Moises eta Leon Battista Alberti: Artearen Maisuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,53 KB

Moises: Erroman bizi izandako bigarren epean berebizitzako obrarik nagusienaren enkargua jasoko du: Julio II.a Aita Santuaren mausoleoa, hasi arren ez zuena amaitu. Proiektu honetarako Moises eskultura egin zuen, eserita, tamaina handikoa eta aurpegian terribilitá, indarra, erakusten duena, israeliten idolatriak sortutakoa. Besoetan legearen tablak ditu eta nabaria da gorputz herkuleoa, titanikoa, gihartsua. Miguel Angel-en eskulturaren ezaugarri esanguratsuenak biltzen ditu eskultura honek: perfekzio teknikoa, kolosalismoa, sentimendua, figura gihartsuak edota argi-ilun efektuak, oro har, greziar garai helenistikoan nabarmendu zirenak. Aipa daitezke baita ere esklaboen proiektua, amaigabeak, marmol bloketik sortzen direnaren inpresioa ematen dutenek.


Michelangelo Jaiotzaz florentziarra, Médici familiaren babespean egin zituen bere lehen obrak, familiak bildutako obra klasikoetan inspirazioa aurkitu zuela. Gaztaro garaiko obren artean (Eskaileraren Birjina aipa daiteke, stiacciato teknika erabilita egindakoa). Eskultura obretan, Carrara-ko marmol zuria eta trinkoa erabiliko du, zuzenean zizelkatuko duena figura handi eta idealizatuak egiteko. Florentziatik Erromara abiatu zen, eta bertan ezagutu zituen greziar obrak, hala nola, Laokoonte eta bere semeak, harritu zuenak. 23 urte zituela zizelkatu egin zuen Pietà obra, Vatikanoko San Pedro basilikan kokatzen dena. Perfekzio teknikoa paregabea erakusten du obra honek, baita anatomiaren islapen errealista ere. Konposizio piramidala, gaztea eta idealizatua den Birjinak Kristoren gorpua eusten du.


Leon Battista Alberti Bere obrarik ezagunena Mantua-ko San Andres tenplua da, fatxada garaipen-arkuaren itxura duena, frontoi triangularra goialdean. Gurutze-latindarraren oinplanoa dauka, nabe bakarrarekin, kaperak dituena alboetan. Sabaia estaltzen duen kanoi-gangan kasetoiak erabiltzen ditu ornamentu gisa, eta gurutzaduran kupula handia petxinen gainean.


Madrideko monastegia Espainian, XVI. mendearen azken herenean estilo eskurialensea edo herreriarra nagusitu zen. Hori jarraituz, San Lorenzo de El Escorial eraikiko da, Felipe II.aren boterearen eraikin ikurra, Juan Bautista de Toledok hasita eta Juan de Herrerak burututa. Bramante eta Miguel Angel-en eraginak nabariak dira, bai gurutze-grekoan, bai elizaren kupulan. Escorial-ak jauregi funtzioa zuen, eliza jeronimoen monastegia izanda, horren azpian erregeen panteoia dagoela, bibliotekaz gain. Bitxikeri moduan aipa daiteke eliza eta erregearen gelak zuzenean lotuta zeudela. XVI. mendearen amaieran, Espainian estilo eskurialensea edo herreriarra nagusitu zen. San Lorenzo de El Escorial eraikina da horren adibide nagusia, Felipe II.aren boterearen ikur gisa eraikia. Juan Bautista de Toledok diseinatu eta Juan de Herrerak burutu zuen. Bramante eta Miguel Angel-en eragina nabaria da, batez ere gurutze-greko oinplanoan eta kupulan. Eraikinak jauregi, monasterio eta erregeen panteoi funtzioak betetzen zituen. Oinplanoa laukizuzena da eta San Lorenzoren martirio parrilarekin lotzen da. Ardatz nagusia eliza eta erregeen patioa dira, eta kupula soila du dekoraziorik gabe. Bibliotekak fresko-pinturak eta bilduma baliotsuak zituen. Manierismo estiloko elementuak nabariak dira, hormak harlandu karratuz eta teilatua arbelezkoa izanik. Lau angeluetan dorre orratuak ditu. El Escorial-en sinpletasuna Felipe II.aren austeritatearekin bat dator. Juan de Herreraren beste obra garrantzitsu bat Valladolid-eko katedrala da, antzeko estiloarekin.

Entradas relacionadas: