Mitologia, Hizkuntzak eta Literatura Klasikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,4 KB

Rómulo eta Remo, Erromaren Sortzaileak

MITOLOGIA: Munduaren jatorria, Naturaren indarra eta gizakiaren sorrera azaldu nahi dituen herri edo kultura baten historia edo mito-multzoa da.

  • Mitologian bi fase bereizten dira: grekoa eta erromatarra; lehenengoak grekoak izan ziren.

Mitotik Logosera Urratsa

Antzinatean ematen ziren azalpen edo mito-multzoa da mitologia. Baina geroago, mitoaren kontrako ideia bat azaldu zen: logosa.

Mitoak mundua, unibertsoa eta gizakiaren existentzia azaltzen ditu, hau gehiago oinarritzen da fantasian edo miresgarritasunean, errealitatean eta arrazoian baino.

Laster, grekoek erantzun eta konponbide berriak bilatu zizkieten betiko galderei arrazoia edo logosaren bidez.

Ondoren, unibertsoan gertatzen den guztiaren azalpen arrazionala bilatu zuen; horrela sortu zen filosofia, eta horrekin pentsalari edo filosofo garrantzitsuak.

Pentsalari edo Filosofo Garrantzitsuak

Sokrates

"Dakidan bakarra da ezer ez dakidala"

Hizkuntza Indoeuropearrak (→ IE)

Hizkuntzen jatorria eta horien arteko ahaidetasuna ezagutzeko interesa XIX. mendetik datorkigu. Franz Bopp oso famatua izan zen garai hartan, bere ikerketa metodo konparatiboan oinarritu zuelako, eta horrela sortu zen Gramatika Konparatua: hark sanskritoa, grekoa, latina, pertsiera eta germanikoa konparatzen aritu zen eta denontzako hizkuntza bat behar zuela suposatu zuen: indoeuropearra izena eman zion. Hizkuntza indoeuropearrak ez zuen testurik utzi.

Hizkuntza indoeuropearra Indiatik Europara joaten zen. Adar asko utzi zituen. Haien artean:

  • Talde italikoa: latina.
  • Talde grekoa.
  • Talde zeltikoa.
  • Talde germanikoa.

Hizkuntza Erromanikoak

  • Gaztelania
  • Gaskoia
  • Galiziera
  • Frantsesa
  • Italiera
  • ... (argazkian)

Latinetik Hizkuntza Erromanikoetara

Lehen, latin klasikoa eta vulgar zegoen; klasikoa idazten zena zen, eta vulgar edo arrunta, herrietan hitz egiten zena zen.

Hizkuntza erromanikoak (latinetik etortzen direnak) ez dira latin klasikotik etortzen, latin arruntetik baizik.

Erromatarrak iritsi baino lehen, herrialde hauetan: iberiarrak, zeltek, galoak… hitz egiten zuten hizkuntzak, erromatarrak iristean hizkuntza guzti horiek latin arruntarekin nahastu ziren.

  • Gaztelaniaren eta frantsesaren ia hitz guztiak latinetik datozela esan dezakegu.
  • Inperio erromatarra erortzean, V. mendean (Erdi Aroa hastean) hizkuntza erromanikoak sortzen hasi ziren.

Literatura Klasikoa

Literatura hitza latinezko 'littera' → letra edo 'littera' → idatzia hitzetik dator.

Literaturgaien Nagusiak
  • Epika → Prosa/Narratiba: Taldearen osotasunari dagozkion gertaerak kantatzen ditu, ez poetaren bizitzakoak. Epopeia da adierazpide nagusia, poema narratiboa da. Transmisioa ahozkoa zen. Gaiak legendarioak eta mitologikoak ziren eta azalpen mitologiko baten bidez, unibertsoaren edo gizakiaren jatorria kontatzen digute. Poemak formuladunak ziren eta pertsonaia beti ezagut daitezke errepikatzen den formularen bidez. Homeroren bi epopeia handiak Iliada eta Odisea izan ziren.

  • Dramatika → Teatro: Pertsonaia batzuen elkarrizketa zuzenaren bitartez aurkezten dira egoerak. Tragediazkoak edo komediazkoak izan zitzaketen, eta tragediakoek estatus handiagoa zuten.

  • Lirika → Poesia: Autorearen beraren sentimenduak, ideiak eta pentsamenduak adierazten dira.

Entradas relacionadas: