Monteverdi eta Artusi: Barrokoaren Musika Eztabaida
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Música
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,57 KB
Giulio Cesare Monteverdiren Deklarazioa
Giulio Cesare Monteverdi 1607an idatzitako deklarazio baten aurrean gaude. Testuak Claudio Monteverdi eta Artusiren arteko eztabaida du ardatz, Artusik Claudio Monteverdiri buruz idatzi zuen kritikari erantzuteko idatzitako gutunari buruz hitz egiten baitu. Giulio Cesare Monteverdi Claudio Monteverdiren neba zen.
Testuaren Ezaugarriak eta Testuinguru Historikoa
- Testu mota: Historiografikoa.
- Edukia: Kulturala.
- Jatorria: Lehen mailakoa.
Dokumentua 1607. urtean kokatzen da, Barroko garaian, Errenazimentu eta Barrokoaren arteko trantsizioan. Barrokoa (1600-1750) Errenazimentu eta Klasizismoaren arteko mugimendua da.
Barrokoaren Gizarte eta Ekonomia
Gizarte eta ekonomia egoera okertu egin zen katolikoen eta protestanteen arteko desberdintasunak zirela eta. Ekonomiaren oinarria nekazaritza zen, eta politikaren aldetik monarkia absolutua zegoen. Elizak eta aristokratek zuten botere guztia, baita musikan ere. Kultura boterearen zerbitzura zegoen.
Musikaren Funtzioa Barrokoan
Musika barroko boteretsuak herriaren aurrean boterea erakusteko eta kristauengan eragin emozionala sortzeko tresna bihurtu zen. Horregatik, musika barrokoaren ezaugarri nagusia emozioak transmititu eta eragitea zen; hori lortzeko erritmo argia erabiltzen zuten. Gainera, Barrokoan ideia humanista nagusitu zen.
Operaren Sorrera eta Garapena
Garai honetan sortu zen opera Italian. Monteverdiren Orfeo da adibide nabarmenetako bat. Orfeo Barrokoaren lehen operetan agertuko den pertsonaia izango da.
Operak kameratetatik sortu ziren, garai hartan kondeen menpe. Han, jende talde adituak elkartzen ziren ideiak partekatzeko eta antzerki greziarra imitatzeko asmoz testu deklamatuak antzezten hasi ziren. Kameratetan homofonia hazi zen, ahots bat nagusituz.
Musika Praktiken Eztabaida: Prima Pratica vs. Seconda Pratica
Aurrean dugun testura itzuliz, Monteverdi eta Artusiren arteko desberdintasunak islatzen dira, eta horretarako Barrokoan zeuden bi praktika aipatzen dira:
1. Praktika: Harmonia Hitzaren Zuzendaria (Estilo Antzinakoa)
Praktika honetan, kontrapuntua eta polifonia nagusitu ziren. Polifonia Zarlinoren teorietan oinarritu zen, eta Errenazimentuko idazle batzuek zabaldu eta konposizioa hobetu zuten.
Artusiren Kritika
Hemen Artusi sartzen dugu: musika modernoaren kontra agertu zen, polifonia defendatu zuen, disonantziak azaldu ezinak zirela esanez. Bere ustez, buruarekin entzuten zen musika zen, eta ez bihotzarekin. Horregatik, Galilei eta Monteverdi kritikatu zituen.
2. Praktika: Hitzak Harmoniaren Zuzendari (Estilo Modernoa)
Praktika honetan, monodia eta disonantziak landu ziren, eta afektuen teoria garrantzitsua izan zen. Musika modernoa nagusitu zen, eta kameratetako hainbat jaun aipatu ziren.
Monteverdiren Ikuspegia
Hemen Monteverdi sartzen dugu: testuari garrantzia eman zion, musikarekin testua adierazi nahi izan zuen hainbat elementu erabiliz. Cesarek testuan esaten duen moduan, Monteverdiren obrak ez ziren ausaz eginak, baina Artusiren ustez, Cruda Amarilli madrigalean entzundako disonantzia inprobisatuengatik baietz uste zuen.
Termino Garrantzitsuak: Madrigala
Testu honetan hainbat termino aipatzen dira, horien artean Madrigala. Madrigala Errenazimentuan nazioarteko estiloaren gainetik Italian sortu zen abesti forma garrantzitsua da. Konposizio ezaugarriak hauek dira: harmonia, erritmoa, melodia eta kontsonantzia.