Molière eta Brecht: Antzerki Klasikoa eta Politikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,97 KB

Molière: Karaktere-komediaren Maisua

Karaktere-komedia genero dramatiko komiko bat da. Honen ezaugarri nagusia pertsonai esajeratua da, eta pertsonai honen helburua publikoari barre eragitea da, hainbat ohitura sozial kritikatuz, hala nola hipokresia. Argumentuen hainbat inspirazio-iturri daude: antzinako tradizioak, Italiako Commedia dell'arte eta Espainiako komedia barrokoa. Molière garai guztietako dramaturgo handienetako bat da, eta gaur egun antzeztuena.

Bere karaktere-komediaren ezaugarriak honako hauek dira:

  • Karaktere-komedia pertsonaien psikologiaren analisien sakontasunagatik nabarmentzen da.
  • Pertsonaien tratamendua eta kopurua, tratamenduen tonu satirikoa eta pertsonaiak bakarrak dira.
  • Gaien kritika (hipokresia, faltsukeria, fribolitatea...).
  • Helburua publikoa dibertitzea da, elementu komikoak erabiliz (mozorroak, belarondokoak...).
  • Estiloa naturala da, eta erabiltzen duten hizkuntza bizia eta espresiboa da.

Molièreren obra garrantzitsuak:

  • Tartufo (1664): Hipokresia erlijiosoa salatzen du, eta erregeak debekatu zuen.
  • Aitaren Seme Burgesa (1670): Komedia-balleta da. Diruzale eta aberats bati buruz doa.
  • Gogoz Kontrako Medikua (1666): Satira bat da.
  • Emakume Jakintsuak (1672): Hipokresia salatzen du ere. Intelektual faltsuen kontra idatzita dago.
  • Irudizko Gaixoa (1673): Hipokondriako baten historia kontatzen du.

Bertolt Brecht: Antzerki Politikoaren Aitzindaria

Bertolt Brecht olerkari, antzerki-zuzendari eta dramaturgo alemaniarra izan zen. Eragin handia izan zuen antzerkigintza modernoan. Bere obretan nabaria zen justiziarako zuen kezka. Antzerki epikoa izeneko teknika dramatikoa garatu zuen. Alienazio-teknika beharrezkoa ikusten zuen. Teknika honek publikoaren erantzun emozionala gutxitzea zuen helburu (pentsaraztera behartuz). Publikoak gizartearen printzipioak aldatzeko gaitasuna duela uste zuen. Hori lortzeko, errealitatearen aspektuak deskribatu behar zituen (ikuslearengan hausnarketa eragiteko).

Antzerki Epikoa eta Urruntze-efektua

Forma epikoek bilatzen dutena da kontakizunetan fikziozko historia bat dela argi geratzea, publikoak ikuspuntu kritiko bat har dezan.

Urruntze-efektua eszenaratzean:

Berak asmatutako kontzeptua da. Egoera ezagunak eszenaratzen ditu, eta ilusioa hausteko zenbait elementu erabiltzen ditu. Horretarako, musika, argiztapena, proiekzioak eta abar erabiltzen dira; pertsonaien elkarrizketak mozten dira, eta publikoaren aurrean eszenografia-aldaketak daude.

Urruntze-efektua antzezpenean:

Autoreak urruntze-jarrera bat erabiltzen du. Publikoarengana pertsonai urrun baten moduan iristen da. Bere pertsonaiekin identifikazioa saihesten saiatzen da, baliabide batzuk erabiliz, hala nola maskarak, interpretazioak keinu askorekin edo keinu desegokiekin.

Entradas relacionadas: