Mineralen propietateak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,85 KB
Metamorfismoaren efektuak
:
Ehunduraren aldaketak: harri baten ehundura harria osatzen duten kristalen edo aleen tamainarekin eta formarekin lotutako ezaugarrien multzoa da. Harrien ehundurako metamorfismoa eragiten duten aldaketa nagusiak presioa handitzearekin lotuta daude eta mineralen orientazioa eta paketatzea aldatzen dituzte
Egituraren aldaketak: harri baten egitura harriaren barnean kristalek duten banaketa da. Harrien egitura presioa handitzearen ondorioz eratu eta foliazio esaten zaio. Metamorfismoaren intentsitatearen arabera, hainbat foliazio maila daude.
Mineralogiaren aldaketak: Atomoek eta ioek elkarren artean eta mineralen egiturekin elkar eragin eta 3 aldaketa sortu: -aldaketa isokimikoak:
konposizio kimiko bereko kristalakeratu baina kristal sare desberdinak (mineral polimorfikoak). -Birkristaltzea: Jatorrizko harriaren kristalen tamaina handitzea eragiten du (blastesia) -Mineral berrien eraketa: Jatorrizkoaren konposizio desberdina duten mineralak sortzen dira.
Foliazio motak
: (foliazioa): harri bat osatzen duten mineralak xafletan orientatzean orientatutako egitura mota da. Metamorfismoaren intentsitatearen arabera, hainbat foliazio maila:
Eskisto maila: Foliazio izurtuagoa da arbel mailaren kasuan, eta harriak eratzen dituzten kristalak handiagoak dira. Intentsitate ertaineko metamorfismoarekin gertatzen da.
Gneis maila: intentsitate handiko metamorfismoen kasuan gertatzen da. Kristalak kolore zuriko eta kolore iluneko txandakako bandetan metatzen dira eta banden artean besteak baino tamaina handiagoko kristalak kokatzen dira.
Arbel maila: kristalek hosto egiturak sortzen dituzte. Intentsitate txikiko metamorfismoen kasuan gertatzen da.