Mitoetatik Logosera: Filosofia eta Zientziaren Sorrera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,47 KB

1. Gaia: Mitoetatik Logosera

K.a. VI. Mendea

Mitoen Ezaugarriak

  • Funts gabea: Ezin da frogatu egia edo ez.
  • Antropomorfikoa: Giza ezaugarriak zituzten jainko-jainkosak.
  • Indeterminista: Zehaztugabea. Ezin da aurreikusi, ezin da kontrolatu.
  • Bideratzailea: Mitoak jarraibideak ematen dizkigu gizakioi, nola jokatu behar dugun jakiteko.

Filosofiaren Ezaugarriak

  • Arrazionala: Argudiatutako azalpenak.
  • Unibertsala: Munduan arrazoi bakarra. Azalpen orokorra. Helburua jakintza oso bat lortzea.
  • Errotikoa: Funtsezko erantzunak eta gauzen zentzuskoak aurkitzen saiatzen da.
  • Kritikoa: Iritziei aurre egin.


2. Gaia: Zientziaren Sorrera

Gizakiak erabat sinetsi zuenean fenomeno naturalak sistema ordenatu eta koherente batean integra zitezkeela, orduan sortu zen zientzia.

Zientzia modernoa XVI-XVII. mendeetan, iraultza zientifikoarekin batera.

Zientziaren Ezaugarriak

  • Esperimentazioa: Galileok bere metodo zientifiko berriarekin eta behaketaren garrantziarekin egoera ideala sortu zuen.
  • Matematizazioa: Naturaren ordena, funtzio matematikoen bitartez adierazia.

Zientziaren Sailkapena

  • Formalak: Errealitatearen alde formala aztertzen dute.
  • Enpirikoak: Esperientziaren bitartez lortutako ezagutzan oinarritzen dira.

Metodoak

  • Deduktiboa: Daukagun informaziotik ondorio zehatza atera, baina ez du ezagutzarik handitzen.
  • Induktiboa: Kasu zehatz multzo batetik, tesi orokor batera iritsi. Nahiz eta gure ezagutzak handitu, oker gaitezke.
  • Hipotetiko-deduktiboa: Indukzioaren datu enpirikoak eta dedukzioaren orokortasuna eta sendotasuna hartzen ditu. Ondoren egoera detektatu eta azalpen posible bat proposatu, ondorioak ikusi eta betetzen ez badira beste bat formulatu.


  • Berifikazionismoa: Behaketatik legea sortu, eta teoria egiaztatu.
  • Faltsazionismoa: Esperimentuek ezin dute egiaztatu %100ean, baina bai faltsutu.

Paradigmen Teoria

Bi alde:

  • Iraultza-uneak: Zientifikoak beste batzuekin ordezkatzen diren uneak.
  • Zientzia-normala: Ikertzaileen eguneroko lana aurrera ateratzen deneko aldia.

Zientzia jarduera kontserbadorea da: zientzialarien lana paradigmen aplikazioak gehitzen datza, eta paradigman lekua aurkitzen ez duten fenomenoak agertzen doaz. Anomaliak pilatuz doaz, paradigmaren mundu ikuskera eutsi ezin den arte, horren ondorioz iraultza-gunea hasten da. Paradigmak ezin direnez konparatu, aurrerapen zientifikoa zalantzan jartzen dute.

Zientifismo Inozoa

Zientziaren objektibotasuna sinestea, etorkizunean galdera guztiak erantzungo dituela %100 seguru.

Zientziaren Egitura

  • Legeak: Gertakariak eta fenomenoak formula matematiko bidez erlazionatu.
  • Teoriak: Zientifikoek esparru jakin bati buruz ikuspegi orokorrak eta koherenteak ematen dituzte.
  • Paradigmak: Errealitatea azaltzeko esparrua, bakoitza mundu ikuskera bati lotuta. Errealitatea behatzeko eta zientzia garatzeko moduan aldaketa.

Entradas relacionadas: