Mikroorganismoen birulentzia: birulentziaren definizioa, antigenoak, antigorputzak eta ziklo litikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,75 KB

Mikroorganismo baten birulentzia: parasito baten patogenotasun maila adierazten du, gaixotasuna eragiteko duen gaitasuna. Bere ezaugarrietako bat toxinak sartzeko ahalmena da, horiek ostalariri kalte egiten dioten mikrobio substantziak dira. Motak: exotoxinak: proteina disolbagarriak dira eta organismo patogenoa hazten hari denean askatzen ditu. Oso toxikoak dira eta hilgarriak izaten dira. Endotoxinak: gram bakterio negatiboen hormaren konposizioan dauden mintzeko lipopolisakaridoak dira. Kantitate handian askatzen dira, bakterioa lisatzean: ez dira oso toxikoak eta oso arraroa da hilgarriak izatea. Gaixotasun infekziosoa organismo batean eragile patogeno bat edo horren produktuak egotearen ondorioz sortzen den edozein kalte da; horren eraginez, organismo horren zati batek edo organismo osoak ezin izaten ditu bere ohiko funtzioak bete.

Antigenoak

Antigenoak organismo baterako molekula arrotzak dira eta bertan sartuz gero horiek suntsitzeko erantzun inmunitario espezifikoa sortzen da. Batez ere, proteinak, polisakarido konplexuak... antigenoak aske egon daitezke edo egitura biologiko batzuen barruan.

Antigorputzak

Antigorputzei inmunoglobulina ere esaten zaie; odol plasman, ehun fluidoetan eta zelula batzuen gainazalean dauden glukoproteinak dira. Zelula plasmatikoetan sortzen dira eta horiek sortzea eragiten duten antigenoekin erreakzionatzen dute; horiek neutralizatu eta suntsitzen dituzte.

Antigorputz baten egitura

  1. Kateak: bi kate astun dituzte eta horiek elkarrekin daude lotuta disulfurozko bi zubiren bidez; bi kate arin dituzte eta horiek kate bakoitzari lotuta daude disulfurozko beste zubi baten bidez.
  2. Jabetzak: tolestura bereziko zonak dira eta L eta H kateek izaten dituzte. L kateek jabetza aldagarria dute muturrean, eta jabetza iraunkorra amaierako muturrean. H kateek jabetza aldagarria dute eta hiru edo lau jabetza iraunkor.
  3. Eskualdeak: antigorputz batean hiru eskualde daude: eskualde iraunkorra eta hori Y aren oinarri eta horren besoen beheko aldeari dagokie: bi eskualde aldagarri eta horiek Y besoen muturrei dagozkie horietako bakoitzean, eskualde hiperaldagarriak daude, parotopoa osatzen dutenak.

Ziklo litikoa

(birus batek zelula bat infektatu, ugaldu eta lisatu egiten du ostalaria. Birus horiei birulento esaten zaie)

  1. Biriona xurgatu eta finkatu egiten da.
  2. Birusaren az nukleikoa zelularen barruan sartu eta zelularen ADN-a narriatu egiten da.
  3. Az nukleikoa erreplikatu egiten da.
  4. Estalkiko proteinen transkripzioa eta sintesia egin.
  5. Egitura unitateak mihiztatu eta az nukleikoa kapsinetan paketatu.
  6. Bakterioaren lisia egin eta birus helduak zelula kanpora askatu.

Entradas relacionadas: