Morala eta Etika: Kontzeptuak, Oinarriak eta Etapak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,36 KB
Morala eta Etika
Morala gizaki eta giza taldeok gure egunerokoan bizi dugun balio, arau eta jarraibideen multzoa da. Hauek giza talde batean transmititzen dira eta kideentzat betebeharreko bihurtzen dira. Honen arabera, bakoitzak gure ekintzak ondo edo gaizki baloratzen ditugu kontzientziaren bidez. Morala kolektiboa, tenporala eta kulturala da. Garai eta gizarte desberdinetan kode moralak aldatuz joaten dira.
Adibidez: Nire herrian topless egitea onartuta dago, baina beste herri batean ez.
Etika, pentsamenduaren morala dela esaten dugu. Pentsamenduaren atal garrantzitsua da. Jokabide moralaren inguruko hausnarketa kritikoa egiten du.
Adibidez: Esklabotza gaizki dago giza duintasunaren aurka dagoelako?
Moraltasunaren Oinarriak
Gizakiok dimentsio moral bat dugu, hau da, modu askotan bizi gaitezke. Animaliak, aldiz, instintuaren bidez gidatzen dira. Egoera bakoitzaren aurrean, aukera desberdinak ditugu, eta horietako bat aukeratuz gero, gure bizi-proiektua eta gure izaera garatu ahal izango ditugu: ohiturak hartuz, landuz…
Hiru ezaugarrik bihurtzen gaituzte gizaki moral: askatasuna, arrazionaltasuna eta gizartekotasuna.
Askatasuna
Askatasunak, gure eguneroko egoera desberdinen aurrean, guk aukeratzen dugula eta gure irizpideak jarraituz jokatzen dugula esan nahi du. Baina gure erabakiak beste indar batzuek baldintzatzen gaituzte.
Determinismoa
Doktrina filosofikoa da, non kanpo-faktore batzuek gure askatasuna erabat (erabakiak, gertaerak...) baldintzatzen dutela esaten den. Guk aukeratzen ez ditugun baldintzapenek (gizarte-arauak, genetika, patu kosmikoa...) mugatu egiten dute gure askatasuna. Posizio hau defendatzen dutenei deterministak deitzen diegu.
Autonomia eta Heteronomia Morala
Heteronomia: Kanpotik ezarritako arauak jarraitzea eta betetzea da. Arauak ez betetzearen zigorra edo ondorioak saihesten saiatzen dira. Kasu hauetan arau moralak betetzen ditugu:
- Autoritatea (familia, irakaslea...)
- Gizartea
- Zigorra saihestea
- Saria, irabaztea, errekonozimendua...
- Desioa, apeta, nahi dugulako
Autonomia: Bakoitzaren kontzientziak, modu librean hausnartu eta gure buruari arauak ezarri eta haiek jarraitzen ditugunean, kontzientzia moralak ezarritako betebeharrari (barneko arauak) jarraitzea deritzogu. Norberak bere kontzientziak eta arrazoimenak agintzen diona.
Kontzientzia Moralaren Etapak
Lehen Maila: Prekonbentzionala
- 1. etapa. Obedientzia eta zigorrari beldurra: Umeak jokabide bat hartzen du, zigorrak ekiditen saiatuz.
- 2. etapa. Indibidualismoa: Komeni bazaio egingo du, bestela ez.
Bigarren Maila: Konbentzionala
- 3. etapa. Besteek gugandik espero dutenera egokitzea: Nitaz espero dutena egiten dut, ez komeni zaidana.
- 4. etapa. Gizarte-ordenari eustea: Beharrezkoa da dauden arauak errespetatzea; legeak esaten duena ondo dago.
Hirugarren Maila: Postkonbentzionala
- 5. etapa. Eskubide indibidualak errespetatzea: Eskubide indibidualak errespetatu behar dira.
- 6. etapa. Printzipio moral unibertsalak babestea: Pertsonen duintasuna garrantzitsuena da.