Moraltasunaren eta Etikaren Azterketa: Ekintza Moralak eta Arauak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,35 KB

Moraltasunaren Esparrua

Gizakien ekintza guztiak ez dira moralaren eremukoak. Ekintza hauek hainbat taldetan sailka daitezke:

  • Ekintza inkontzienteak eta mekanikoak: Digestioa, loa, janztea edo ibiltzea bezalako ekintzak, baita arnasa hartzea edo jatea bezalako beharrezko ekintzak ere. Hauek ez dira moralak, gizakia ez baita kontziente edo libreki jarduten horiek egitean.
  • Ekintza kontziente eta libre baina garrantzirik gabekoak: Zinema, futbola edo paseatzea bezalako ekintzak, banan-banan hartuta, ez dira ekintza moralak, garrantzi edo ondorio praktiko txikikoak baitira.
  • Lanaren eta sorkuntza estetikoaren esparruko ekintzak: Lan egitea, margotzea edo idaztea bezalakoak. Kontzienteak eta libreak izan arren, ondorio praktiko handia dute eta arau jakin batzuen menpe daude, baina ez moralak.
  • Ekintza moralak: Kontzienteak, libreak eta besteei zein ingurumenari eragiten dietenak. Hauek arau moralen eraginpean egon behar dute.

Etika eta Morala

Etimologiari erreparatuz gero, morala (latinezko mos, "usadioa", "ohitura") eta etika (greziarrezko ethos, "usadioa", "ohitura") terminoek esanahi bera dute. Hala ere, komeni da bi terminoak bereiztea, maila ezberdinei egiten baitiete erreferentzia, bai hausnarketa aldetik, bai hizkuntza aldetik.

Arau Moralak

Arau moralak honako ezaugarri hauek dituzten jokabide arauak dira:

  • Autoobligazioa: Norbanakoak betebeharra sentitzen du arauak betetzeko, gizartearen onespena edo gaitzespena kontuan hartu gabe.
  • Unibertsaltasuna: Arau moralek gizaki guztiontzat balio behar dute.
  • Baldintzarik ez izatea: Arau moralak berez ezartzen dira.
Epikuro: Hedonismoa eta Barne Bakea

Epikuro materialista eta hedonista zen, hau da, bizitzaren helburutzat plazera hartzen zuen. Plazer motak honela sailkatu zituen:

  • Naturalak eta beharrezkoak
  • Naturalak baina ez beharrezkoak
  • Ez naturalak eta ez beharrezkoak

Horrela bizi denak barne bakea (ataraxia) lortuko du, hau da, irrika eta pasioen aurrean asaldaketarik ez izatea. Horrez gain, barneko askatasuna (autarkia) ere lortuko du, bere bizitza gidatzeko aukera emanez.

Entradas relacionadas: