Militarren pronuntziamendua xix.Mendea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,71 KB

EUSKAL LITERATURA IDATZIA XVIII. MENDEAN

Jesuitak (josulagunak) dira Hegoaldeko euskal literaturaren hasierako urratsetan bultzatzaile eta eragile nagusienak, eta era berean, XVII. Mendean kontrarreforma gidatu zutenak. Trentoko kontzilioak agindutako bidetik, tokian tokiko hizkuntzetan, kristau-ikasbidea idatzi eta irakastea zuten helburu. Hizkuntza landua eta ondo ikasia erabiltzen zuten.

Helburua garbia zuten, doktrina zabaltzea, alegia, baina herriaren hizkera modu jasoan erabiltzeko kezka eta konpromisorik gabe, nekez uler daitezke mende horretako gipuzkera idatziak eta hurrengoan, XIX.Ean, bizkaierak emandako urratsak. Helburua, esan bezala, erlijioaren arlokoa zen, baina euskara maite eta erabili egiten zutela ere erakutsi zuten, egoera zaila izanik ere.

XIX.MENDEA

XIX. Mendea bizi-bizia du Euskal Herriak: mendea bera Napoleonen gerraren  eta politikaren katramilekin hasi bazen, erdi aldera bi gerrate karlistaren astindu latza jaso zuen gure herriak. 

Lehenak, 1833tik 1839ra iraun zuenak, lehendik ere ahulbidean ziren Foruak gainbehera larrian amildu zituen. Lehen Gerrate Karlista hura Bergarako besarkada ezagunean bukatu zen. Bigarrena 1872tik 1876ra bitartean ebatzi zen. Borrokaldiaren bukaerak, 1876an, Hegoaldeko lau Foruen abolizioa ekarri zuen. Horrek ondorio politiko nabariak eragin zituen, gaur egunerainoko arrastoa uzten dutenak.

Foruak ohituren bilduma eta bizimoduaren araubide zituen Hego Euskal Herriak. Erdi Aroaren amaiera aldera idatziz jaso eta gizarteaz, ekonomiaz, zuzenbideaz eta, oro har, herri eraketaz ziharduten legeak ziren; mundu-ikuskera oso baten antolakuntzaren ardatz, beraz, izan zitzakeen on-gaitz guztiekin. Hain aspaldiko legeak izateak ez du esan nahi, jakina, eboluzionatu, aldatu eta egoki gabeak zirenik.

Foruak kentzearekin Euskal Herria galtzaile atera zelako uste eta errealitate gordina une hartan bertan dastatu zuen Euskal Herriak. Abolizioarekin batera, batez ere, hegoaldean, protestatu eta erantzun beharra zegoela esaten zuen giro politikoa indartu zen. Gero, mendearen bukaera aldera, protesta-giro horrek abertzaletasun-mugimendua bideratu zuen.

IRITZI KRITIKOA

Obra 1802an idatzi arren, 1881ean eman zen argitara, baina eskuz egindako kopiei esker, argitara eman aurretik ere ezaguna zen, garai hartan euskaraz idatzitako obra batek izan zitzakeen neurrietarako. Bizkaieraz idatzia dago.

Ez da erraz sailkatzeko lana. Euskal eleberrien aitzindaria dela idatzi izan da, baina ezin esan daiteke eleberrien ohiko arauetara makurtzen denik. Alde batetik, obrak ez du tramarik; ondorioz, pertsonaiek ez dute hasiera, garapena eta amaiera duen istorio bat osatzen; eta, bestetik, leku- eta denbora-aipu minimoek ere ez dute adierazkortasun narratiborik. Elkarrizketa bizi-bizien inguruan eraturiko kontaketa-jarduera dela defini daiteke, agian, zabal bada ere.

Obraren kanpo-egitura honako hauxe da: 


  • Sarrera bat gaztelaniaz

  • Sei autu edo elkarrizketa. Horietan garatzen da obraren mamia.

  • Zazpigarren elkarrizketa. Bi apaizen arteko solasa jasotzen da autu horretan. Ez du obraren mamiarekin loturarik.

ERAGINA

Mogelek berak jasotako eraginen artean, Peru protagonistak Rousseau-ren Emilio edo Heziketaz(1762) obrako protagonistarekiko kidetasuna aipatu ohi da; alegia, Emilio basati berez onberak eta Peruk duten antza,  baina antz hori oso zalantzazkoa da, Peru Abarkan ez baita Rousseauren ideiarik jasotzen, ez haren planteamendu berritzaileetarako hurbilketarik egiten. 

Mogelek berak geroan utzi duen arrastoa aipatzean, bizkaitar idazleen artean izan dela nabarmena dio kritikak. Hasi Añibarro Mogelen lagunarengandik, eta Astarloarengan barrena XX. Mendeko idazleenganaino hedatu izan da, eta XX. Mendeko ohitura-eleberriaren aitzindaritzat dauka kritikak Mogelen obra hau.


Entradas relacionadas: