Moneta politika hedatzailea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,62 KB

DIRUAREN PREZIOA MONETA POLITIKA: Banku Zentralek interes publikoko arrazoiak kontuan hartuta finkatzen dituzte banku pribatuentzako maileguen baldintzak.

Hain zuzen, bi aldagai hauei erreparatzen diete:

1- Maileguan emandako diruaren prezioa (ofiziala): Zenbat eta txikiagoa izan interesa, orduan eta mailegu gehiago ematen dira, eta alderantziz.

2-Zirkulazioan dagoen diru-
Kantitatea
: Zenbat eta mailegu gehiago eman, orduan eta diru gehiagok zirkulatzen du ekonomia batean, eta alderantziz.

Aldagai horiek kontrolatuta, Banku Zentralek beren herrialdeetako ekonomian eragin nahi izan dute, hazkunde, enplegu eta prezio helburuak lortzeko.

Banku Zentralek maileguan banku pribatuei dirua emateko eragiketari merkatu irekiko eragiketa deritzo.

Merkatu irekiko eragiketak: herrialde bakoitzeko Banku Zentralek banku pribatuei maileguak diru prezio (ofizial) jakin batean emateko egindako enkanteak (subastak) dira.

ERAGINAK EKONOMIAN:


Banku zentralak diruaren prezioan (ofizialean) egiten duen esku-hartzeak eta zirkulazioan jarritako diru kantitateak eraginka dituzte familien kontsumoan, enpressen inbertsioan, bai eta ekonomiaren gainerako alderdietan ere.

Bi motatako moneta-politikak egin ohi dituzte Banku Zentralek:

1- Moneta politika hedatzailea

Zirkulazioan dagoen diru kantitatea ↑// Diruaren prezio ofiziala ↓ // ↓ Prezioak (inflazioa)

2- Moneta politika murriztailea

Zirkulazioan dagoen diru kantitatea // Diruaren prezio ofiziala  ↑ //  ↑ Prezoak (inflazioa)


Moneta-politika hedatzailea

Zirkulazioan dagoen diru-kantitatea ugaritzen bada, edo diruaren prezioa(ofiziala) jaisten bada, bankuek merkeago eskuratu ahal izaten dituzte maileguak banku zentralean. Horrenbestez, kontsumitzaileei eta enpresei mailegu gehiago eman ahal zaten dizkiete, kostu txikiagotan, eta hazi egiten dira kontsumoa eta inbertsioak; beraz, baita ekoizpena eta enplegua ere.

Zirkulazioan dagoen diru kantitatea

Diruaren prezio ofiziala

kontsumoa

inbertsioa

ekoizpena

enplegua


Moneta-politika murriztaileak

Aitzitik, gutxitu egiten bada zirkulazioan dagoen diru-kantitatea, edo diruaren prezioa (ofiziala) igotzen bada, bankuek mailegu gutxiago lortzen dituzte banku zentralean, eta garestiagoak. Horrenbestez, mailegu gutxiago ematen dituzte, eta kostu handiagoak izaten dituzte enpresek eta kontsumitzaileek eta murriztu egiten dira kontsumoa eta inbertsioak; beraz, baita ekoizpena eta enplegua ere.

Zirkulazioan dagoen diru kantitatea

Diruaren prezio ofiziala

kontsumoa

inbertsioa

ekoizpena

enplegua

Entradas relacionadas: