Misteriozko nobela: Arotza eta desagertutako koadroak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,93 KB

Egunak pasa eta Ane informazio gutxi zuenez, interneten Gepper izeneko polizia erretiratu batekin hitz egin zuen. Honek iraganean gertatu ziren hilketen ikerketetan parte hartu zuen, baina ez zuten inoiz aurkitu “arotza” nor zen. Orduan, Gepperrek Aneri laguntzea erabaki zuen.

Gepperrek esan zion 1940ko udan Villeneuveko gazteluan gertatu zela kuadro garrantzitsuen lapurreta, eta bere aitona eta bere kideak izan zitezkeela susmatu zuen Anek.

Gepper Eguzkitzara joan zen Anerekin pistak bilatzera. Han, poliziak Brisson izeneko lagun bati deitu zion, eta honek esan zien Malenfer izeneko tipo batek kutxa misteriotsu bat zuela Frantzian posta kutxazainetan. Hau Aneri kontatzean, biak pentsatu zuten Malenfer zela arotza, eta Frantziara joan ziren berau aurkitzeko.

Bertara iristean, Malenfer ikusi eta kotxez jarraitu zioten Maginot lerroraino, non bunker bat zegoen. Bertan aurkitu zuten Malenfer, oso beldurtuta zirudien. Berarekin hitz egin ondoren, Aneren aitona laguna zela kontatu zien, eta hari arotzak ia eskuak moztu zizkiola ere azaldu zuen.

Gainera, Villeneuveko gazteluari eta koadroei buruz hitz egin zien. Handik joan zirenean, Ane gaztelura joatea erabaki zuen pista gehiago aurkitzeko. Gepperrek, bere lagun Brissonekin geratu behar zuela esan zion Aneri.

Ane gaztelura iristean, bertan bizi zen jende gutxiren laguntzaz jakin zuen Moulin izeneko gizon bat bizi izan zela gazteluan. Ikerketak egin ondoren, Anek ulertu zuen Moulin zela arotza, koadroak desagertu zirelako eta gazteluan eskurik gabeko gorpu bat aurkitu zuelako.

Ondoren, Gepperri deitzen saiatu zen, baina ez zuen telefonoa hartzen. Egunak pasa eta poliziak ez zuen telefonoa hartzen, orduan Anek zerbait arraro gertatzen zela pentsatzen hasi zen. Gepper ostatzen zen hotelera joan eta honen berri galdetzean, Catherine izeneko andre alargunarengana joan zela esan zioten.

Anderea zegoen lekura iristean, dena poliziaz beteta zegoen. Levert izeneko batek esan zion Gepperrek koadro oso baliotsuekin alde egin zuela. Ane aho zabalik geratu zen; Gepperrek, beraz, koadro madarikatu horiek aurkitzeko baliatu zuen bere burua.

Azkenean, Gepper bere kotxe barruan hilda aurkitu zuten, baina koadroak ez ziren bertan. Bere “laguna”, Brisson bera, hil eta koadro guztiekin munduko beste muturrera alde egin zuen.

Ane desengainatuta geratu zen alde batetik, baina bestetik oso pozik bere aitona hiltzailea ez zela pentsatzean.

Iritzia

Azkar irakurtzen den liburu bat da, eta lexiko aberatsa du. Horrela, hitz berri asko ikasi ditzakezu eta, aldi berean, zure hiztegia hobetu dezakezu. Misteriozko nobela interesgarria eta bikaina da, idazleak oso ondo antolatu baitu misterioa azkeneko kapitulura arte eramatea. Hasieratik gorpu baten hezurren kontakizunak istorioarekiko interesa pizten dizu, eta bukaeraraino hiltzailea nor den jakiten ez denez, liburua erne eta gustura irakurtzen da.

Dudarik gabe, misteriozko nobela bikaina!

Entradas relacionadas: