Monopunto eta Multipunto Injekzio Sistemak: Gida Osoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,12 KB

UCEak eta gasolina elikaduraren mozketa

Injekzioa bi kasutan mozten da: bata, RPM maximoetatik ez pasatzeko (kortea), eta bestea, kontsumoa eta gas kutsagarriak murrizteko. Hau dezelerazio fasean gertatzen da (cut-off).

Monopunto sistemak: kokapena eta funtzionamendua

  • Injektoreen kokapena: Injektorearen gorputzean daude kokatuta.
  • Presio erreguladoreak: Gasolinaren zirkuituan aire-burbuilak ez sortzeko erabiltzen dira. Burbuilak sortuz gero, motorra abiaraztea zailagoa izango da.
  • Presio konstantearen beharra: Injektorea mariposaren aurretik dagoenez, beti presio atmosferikoa edukiko du (kolektoreko vacio delakoak ez dio eragiten). Horregatik, gasolina presio konstantean mantendu behar da.

Berotze sistemak monopuntoetan

Sistemaren arabera, bi aukera daude gasolinaren kondentsazioa saihesteko:

  • Berotze erresistentzia: Admisio kolektorearen beheko partean kokatzen da.
  • Erresistentziarik gabeko sistemak: Bi modu daude: likido hoztailea kolektoretik pasatuz edo ihes-kolektorearen beroa aprobetxatuz.
Airearen kargaren neurketa monopuntoetan

Admisio kolektoreko depresioa neurtuz (MAP sentsorea) edo mariposan dagoen potentziometroaren bidez neurtzen da.

Multipunto sistemen ezaugarriak

  • Injektoreen kokapena: Admisioko kolektorean, zehazki balbularen aurretik.
  • Presio erreguladoreak (2,5 bar): Injekzioak presio berean gertatu behar du, baina admisioko depresioak eragina duenez, injektoreko presioak aldakorra izan behar du nahasketa txiroegia ez izateko.
  • Hotzean abiaraztea: Aurreneko sistemek injektore gehigarri bat erabiltzen zuten nahasketa aberasteko. Gaur egun, multipuntoetan injekzio-denbora edo frekuentzia luzatzen da.
Airearen kargaren neurketa multipuntoetan

Ondorengo elementuen bidez neurtzen da: vacio sentsorea, caudalimetroa, hari beroko masa-neurgailua edo plaka beroko masa-neurgailua.

Entradas relacionadas: