Mintzamen- eta elkarrizketa-arauak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,68 KB
Elkarrizketa: mintzamenerako arauak
Mintzamenerako arauak
1. Analogiaren printzipioa
Antzekotasuna bilatzea; mintzagaiari eustea elkarrizketa batean.
2. Gutxieneko aldaketaren printzipioa
Garrantzitsua da LHko gelan. Hiztun batek emandako seinalea mintzagaiaren aldaketara eragin dezake.
3. Elkarrizketarako lankidetza-printzipioak
Esaten duguna esanguratsua izan behar da; ulertu behar dute kontzeptuak eta hizkuntzaren osagaiak:
- Lexikoa – hitzak
- Gramatika – zuzentasuna
- Sintaxia – ordena
Oinarrizko printzipioak:
- Kantitatea – ez asko, ez gutxi
- Kalitatea – egiazkoa izan behar da
- Errelebantzia / garrantzia – egokia eta harira datorrena
- Modua – orden batean esan behar da
Hiztuna (ekoizlea)
Esaldien egitura koherentea ematen du: nor, zertaz, non, noiz gertatu ziren ekintzak (irakasleak → inputak).
Entzulea (hartzailea)
Testuinguruaren elementuetan oinarritzen da (ikasleak → output):
- Aurresan
- Informazioa atera
- Eratu
Interpretazio markoa (norberaren eskema mentalen araberakoa).
Entzutea = interpretatzea: inferentziak egin behar dira (entzule onek egiten dutena = informazio garrantzitsua identifikatzea).
Ulertzea = zentzua ematea = inferitzea – entzuleak birformulatu eta osatu behar du.
LHko zailtasunak
- Esaera askoren automatizaziorik eza
- Ezagutza lexiko eta morfologiko eskasa
- Formulazio sintaktikorik eza
Konponbidea → etengabeko negoziazioa eta lankidetza.
Elkarrizketa motak
Interakzionalak
Eguneroko errutinak, aurresangarriak, oso testuinguratuak. Adibidez: agurrak, hasierako planifikazioa, bukaerako birpasaketa. Txango baten ondoren komentatzen dena, adibidez.
- Entzuleari begira
- Oinarrizko inputa
- Galdera itxiak
- Hiztegi sinplea, orokorra
- Ez da xehetasunik eskatzen
Transakzionalak
Informazio berria ematen dute, ez beti oso esangarria, testuingurizazio gutxiago. Adibidez: naturreko klase bat (zailtasun-maila bat duena, gehiago eskatzen duena).
- Etiketatzea: zehaztapen erreferentziala → hiztegia
- Gertaerak kontatzea (indibidualak)
- Gertaerak aurresatea: hipotesiak egitea etorkizunera begira (gerta daitekeena eta litekeena, modu berbalak)
Mezuari begira:
- Galdera irekiek erabilera nagusia
- Hiztegi espezifikoagoa
- Xehetasun eta konplexutasun handiagoa
3 elkarrizketa mota
Hizketa lehiatua
Ikasleak hitza hartzeko lehiatzen dira, askotan ekarpenik gabe. Elkarrizketa faltsua da. Erkide desoreka sortzen da. Oso itxia: ikasleen xedea irakasleak buruan duena asmatzea izaten da. Ikasleek ez diote elkarri entzuten.
Hizketa gehitzailea
Taldeko giroa ez apurtzeko, modu akritikoan jakintza gehitzen dute. Irakasleak argudioak eta zalantzak gidatzen ditu, ikasleen pentsamenduari bidea utziz. Irekia. Grafikoa: pentsamenduaren sistematizazioa.
Hizketa esploratzailea
Esandakoak aintzat hartu, hedatu eta aldatu egiten dituzte (hau interesgarria da). Irakasleak bidea egiten uzten die ikasleei, eta hauek argudioak eta zalantzak partekatzen dituzte. Oso irekia. Esanahiak eraikitzen dituzte.
Kontzientzia metalinguistikoa garatzeko irakas-estrategiak
Tarte-hizkuntza
Tarte-hizkuntza lehen hizkuntzatik abiatuz bigarren, hirugarren edo laugarren hizkuntzara heltzeko dagoen bidea edo distantzia da.
Distantzia horretan faktore asko dute eragina; eragin handiena 1. hizkuntzatik 2. hizkuntzara dauden desberdintasunek dute, non akatsak agertzen diren. Oso distantzia zabala da. Akatsak hausnarketa metalinguistikoarekin zuzenduko dira. Ikaslea modu kontzienteago batean barneratzen da. Zenbat eta distantzia linguistiko handiagoa izan, orduan eta denbora gehiago beharko da eta akats gehiago egon daitezke. Bidea aldakorra da.
Tasun markatuak → eskolako hizkuntzetan (2H, 3H edo 4H) agertzen diren elementu linguistiko desberdinak, 1H-n existitzen ez direnak edo existitzen diren arren modu sinpleago batean agertzen direnak. Adibidez: euskarak ergatiboa markatua izan dezake, baina gaztelaniak ez.
Tasun markatugabeak
Tasun markatugabeak hizkuntza batetik bestera berdin pasatzen diren elementuak dira, adibidez hiztegia: mahaia edo table bezalako hitzak, non ez dagoen zailtasun handirik. Elementu linguistikoak (lexikoa, gramatika eta sintaxia) — lexikoa normalean tasun markatugabean sartzen da.
Ze lotura dauka tarte-hizkuntzarekin edo tasun markatu/markatugabearen kontzeptuekin?
Elementu linguistikoen erabilera on bat lortzea ezinezkoa izan daiteke tarte-hizkuntza kontuan hartzen ez bada; tasun markatuek 1Htik 2Hra bitartean eragina izango dute. Gasteiz eleanitza da, beraz ikasleen ama hizkuntza askotan ez da euskara izango; hortaz, tarte-hizkuntza ezinbestekoa izango da euskara eskuratzeko.
Zer egiten dugu irakurtzen dugunean?
- Gaiari buruz dakiguna aktibatu eta informazioa aurreratu, aurrezagutzetatik abiatuz.
- Testuaren itxura orokorra behatu: letra mota, argazkiak..., testuinguruaren laguntzaz baliatu.
- Hipotesiak egin: zer datorrena irudikatu; hipotesiak baieztatu edo aldatu egingo dira.
- Inferentziak egin: hitz ezezagunen esanahia asmatuz; idazleak esan gabe adierazi nahi dituen ideiak atera; nork idazten duen, non, noiz... identifikatu.
- Oroitu: testuan esandakoa gogoratu behar da hurrengoarekin lotzeko.
- Interpretatu: gure interesaren eta itxaropenen arabera testuari zentzua eman.
- Testua ulertu: informazioa hautatu; garrantzitsua dena eta ez dena bereiztu.
Idazten eta irakurtzen ikastea
Irakurtzea eta idaztea jarduera komunikatibo izan behar dute: esanguratsuak eta erreala izan behar dute.
- Komunikatiboa → benetako erabilerak izan behar dituzte; estrategia kognitiboak martxan jartzen dira benetako testuinguru batetik.
- Esanguratsuak → bakoitzak bere ezagutza-eskemen sarea du, aldez aurretiko ezagutzez osatua. Ikaskuntzak eskema horiek aldatzen ditu; horretarako eduki berriak esanahia izan behar du, bestela ezin izango da lotu ezagutza-sarearekin (eskema mentalak).
- Errealak → haurrek irakurri eta idatzi behar dute benetako gauzak egiteko; helburua argia izan behar da.
Ikasleak ikaspenaren protagonistak izan behar dute.