Monopolioa, Lehia Perfektua, Langabezia eta Oligopolioa: Ekonomia Kontzeptuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,52 KB

Monopolioa

Monopolioa merkatu-egitura bat da, non enpresa bakar batek asetzen duen eskari osoa eta erabateko ahalmena duen erabakitzeko zenbat ekoitziko duen eta zer preziotan.

Monopolioan Merkatuan Sartzeko Hesi Bereziak

  • Baliabide bat eskuratzeko esklusiba izatea: Enpresa batek ekoizpen-faktore bat kontrolatzen badu, berak bakarrik eskaini ahal izango du produktu edo zerbitzu hori.
  • Lege-eskubideak izatea:
    • Patenteak (pribatua): Lege-babesa lortzeko formula bat da. Asmakizuna egin duenari aitortzen zaio hura esklusiban ustiatzeko eskubidea (Copyright-ekin gertatzen dena).
    • Administrazio-emakidak (publikoa): Hauen bidez, sektore publikoak enpresa bati lagatzen dio eskubide horren ustiaketa aldi baterako.
  • Emandako zerbitzuaren ezaugarriak: Ez da komeni merkatu berean enpresa bat baino gehiago aritzea.
  • Kostu-abantailak: Enpresa batek lehiakideek baino kostu txikiagoan ekoizten badu, merkatuan nagusituko da.

Lehia Perfektuko Merkatua

Adibidez, burtsa.

  • Enpresa asko: Ekoizle eta enpresa asko etekinak daudenean sartzen dira merkatuan.
  • Produktu desberdintzerik gabeko merkatua: Ekoizle batetik bestera ez da alderik egoten.
  • Sartzeko eta irtetzeko askatasuna: Ez dago lege-mugarik, ekoizteko inbertsio txikiak, irteteko kostuak txikiak.
  • Prezio-gardentasuna: Salmenta-prezioari buruzko informazio guztia dute.
  • Enpresa prezio-onartzaileak: Eskaintza eta eskariaren funtzionamendu askearen arabera finkatzen dira prezioak.
  • Lehia handia: Enpresak prezioan lehiatzen dira eta kostuak murrizten saiatzen dira.

Langabezi Motak

Urte Sasoikoa

Adibidez: Zarautzen udan gehiago.

  • Deskribapena: Jarduera batzuek urte-sasoi batzuetan bakarrik behar dute eskulana.
  • Zuzentze-neurriak: Ekoizpen-egitura dibertsifikatzea.

Ziklikoa edo Koiunturazkoa

  • Deskribapena: Hedaldiak eta atzeraldiak izaten dira ekonomian.
  • Zuzentze-neurriak: Sektore publikoa ziklo ekonomikoen arteko trantsizioa arintzen saiatzen da (gobernuari laguntza eskatuz, lanpostuak sortuz).

Frikzionala

  • Deskribapena: Pertsonak beren borondatez langabezian egotea.
  • Zuzentze-neurriak: Laneko bitartekaritzaren merkatua hobetzea (Lanbide, SEPE, ABLEak, giza baliabideen aholkularitzak, etab.).

Egiturazkoa

  • Deskribapena: Lan-eskaintza eta langileek eskatzen duten lana guztiz bat ez etortzea. Kezka handiena sortzen du, denboran iraun egiten du eta.
  • Zuzentze-neurriak: Aldaketa teknologikoarekin lotuta dago (jendea ez dago prest teknologia horietarako).

Oligopolioa

  • Enpresa gutxi: Merkatu-kuota osoa enpresa gutxi batzuen artean banatzen da. Enpresa horietako baten merkataritza-politikak eragin handia du gainerako enpresetan.
  • Merkatu homogeneoa: Produktuak behar bera asetzeaz gain, trukagarriak dira (ordezko produktu perfektua).
  • Kapital-inbertsio handiak: Ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko behar diren inbertsioak eta teknologiak handiak dira. Hauek enpresa handien esku daude.

Entradas relacionadas: