Modelaketa karstikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,73 KB

ikusten dira alde honetan; meandroaren alde batean sedimentazioa izaten da nagusi, eta bestean aldiz, higadura. Meandroen eraginez, denborarekin, haranak zabaldu egiten dira. Batzuetan ibaiak berritu egiten du bere energia eta gai izaten da berak utzitako sedimentuak higatuz beherago dagoen maila batean kokatzeko. Era horretan, lehenengo ibai-metaketak gorago geldituko dira. Prozesu hori denboran zehar errepikatuz gero, ibilguaren hegaletan uholde-lautada zaharren aztarna mailakatuak agertzen dira: Ibai-terrazak.

Ibaiaren energia berriztatzearen arrazoiak lurraren altxamenduak edo itsas mailaren jaitsierak izan daiteke.

    3.Beheko aldea: zati honetan ibaietako urak itsasoratu egiten dira. Materialen sedimentazioa izango da nagusi. Ibaiaren bokaletan bi forma eratzen dira, itsasoaren indarraren arabera:

-Delta: ibaiak garraiatutako material finak ibilbidearen amaieran sedimentatzean sortzen den triangelu formako bokalea. Nekazaritzarako lur berriak lortuko dira.

-Estuarioa: Itsasoak, bere indarrari esker, ibaiak garraiatutako materiala itsas barnerantz eramaten dituenean sortzen den inbutu itxurako bokalea.

Klima epel-hezeetan,karstaren bilakaeran, disoluzio eta hondorapenen ondorioz torkatza izeneko aurri itxurako paisaia agertzen da; bertan lapiazez beteriko harri zutabeak korridoreen bidez banatuta ikusten dira. Adb: Antekerako torkatza.

Modelatu karstikoa harri karbonatodunen ezaugarri izanda ere, harri disolbagarrietan gertatzen dena ere aipatu beharra dago, hala nola igeltsu eta gatzarrietan; adibidez, igeltsuen disoluzioa dela eta, galeria sistema handiak sor daitezke.

Sistema karstikoa

Harri baten ezaugarri bereziek, beste faktore naturalek baino garrantzi handiagoa izan dezakete erliebearen modelatzeari dagokionez. Adb: urak kareharrian eragiten duen modelatua: modelatu karstikoa.

Kareharria harri trinkoa da, baina oso zurruna denez, arrakala ugari izaten ditu. Horietatik ura sartzen da; horren ondoriozko disoluzioa dela medio, apurka-apurka, zabaldu egiten dira zartadurak, eta azaleko isurketa gero eta txikiagoa da. Horregatik, idortasun handia eta ibairik gabeko haranak eskualde karstikoen ezaugarriak dira.

Modelatu horren oinarri den prozesu kimikoari karbonatazio deritzo. Kareharriak berez ez dira uretan disolbatzen, baina erreakzio kimiko honen ondoren disolbagarri bihurtzen dira.

Entradas relacionadas: