Morroien morala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,6 KB

Nihilismoa
Jainkoaren heriotzaren ondorio bat da, gura mendebaldeko
kulturaren historiaren historiaren ondorioa. Nihilismoak ordura arte zeuden baloreak, gizakian
eta argibidea ematen ziotenak, bertan behera geratu direla esan nahi du. Balore krisia adierazten du, historiaren gertakizunek helbururik ez dutela ohartzean sortzen den etsipenak bultzatua. Munduak azalpenik ez duela ohartzen da gizakia eta kale gorrian bezala geratzen da.

Nondik datorren eta nora doan jakin gabe, mundura jaurtia izan delako usteak gizakia nihilismorantz bultzatzen du. Gizatasunak munduan duen egitekoa edota funtzioa jakin gabe, mundua ezerezean geratu denez gero, aterperik gabe geratu da
giza taldea. Mundu transzendentea zen gizakiaren bizitzari zentzua ematen ziona eta, orain, honen hutsuneak itxaropena galarazten dio gizaki modernoari. Aurreko kulturaren idealak desagertzen diren neurrian, nihilismoa agertzen joango da, balore zaharkituen hondamendia bizkortuz eta areagotuz.
Balora krisi hori garaitu ostean historiaren fase berria etorriko da, datozen bi mendeetan, gizakiaren erabateko eraldaketa, goitik beherakoa, suertatzen denean.. Balore guztien eraldaketaren ostean garailearen morala, gain gizonaren morala, eta
botere nahia nagusituko dira (botere nahia bera da balore zaharkitu horiek deusezten
dituena). Une horretan, nork bereari eutsiko dio, guztion gainetik eta guztion aurka bada ere. Gizaki bakoitzak gizabanako bezala jokatuko du eta askatasun osoz jokatuko du.

Mendebaldeko kulturan indarrean egon diren baloreak (morroien morala) kaltegarriak dira, bizitzaren aurkakoak.
Jaunen morala ezarri behar da, bizitzaren aldeko
balioez osatua. (transmutazioa).

Nietzschek genealogiaren metodoa erabiltzen du (psikologoarena) balioen
sorrera eta transmutazioa aztertzeko. Lehen emaitza bi moralen aurkikuntza da:
jaunen morala eta morroien morala. Hizkuntza orotan aurkitzen du ondoko identifikazioa: ona= noblea=botereduna-zoriontsua=Jainkoek bedeinkatua. Edozein
kulturaren hastapenetan, gauzak izendatu eta definizioak ezartzeko ahalmena duena da
boteretsua. "Ona" hitzak indartsua, menperatzailea, harroa esan nahi du. "gaiztoa",
aldiz, arrunta, umila, gezurtia eta mendekoa.

Entradas relacionadas: