da benetako ezagutza lortzeko
-“intelligo ut credam”=ulertzen Dut sinesteko, honekin esaten du fedea eta arrazoia elkarrekin lan egin behar Dute beti, helburua berdina dutelako--àJAINKOA-EGIA Maitatzea.
Beste aldetik, eszeptikoen ustez, Akatsek ukatzen zuten ezagutza ziurraren posibilitatea. Agustin, berriz, esaten Zuen akatsak egiten dituena existitzen da.
Agustinen ezagutzaren teoriaren arabera hasieran egia ezagutzen dugu, geure barnean Dago, ez da beharrezkoa kanpoan bilatzea; geure borondateaz eta Jainkoaren Laguntzarekin errebelatzen da. Egiaren Bilaketa bide espirituala da, ez da kontenplatiboa, aktiboa baizik. Ezagutzaren Prozesuan maitasunak bultzatzen du egiaren bilaketa, ezagutzaren azken helburua Egia delako.
4.HISTORIAREN FILOSOFIA: JAINKOAREN HIRIA ETA LURREKO HIRIA
410ean, visigodoek Erroma sakeatu Zuten, beldurra zabaldu zen inperioan eta familia aristrokratikoek ihes egin Zuten. Hondamendiaren ondoren errua bota zioten kristatutasunari; kristauek Bakea nahi zuten eta indargabetu ziren inperioan. Ondorioz, inperioaren armada Ere ahuldu ziren, hortaz, barbaroek erraz irabazi zuten.
Agustinek arazo honi erantzun bat Emateko historiako azalpena intelektuala Saiatu zen, erregela eta arauen Bidez azaltzeko , beraz, Agustin-i esker Historia zentzuduna bihurtzen da.
Kontutan hartu behar da, Agustin Azalpena eman arte, historia gertaeren multzoa Baino ez zela, eta Agustinek, kristaua denez, historia aurrerantz doala uzte du, hau da, Kristautasunean historiak badu hasiera bat(Jainkoaren sorkuntzarekin) eta amaiera Bat(azken epaiketa).
Agustinen ustez historia osoa bi Hirien arteko gatazka bukaezina da, hiri hauek ez dira fisikoak, baizik eta Bizitzaren aurrean bi jarrera:
-batetik, lurreko hiriak, munduko Plazerrak eta bere burua maitatzen dutenak irudikatzen du.
-bestetik, Jainkoaren hiriak, Jainkoa maitatzen dutenak beste gauza guztien gainetik irudikatzen du.
Agustinen teorian Jainkoak parte Hartzen du historian eta historia zuzentzen du, zeren eta gertatzen den guztia Jainkoaren borondateagatik da. Ondorioz, ukatzen da gizakiaren askatasuna?. EZ. Gizakiaren askatasuna existitzen da, baina Jainkoak badaki gertatuko den guztia.
Agustinek ere , erantzuna ematen die Gentilei (kristauak ez direnak): Erroma ez zen erori kristau gehiegi Egoteagatik, baizik eta Erromako pertsona guztiak kristauak ez zirelako. Hau Esaten du ere: Jainkoa ez maitatzeak gizakia hondamendira eramaten du.