Monarkiatik Errepublikara: Bigarren Errepublikaren Aldarrikapena
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,66 KB
1. Sarrera: Monarkiatik Errepublikarako Aldaketa
1923an, Cánovas del Castilloren berrezarkuntza sistema zaharkitua zegoen eta gainbehera betean. Primo de Riveraren (PDR) diktadurak sistema honi bukaera eman zion, baina monarkia gordez.
Diktadura erori ondoren, sistema konstituzionalera itzuli behar zen, baina hau ezinezkoa gertatu zen, dagoeneko monarkiaren aurkako bloke garrantzitsu bat baitzegoen. Sozialistek monarkiaren erorketa nahi zuten, eta nazionalistek errepublika autonomia lortzeko baliabidetzat jotzen zuten. Alderdi dinastiko zaharrak, kontserbadorea eta liberala, monarkiari eusten ziotenak, errepublikanismora pasatzen hasi ziren. Horregatik, ezinezkoa zen diktaduraren aurretiko egoera berrezartzea, eta 1930eko uda eta 1931ko apirila bitartean errepublikara eramango zuten zenbait ekintza gertatu ziren:
Errepublikara eramango zuten ekintzak
Donostiako Ituna: Sozialistak, errepublikazaleak eta nazionalistak (EAJ izan ezik) bildu ziren. Alcalá Zamorak presiditutako Batzorde Iraultzailea eratu zuten.
Jacako eta Cuatro Vientos-eko Matxinada: 1930eko abenduaren 12an, adostutako data baino egun batzuk lehenago, Galán eta García Hernández kapitainak eta beste soldadu batzuk matxinatu ziren Jaca-n, “Gora Espainiako Errepublika” lelopean. Abenduaren 15ean, Madrilgo Cuatro Vientos-eko aireko basea matxinatu zen.
Alderdiek Berenguerrek deitutako hauteskunde orokorrei boikota egin zieten. Berenguerrek dimititu zuen eta bere ondorengoak, Aznar almiranteak, gobernu berri bat osatu zuen 1931ko otsailean. Monarkiaren aldeko edo kontrako erreferendum bihurtuko ziren udal hauteskundeetarako deialdia egin zuen otsailaren 12an, hauteskunde orokorretan monarkikoek galtzeko arriskua baitzegoen.
Monarkikoek botoen gehiengoa lortu arren, errepublikazaleek probintzietako hiriburu garrantzitsuenetan irabazi zuten. Erregeak, gerra zibil bat eragozteko, agintea utzi eta erbesteratu zen, baina ez zien bere eskubideei uko egin.
2. Errepublikaren Aldarrikapena
Honela, 1931ko apirilaren 14an ERREPUBLIKA ALDARRIKATU zen. Eibar izan zen aldarrikatu zuen lehenengoa.
Espainiar ezkerrak boterea hartu zuen 1931ko apirilean. Donostiako Itunean sortutako Batzorde Iraultzaileak osatu zuen behin-behineko gobernua, eta bertan Institución Libre de Enseñanza delakoarekin erlazionatutako intelektual asko zeuden.
Itxaropenak eta Ezaugarriak
Errepublikan jarritako itxaropenak ugariak ziren, eta espainiarrek ilusioz ospatu zuten aldarrikapena. Lehen aldiz ezkerra boterean zegoen; beraz, mendeetan zehar zanpatuta egon diren klaseek atea zabalik ikusi zuten. Lehen aldiz ere, estatu demokratikoa, laikoa, progresista, autonomista eta modernoa zegoen, mendebaldeko demokrazien antzekoa.
Errepublikak ezin izan zituen bere helburuak bete, arazo larriei aurre egin behar zielako:
Errepublikaren aurkako erronkak
Nazioarteko egoera ez zen batere errepublikaren aldekoa: erregimen demokratikoa krisian zegoen, eta taupada handian ziharduten erakunde politiko totalitarioak, gerokoan errepublikaren hondamendia ekarriko zutenak.
1929ko Krisiaren ondorio ekonomiko-sozialek errepublika ezegonkortzen lagundu zuten.
Errepublikak aurreko erregimenetatik heredatutako arazo larriak aurkitu zituen: ekonomikoak, sozialak, nekazaritzarenak, autonomiarenak, erlijiosoak... Arazo hauek errepublikaren etorkizuna hipotekatu zuten.
Ezegonkortasun politikoa errepublikaren sendotzea eragotziko zuen faktore garrantzitsuenetako bat izan zen.