Mitotik logosera bidea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 13 KB

Filosofia (Arrazoitu, pentsatu.(arrazionamendu)) = philos (“maitasuna”) eta sophia (“arrazoia, jakinduria, pentsamendua”). Bere buruari “filósofo” deitu zuen lehena Pitágoras izan zen.Filosofia baino lehen, mitoak ulertzeko jainkoan sinestu behar zenuen eta fedea izan. Filosofia inbentatu zenean arrazoia erabiltzen zen fedearen ordez.

Mitotik logosera: mitotatik arrazoiera pasatzea da.LOGIA: zientzia LOGOS: hizkera

Non sortzen da?

Grezian K.A. VI mendean, Greziako polisetatik Turkian egindako kolonietan (Jonia). Lehen filosofoa Tales Miletokoa izan zen.  Sortu zen, fenomeno naturalen azalpen mitikoen ordez azalpen arrazionalak emateko. Hori dela eta, esaten da mitotik logosera igaro izana dagoela filosofiaren jatorrian, pentraera mitikoa pentraera arrrazionalak ordeztu zuen eta. Filosofoak mundu mitikoaz ez fidatzea;  hau da, mundu kaotiko eta arbitrario (Norbaitek erabakitzen duelako) hartaz,mundua kosmos ordenatua da.

Lehen hiru filosofo handiak: Socrates, Platón eta Aristoteles (Alejandro Magno bere ikaslea izan zen). Sokrates baino lehen filosofo guztiak presokratikoak ziren eta haien barruan milesioak eta pitagorikoak zeuden besteak beste.

AZALPEN AURREARRAZIONALA: MITOA

Giza ezagutza, ikuspegi historiko eta kulturaletik begiratuta, esan daiteke denborarekin agertuz joandako jakintzen multzoa dela.
Jakintza horiek, gainera, aldi berean egon daitezke bata bestearen ondoan; hau da, bat sortzeak ez du esan nahi aurrekoak desagertzen direnik.

Mito jakintza mota bat da beraz, EZAUGARRIAK ditu:

  • Antropomorfikoa


    fenomeno naturalak, gaixotasunak… jainkotzat hartu eta pertsonifikatu egiten dira.
  • Animista: Naturan espiritu ugari bizi dira, sentimenduak eta asmoak dituzte.

  • Indeterminista da, gauza guztiak arbitrarioki ( kosmosa gobernatzen duten indarrek ) gertatzen dira eta ez legeen arabera.

  • Bideratzailea da, jarraibideak ematen dizkigute eta nola jokatu behar dugun esaten digute.

  • Pentsaera akritikoa da,mitoa jainko-jainkosek agertu digutela uste da, beraz, bakarrik onartu ahal dugu.


JAKINTZA FILOSOFIKOA:


Jakindura maitatzea esan nahi du filosofia hitza. Bere buruari filosofo deitu zion lehenbizikoa Pitagoras izan omen zen. Bigarren mailako jakintza bat da, ezinbestekoa duena bizitza politikoaren, sozioekonomikoaren eta kulturaren garapen-maila jakin bat. Gainera, ezinbestekoak ditu lehen mailako beste jakintza batzuk ere.


JAKINTZA FILOSOFIKOAREN EZAUGARRIAK: TEKNÉ: ekintzak (teknologia) PRAXIS: izaera moldatzen duten ekintzak (etika, politika)

  • Gogoetsua da, egia ezagutzea bilatzen du arrazoiaren bidez arazoak konpontzeko.

  • Irekia da, ez dago behin betiko egirik.

  • Arrazionala da,gizakiontzat logikoak diren erantzunak bilatzen dira.

  • Globala, bateratzailea eta bateratua da, izaki guztiak diren aldetik azaldu behar ditu.

  • Errotikoa da, arazo zalien funtsa aurkitu nahi du, adb. Askatasunaren eta giza existentziaren zentsuarena, eta ongiaren eta gaizkiaren arazoena. Hala ere ezin zaie erantzun absolutua eman.

  • Praktikoa da, gizakiaren ekintzak bideratzen saiatzen delako zenbait printzipioren arabera.

    • Maila indibiduala: etika

    • Maila kolektiboa: politika

Entradas relacionadas: