Monero erreinua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 11,94 KB
BOST ERREINUAK
Gaur Egun, munduan gutxienez hiru milioi espezie desberdin ezagutzen dira. Hala eta
guztiz Ere, zientzialarien ustez, orain arte ezagutzen direnak baino askoz Gehiago falta
omen Dira identifikatzeko. Identifikatzeko geratzen diren espezie ugarien Artean,
gehienak Mikroorganismoak, tamaina txikiko animalia eta landareak dira, bai Eta onddo
asko Eta ornogabe batzuk ere. Beraz, izaki bizidun asko dira oraindik Azterkizun.
Aristoteles-en Garaitik XX. Mendearen erdiraino zientzialariek organismo bizidunak Bi
erreinu Desberdinetan banatzen zituzten: Landare eta Animali Erreinuak.
Baina Hortik aurrera batzuek bakterioak eta onddoak ez zirela landareak ez Animaliak
behatu Zuten.
MONERA ERREINUA
Erreinu Honenetan biltzen diren organismoak zelulabakarrak dira eta zelula Prokariotoez
eraturik Daude. Zelula mota honek AN-ren inguruan ez du mintz nuklearrik. Oso Egitura
sinplea Dute eta tamaina txikia izaten dute. Lurrean dauden izaki bizidunik Ugarienak
dira. Erreinu honek izaki bizidunik bakunenak hartzen ditu bere baitan: Bakterioak eta
Zianobakterioak.
BAKTERIOAKizaki Zelulabakarrak hartzen ditu bere baitan:
mikra Ingurukoak izaten dira. Nonahi bizi dira: itsasoan, ibaietako, Aintziretako eta
urmaeletako Ur gezatan, lurrean, airean eta baita animalia batzuen digestio Aparatuan
ere.
Bakterio Gehienak heterotrofoak dira eta habitatean aurkitutako materia Organikoaren
hondarrak
Jaten dituzte.
Beste batzuk, berriz, autotrofoak dira, eta beren
Elikagaiak
sortzen Dituzte. Bakterioa hazi egiten da, bere DNA bikoiztu egiten
du Eta gero bi bakterioetan bereizten da gemazio prozesuaren bidez.
Bakterio Batzuek infekzioak tratatzeko substantziak ekoizten dituzte: Antibiotikoak
ZIANOBAKTERIOAK
Autotrofoak Dira eta Eguzkiaren argiaz baliatuta, beren elikagaiak sortzen Dituzte.
Itsasoan, Urmaeletan eta lur hezetan egoten dira, eta sarritan koloniak eratzen Dituzte,
elkarren Berdin-berdinak diren zelula multzoak, alegia.
PROTOKTISTA ERREINUA
Erreinu Honetan biltzen diren organismoak zelula eukariotoez eraturik daude
(kromatina, Gunearen barneko materiala, mintz baten barnean dago eta zelula bakar
batez Edo gutxi batzuez osatutako izaki bizidunak dira. Oso izaki Desberdinak hartzen
ditu Bere baitan: Algak eta Protozooak)
PROTOZOOAK
Izaki Zelulabakarrak dira, zelula eukariotoak dituzte eta materia Organikoaren
hondarrak Edo beste izaki zelulabakar batzuk jaten dituzte (heterotrofoak).
Milaka Protozoo espezie daude: gehienak bizi askea dute eta itsasoan eta ur Gezatan bizi
dira Eta bakterioak baino askoz handiagoak dira: paramezioek, adibidez, Milimetro
hamarrena Izaten dute (begi hutsez ere ikus daitezke).
Protozooak Oso aktiboak dira, eta zeluletan dituzten atal berezi batzuen bidez (zilioak etaflageloak) higitzen dira.
Hogei Protozoo inguruk soiliksortzen dizkigute gaixotasunakgizakioi. Horietako batzuek
Ugalketa Asexuala eta sexuala aurkezten dute. Azken honetan zigotoak espora
erresistente Eta pareta sendo itxura hartzen du lehorte eta hotz garaietan.
ALGAK
Bi Motatako algak daude: zelulabakarrak eta zelulanitzak. Ez batzuek eta Ez besteek ez dute egiazko ehunik. Izaki autotrofoak dira eta Landareek bezalaxe ( fotosintesiaren
bidez, Kloroplastoak dituzte eta) sortzen dituzte elikagaiak. Era askotako Algak daude.
Zelulabakarrak Mikroskopikoak dira; zelulanitzak, berriz, handiak. Uretan bizi dira, Bai
itsasoko Ur gazitan eta baita ur gezatan ere. Hala ere badira lurzoruan edo Zuhaitzen
azalean Bizi diren algak ere. Nahiz eta alga gehienen bizia askea den, alga Batzuk
itsasoko Ornogabeen zelulen barruan bizi dira sinbiosian (belakietan, Koraletan…).
Lehorreko Algen artean ere hainbat sinbiosi daude: esate baterako onddoekin: Likenak.
Alga Makroskopikoak hiru taldetan banatzen dira: Alga berdeak (uste da Horietatik eboluzionatu zutela landareek), Alga arreak eta Alga Gorriak. Oso errez
bereizten Dira koloreari esker. Kolore pigmentu berezien eta klorofilaren
araberakoa Da.
FUNGI ERREINUA
Erreinu Honek biltzen dituen izaki bizidunak eukariotoak dira. Gehien-gehienak
zelulanitzak Dira eta ez dute ehunik. Denek beste izaki bizidun batzuen hondarrak Jaten
dituzte, Hau da, heterotrofoak dira. Onddo gehienak sexu bidez zein asexualki Ugaltzen
dira, Eta askotan txandakatzen dira
Zelulek Kitina molekulaz osatutako zelula-pareta dute. Kitina zelula-paretari Esker.
Zelula Sendoagoa eta trinkoagoa da, eta onddoa giro gordinagoan bizi Daiteke, hezetasungutxiagorekin. Onddo gehienak, ozeanoetan, ibaietan Eta aintziretan bizi dira, edolehorreko ingurune hezeetan.Onddoak, Bakterioekin batera, materia organikoaren deskonposatzaile nagusiak Dira. Gizakion ikuspuntutik, zenbait onddo oso kaltegarriak dira: Laboreak, elikagaiak, etxebizitzak, arropak eta abar hondatzen Dituzte, eta batzuek gizakiak ere kaltetzen dituzte
LANDARE ERREINUA
Landare Erreinuan sartzen diren izaki guztiak zelulanitzak dira; eukariotoak, Beraz.
Eguzkia Da horien energi iturria eta Lurretik hartzen duten materia Inorganikoaz
elikatzen Dira. Mota askotako landareak daude.
Goroldioak Landare primitiboak dira. Lehorrean hazten dira, nahiz eta uraren Mende bizi diren, eta horregatik, beren habitata oso leku hezeetara Mugatzen da. Antzina, uretako landareek lehorrera irteteko egin Zituzten ekinaldietako askok porrot egin zuten eta goroldioak dira Lehorrera erabat moldatu ez zirenetako eredu bat. Uretatik irten Zirenean, landareek egitura jakin batzuen jabe egin behar izan zuten,
lurrean Zutik mantentzeko; antzinako landare horien artean dira Iratzeak. Hauek,
lurrean Zutik mantentzeko gai izateaz gain, altuera dezente ere hartzen dute. Iratzeak
goroldioak Baino hobeto moldatu ziren lehorrera eta gehiago hedatu eta garatu Ziren.
Baina Iratzeek uraren mende segitzen dute ugaltzeko. Uretatik kanpora Ugaltzeko gai izan ziren landareak; hau da, beren ugalketa uretako Inguruneetatik askatu zuten landareak lehorrean hedatu eta ingurune Berrietara moldatzeko gai izan ziren; landare horiek haziak eta Loreak dauzkatenak dira.
ANIMALI ERREINUA
Metazooen Izen arrunta animalia da. Enbrioietatik abiatuta garaturiko bizidun
plurizelular Holozoikoak dira; gametoak ez dira inoiz egitura zelulabakarretan Sortzen,
organo Sexual plurizelularretan baizik. Ehun eta organoetan antolaturik Egoteagatik
bereizten Da metazooen egitura; beraz, ez lirateke plurizelular terminoz Izendatu behar,
zelulanitzetatik Haranzkoak baitira.
Animali Gehienek hurrengo ezaugarriak dituzte:
- Higitzeko ahalmena eta horrela elikagaiak bila ditzakete. Substratu Finko bati
itsatsita Bizi diren animaliei dagokionez, zilio edo flagelo higigarriak Dituzten zelulak
harrapakinak Antzemateko
- Erlazio sistema konplexua dute (zelula sentsorialak, , zentzumen Organoak, nerbio
sistema…) Eta horren bidez inguruan ematen diren aldaketak antzeman eta behar
adinako Erreakzioak sortzen dituzte sumatutako estimuluari erantzuteko
- Zelula bakoitzaren eta guztien nutrizioa bermatzeko zenbait sistema Eta aparatu
dituzte:
o Digestio aparatua
o Arnas sistema
o Iraitz aparatua
o Barne bitarteko zirkulatzialea
Animalien Sexu bidezko ugalketa da, baina organismorik primitiboenen sexu Bidezko
ugalketa Zein asexuala izan daitekeen. Lehorreko espezieak: barne ernalketa. Uretako
espezieak: Kanpo ernalketa.
Filum Inportanteenak hauexek dira: Poriferoak, Knidarioak, Moluskuak, Anelidoak,
Artropodoak, Ekinodermatuak eta Kordatuak.