Monet-en 'Eguzki atera berria' eta inpresionismoa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,01 KB
Monet-en "Eguzki atera berria"
Aurrean daukagun paisaia Monet-en "Eguzki atera berria" da. Inpresioa da, estilo inpresionistakoa. Mihise gaineko olio-pintura hau 1872an egin zuen eta gaur egun Musée Marmottan dago (Parisen). Paisaian, naturaren elementuak zuzenean hautemateak pizten dituen emozioei heldu, eta uko egiten dio objetuak nabarmentzeko eta zehazteko ohitura akademikoari. Pintzelkada disdiratsu eta dinamikoen emaitza da mihisean agertzen dena.
Koloreak eta argia
Koloreei dagokienez, laino apalaren tono urdin-grisaxka da nagusi. Eguzkiaren laranjak eta itsasoan sortzen duen islak kontraste handia egiten dute; horrek kontrastearen legearen berri erakusten du. Nekez antzematen dira merkataritza-itsasontzi handien mastak eta portuko fabriken tximiniak hondo lainotsuan. Baina eguzkiak, laranja koloreko biribil txiki batek irudikatuta, itsasoaren ur bareak argiztatzen ditu. Lan honek portuaren ikuspegi atsegin bat erakusten du.
Testuinguru historikoa
XIX. mendearen bigarren erdialdean artearen historian izugarrizko garrantzia izan zuen aldaketa gertatu zen. Margolari talde batek erakusketa propioa antolatzea erabaki zuen. "Inpresionismo" terminoa hainbat arte-moteri aplikatzen zaie, baina bere esanahirik ezagunena pinturari dagokio. Inpresionismoaren garrantzia berebizikoa izango da hurrengo arte-bilakaeran, postinpresionismoan eta abangoardietan. Pinturaren bilakaerari lotuta egon zen eskulturaren bilakaera ere.
Hainbat faktore aipagarri
- Argazkilaritzaren asmakuntza
- Argiaren garrantzia
- Koloreen teoriaren ikerketak
- Tuboetan gordetako pinturaren agerpena
- Naturan zuzenean pintatzeko erraztasuna
- Filosofian fenomenalismoa
Inpresionisten taldea
Manet mugimenduaren aitzindaritzat hartzen da, nahiz eta berak inpresionista ez izan. Monet, Renoir, Degas, Sisley eta Pisarro mugimendu honen artegile ezagunenak dira. Garaiko gizarteak "arin", "lizun" eta "emagaldu" bezalako izendapenak eman zizkieten. Haiekin artista-irudi bohemioa sortu zen. Bere garaian oso kritikatuak izan ziren, bai erabilitako teknikagatik eta bai landutako gaiengatik. Gaur egun, burgesen gustuko pintura bihurtu da; ulergarri eta poetikoa baita.
Aurrekariak
Ingalaterrako paisai-margolariek inpresionismoari zenbait ezaugarri eman zizkioten: iragankortasunaren aldeko zaletasuna, lausotasuna eta kolore bizien nahasketa. Japoniako irudien eragina ere nabaria izan zen. Hokusai-k konposizio sinpleak erabiltzen zituen, kolore-mantxa handietan antolaturik eta dinamismo handikoa. Velázquez, Goya eta Delacroix miresten zituzten. Haien estilo askea eta pintzelkada arinaren teknikak bereganatu zituzten. Barbizongo (Barbizon) eskola ere aipagarri da; Millet margolaria da eskola honetako ordezkari nabarmena.
Ezaugarriak
- Aire zabalean pintatzeko zaletasuna
- Gai berriak (paisaiak, marinak, ibai-bistak)
- Teknika arina, pintzelkada soltua
- Argiaren eta kolorearen aurkikuntza zientifiko berrien aplikazioa
- Kolore primarioen erabilera
- Argiaren garrantzia
- Espazioaren balorazio berria
- Inpresio iheskorra margolanetan finkatzeko asmoa
- Konposizio bitxiak
Pintore inpresionista nagusiak
Manet-ek hartu daiteke mugimenduaren aitzindaritzat. Monet izan zen inpresionista nagusia; argiak uretan egiten duen efektua izango du benetako gai bezala bere pinturetan. Nabarmenena: "Eguzki atera berria". Renoir bizi-pozaren pintorea da, herri-jaiaren eta haur-munduko gaiak landu zituena. Degas-ek lerro eta marrazkiak erabiltzen zituen irudiak zehazteko. Monet-en lana ezin da ulertu William Turner-en lana aztertu gabe: artista honek atmosferaren sentsazio lurruntsua eta argiaren aldaketa landu zituen. Bestalde, bere esperimentazioak geroko iraultza —postinpresionismoa eta abangoardiak— oinarritu zuen.