Mintz plasmatikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 25,54 KB
B) Zer organulu zelularrek dituzte mintzak, eta zer zelula motatan daude?
Zelula eukariotoek mintz bat dute material genetikoaren inguruan eta egitura horri nukleo esaten zaio. Prokariotoak baino handiagoak eta konplexuagoak dira (zitoplasman, osagai eta organulu ugari dituzte). Batzuek (landareenak eta onddoenak), mintz plasmatikoaz gain, zelula-horma ere badute.
Horretaz gain, mitokondrioetan ere, zelula eukariotoan mintz bikoitzak topatu ditzazkegu (kanpo mintza eta barne mintza). Kloroplastoak, landare-zelulen ohiko organuluak dira. Mintz bikoitza dute: kanpo-mintz plastidiala eta barne-mintz plastidiala.
Kloroplastoak ere mintz bikoitza du, barnekoa eta kanpokoa.
2018-Uztaila 4B GALDERA
Zatiketa zelularra:
A)Adieraz ezazu zer izen duen A-D irudietan erakusten den prozesuak
Adieraz ezazu zein diren prozesuaren faseak, eta identifika ezazu fase bakoitza irudietako bakoitzarekin. Ondo ordenatuta daude faseak irudiekin? Hala ez bada, adieraz ezazu zein den ordena zuzena.
Zelularen zikloa gertaeren multzo ordenatua da; zelula bat zatiketa bidez guraso batetik sortzen denetik zatitu eta bi zelulakume sortu arte doa. Zelularen zikloak bi etapa ditu: interfasea eta zelula-zatiketa.
Interfasea, zelularen zikloko fase luzeena eta bi mitosiren artekoa da. Zelula ez da zatitzen; material genetikoa bikoiztu eta zelula hasi egiten da. Interfaseak, hiru azpifase hartzen ditu barnean: G1 fasea, S fasea eta G2 fasea.
Zelularen zatiketa prozesu bat da. Prozesu horretan, batetik, nukleoa zatitzen da, eta, bestetik, zitoplasma eta organuluak zatitzen edo banatzen dira; nukleoaren zatiketari mitosi esaten zaio, eta zitoplasmaren eta organuluen zatiketa edo banaketari zitozinesi.
Mitosia, bi zelula berdinen eraketa prozesua da zeinetan kromosomen bikoizketa eta zatiketaren ondorioz hasierako zelularen “kopia” lortzen da.
Meiosia zelula zatitzeko modu bat da eta sexu bidezko ugalketarekin dago lotuta. Beraz, hozi-zeluletan egiten da eta zelula haploideak sortzen ditu.
Ordena: B-A-D-C
B) Deskriba itzazu,labur,C irudian ageri diren lau gertaera
Mitosian, telofasean, kromatidak kromatina-egoerara itzultzen dira; nukleo-mintza eta nukleoloa berriro agertu, eta zitozinesia hasten da. Prozesuaren amaieran, 2n kromosoma duten kromatida bakarreko bi nukleokume egongo dira.
Meiosian,I telofasean, kromosoma homologo bakoitza zelularen polo batera mugitzen da. Polo bakoitzeko kromosoma taldeak hasierako nukleoak zituen kromosomen erdiak ditu. Meiosiko lehen zatiketaren amaieran, bi zelulakume haploide eratzen dira; zelulakumeok n kromosoma dituzte, baina kromosoma bakoitzak bi kromatida ditu.
II. Telofasean, kromosomak deskiribildu egiten dira eta ardatza desantolatu egiten da. Polo bakoitzean dauden kromosoma multzoen inguruan, nukleo-bilkina eratzen da.
C) Zer da, animalia-zelula ala landare-zelula? Arrazoitu zure erantzuna
Animalia zelula ez duelako zelula- paretik.
2010-Uztaila; 3A galdera (2 puntu)
Ondoko irudian zentriolo pare bat (diplosoma ere esaten zaio) ikusten da.
(0,5 puntu) Zer zelula motatan aurkitzen dira horrelako egiturak?
animalia zeluletan
(0,5 puntu) Zer ahaidetasun dute zilio eta flageloekin?
guztiak mrotubuluz osatuta daude eta zilo eta flageloen sorreran eta hazkundean parte hartzen dute , ardatz akromatikoa eratzen baidute.
(0,5 puntu) Zer funtzio dute zelula zatiketan?
mitosian parte hartzen dute, ardatz akromatikoa eratzen baitute eta bertan kromosomak eratzen dira. Meiosian ere parte hartzen dute.
(0,5 puntu) Koltxizinak mikrotubuluak despolimerizatu (desegin) egiten ditu. Zer ondorio izan lezake gai horren jardunak zelula batentzat?
Zelula zatiketa ez da gertatuko, ez mitosia ezta ere meiosia.
2011-Ekaina; 5B galdera
Mikroargazki honetan, gibeleko zelula baten barnealdea ageri da. Irudiaren zati handienean, organulu subzelular arrunt bat ageri da.
Zein da organuluaren izena? Badago halako egiturarik landare zeluletan? Eta zelula prokariotikoetan? Arrazoitu erantzunak.
mitokondrioak,bai landare zeluletan(zelula eukarioto guztietan daude eta mitokondrioetan zelulek enegia lortzen dute) ez zelula prokariotoetan(zelula prokariotoetan, mitikondrioen funtzioa mesosomek egiten dute).
Zer funtzio du organulu horrek, eta zer egiten du oxigenoak funtzio horretan? Zer gertatuko litzateke, elektroiak garraiatzeko katea bloketauko balitz? Arrazoitu erantzunak.
mitokondrioen funtzio nagusia energia lortzea da. Zelula aerobikoek batez ere zelula arnasketaren bidez lortzen dute energia; arnasketa hori mitokondrioko hainbat gunetan gertatzen da.
c. Organulu honek badu bere DNA? Hala bada, adierazi zertarako balio dion informazio genetiko hori edukitzeak.
Bai, badu. Mitokondrioko DNA molekulak; DNA hori bikoitza eta biribila da, eta mitokondrio proteina ugari sintetizatzeko informazioa dauka. DNA hori eta nukleoa bakoitza bakoitza bere aldetik bikoizten dira.
2012.- 4A GALDERA Mintz biologikoak:
a) Marraztu ezazu mintz zitoplasmatiko baten eskema, eta adieraz ezazu zer molekulaz osatuta dagoen. Lipidoak, proteinak, fosfolipidoak, kolesterolak eta glukosak osatzen dute.
b) (0,5 puntu) Zer molekula dira mintza geruza bikoitz gisa antolatzea eragiten dutenak? Parte hartzen du urak? Arrazoitu erantzuna.
beren izaera anfipatikoari esker mintz plasmatikoaren funtsezko osagaiak dira.Mikroskopio batez begiratuta, ikus daiteke geruza bikoitz baten moduan antolatzen direla. Buru hidrofiloak kanpoalderantz begira geratzen dira. Buru hidrofoboa aldiz, barrualderantz. Urak parte hartzen du, zelularen kanpoan nahiz barruan dagoelako. Urarekin kontaktuan zati hidrofiloa dago.
c) (0,5 puntu) Zer molekula mota arduratzen dira ioiak mintz biologikoetan barrena garraiatzeaz? Arrazoitu erantzuna.
Garraio aktibo mota hori mintzean zeharreko proteinek egiten dute beti, proteinok kontzentrazio txikienean dauden aldetik kontzentrazio handian daude aldera eramaten dituzte substantziak, eta horretarako, ATParen hidrolisiaren bidez kontrolatutako konformazio-aldaketak erabiltzen dituzte.
d) (0,5 puntu) Zer ondorio ditu mintza osatzen duten fosfolipidoen gantz-azidoen asegabetasun-maila handiagoa edo txikiagoa izateak? Arrazoitu erantzuna.
Izaera anfipatikoaru esker, mintz plasmatikoen funtsezko osagaiak dira. Mikroskopioz begiratuta ondorioztatu denez, fosfolipidoak geruza bikoitz batean antolatzen dira; egitur horretan, buru hidrofiloak kanpoaldera begira gelditzen dira eta hidrofoboak berriz, barnealdera begira.
2016 UZTAILA B,2B
Landare-zelula:
A) Marraztu ezazu landare-zelula baten eskema, eta bertan adierazi haren
egitura guztiak.
B)Deskriba ezazu, labur, zer funtzio gertatzen diren kloroplastoan. Zein dira
landare-zelulen ohiko pigmentuak, non aurkitzen diraeta zer funtzio dute
Kloroplastoen funtzio nagusia materia organikoaren sintesia burutzean datza. Horretarako, lehenengo fase batean argi-energia hartu eta energia kimiko bihurtzen dute (ATP, NADPH2...). Gero, eratutako energia kimiko honekin materia organikoa sintetizatzen dute Calvin zikloaren bitartez, estroman dauden substantziak eta entzimak erabiliz. Ohiko pigmentuak kloroplastoeen Tilakoideen mintzan aurkitzen dira, klorofilak eta karotenoak dira. Eta beraien funtzioak, fotosintesian eta fosforilazioan da; elektroien garraioan eta ATP sintetasaren bidezko energia-eraketan.
2018 UZTAILA 1A Nukleosidoak eta nukleotidoak:
A) Marraztu itzazu nukleosido baten egitura eta nukleotido batena. Zertan desberdintzen dira bi konposatu horiek?
Pentosa bat eta beste nitrogenodun bat N-glukosidiko lotura bidez elkartuta, nukleosido izeneko konposatua eratzen da. Nukleosido baten pentosa, azido fosforikoarekin esterifikatuta nukleotidoak sortzen dira eta erreakzioan ur molekulan ur molekula bat askatzen da.
b)Zer funtzio betetzen dute base puriko eta pirimidinikoek konposatu horietan?
Base pirimidinikoek. Pirimidina eraztunetik deribatzen dira. 3 dira: zitosina (C) , timina (T), uraziloa (U). Zitosina ADN-an zein ARN-an dago, timina DNA-ren basean baino ez da. Eta uraziloa berriz, RNArena soilik.
Base purikoak. Purina eraztunetik deribatzen dira. Garrantzitsuenak adenina (A) eta guanina (G) dira. Azido nukleiko guztietan daude.
c)Zer erlazio du ATPak nukleotidoetako batekin?
Zenbait nukleotido azido fosforiko molekula bati, biri edo hiruri lotzen zaizkie, lotura kobalente bidez. Loturok, energia handia dute eta hautsiz gero hidrolisi bidez askatu egiten duten energia hori, zelulak metabolismoan behar duenean. ATPa adenosin trifosfatoa hiru azido fosforiko molekulei lotuta. Energia garraiatzeko molekula erabilenak dira.
D) Zer makromolekula mota lor daitezke nukleotidoen polimerizaziotik?
DNA; RNA
2013-3A GALDERA
Irudian, zelulan gertatzen diren zenbait erreakzio metabolikoren eskema irudikatu da.
A)Identifika eta izenda ezazu A eta B letrei dagokien ibilbide metabolikoa
A- Glukolisia → prozesu kataboliko eta anaerobikoa da, Ia zelula guztietan gertatzen dena. Prozesuan glukosa molekula bat (6 atomo C duena) degradatu eta azido pirubikoko 2 molekula (3 atomo C dutenak) sortzen dira.
B- Krebs-en zikloa → Honen bitartez azetil-CoA erabat oxidatu eta CO2 eta H+ bilakatzen da
B)Esleitu 1etik 6rako zenbakiak metabolito hauei: H2O, CO2, O2, ADP+Pi, NAD+,ATP
1)CO2; 2)NAD+; 3)O2; 4)H2O; 5)ADP+Pi; 6)ATP
c)Adierazi zelularen zer organulu eta tokitan gertatzen diren A eta B ibilbideetako erreakzioak. Arrazoitu erantzunak.
A- Zelularen zitoplasman B- Mitokondrioen matrizean
D)Adierazi ea honelako erreakzio metabolikoak gerta daitezkeen ala ez landare-zelula batean. Arrazoitu erantzuna
Bai, animalia nahiz landare zeluletan gerta daitezke, mitokondrioak baitituzte.
2018-3B GALDERA
Mikroorganismoen aplikazioak bioteknologian:
Adieraz ezazu zer puntu komun duten , prozesu biokimikoari dagokionez , okinkintzak eta ardogintzak. Arrazoitu erantzuna.
Bai okinkintzan eta baita ardogintzan ere hartzidura alkoholikoa gertatzen da. Energia ATP modura lortzen da egoera naerobikoan
Zer biomolekula erabiltzen da bi prozesuetan abiapuntuko material gisa, eta zer produktu bilakatzen da? Zer ondorio izango luke prozesu horietan aire egoteak?Arrazoitu erantzuna.
Glukolisian glukosa erabiliz pirubatoa lortzen da eta hartzidura alkoholikoak etanolean transformatzen du pirubatoa. Hartzidura alkoholikoan, glukosian sortutako azido pirubikoa, baldintza anaerobikoetan, etanol bilakatzen da (alkohol etiliko).
- Pirubatoa deskarboxilatzen da eta CO2 molekula bat galtzen du. Azetaldehido bilakatzen da.
-Glukosian lortutako NADH + H+-ak azetaldehidoa erreduzitu, eta etanol bilakatzen du.
-Hona hemen harztidura alkoholikoaren erreakzio orokorra:
Glukosa+ 2ADP+P---------2ADP + 2CO2+ 2ATP
Erreakzioan oxigenoa egongo balitz ez litzateke hartzidurarik gertatuko.
Adieraz ezazu zer mikororganismo motak eragiten dituen ogia eta garagardoa lortzeko behar diren transformazio biokimikoak.Zer da, prokariotoa ala eukariotoa ?Arrazoitu erantzuna.
Saccharomyces generoko legamia askok egiten dute hartzidura alkoholikoa . Bakterioak direnez eukariotoak dira.