Molekulen kristal sarea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Química
Escrito el en vasco con un tamaño de 94,45 KB
Molekulak
Elkarri lotutako atomo kopuru jakin batek osaturiko egitura dis-kretuak dira. Substantzia puruetan, egitura hori berdina da molekula guztietan, eta bat dator substantziaren formula kimikoarekin. Elementuen molekulak (adibidez, kloroa, Cl2) zein konposatuenak (adibidez, ura, H2O) era daitezke.- Kristal-sareak (elementuenak edo konposatuenak). Elkarri lotutako elementuentitateen kopuru zehaztugabe batek osaturiko egitura erraldoiak dira. Egitura jarraitu eta geometrikoki ordenatuak dira. Adibidez, diamantea (C) edo sodio kloruroa (NaCl).
Lotura kimikoa substantzia baten atomoen, molekulen edo ioien artean ezarritako lotura da, ahalik eta egonkortasun handiena lortzea helburu duena
LOTURA MOTAK
Lotura ionikoa aurkako zeinua duten ioien arteko erakarpen-indar elek-trostatikoen ondorioz eratzen den lotura da.
Lotura kobalentea elektroi bikote bat edo gehiago partekatzen dituzten bi atomoren arteko elkarketa da.
Lotura metalikoa metal atomoen arteko elkarketa da eta, horrela, kristalsare metalikoak eratzen dira.