Mikrobiologia: Forma Azelularrak, Zelularrak eta Gaixotasunak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,57 KB
Mikrobiologia: Oinarrizko Kontzeptuak
Forma Azelularrak
Ez dute mintz sistemarik, ARN edo ADN dute, baina ez biak batera. Parasitoak dira.
Birioideak
- Landareen agente infekziosoak dira.
- Kate bakarreko ARN zirkular labur bat dute.
Prioiak
- Partikula proteiko txikiz osatutako agente infekziosoak dira.
- Nerbio-ehuna kaltetzen dute, gaixotasun neurodegeneratibo heredagarriak sortuz (adibidez: behi eroen gaixotasuna).
Birusak
- Material genetikoa dute.
- Zelula bizien barruan ugaltzeko gaitasuna dute.
- Bizi-zikloak bi fase ditu:
- Birioi fasea:
- Zelulaz kanpoko fasea, metabolikoki inertea.
- Hiru osagai: ADN edo ARN, kapsidea (=estalki proteikoa), estalki lipoproteikoa.
- Birus fasea:
- Zelularen barneko fasea.
- Kapsidaren simetriaren arabera birus mota desberdinak daude.
- Birioi fasea:
Birusen Infekzio-Zikloak (Ugaltze-Zikloa)
- Ziklo litikoa: Birus birulentoek zelula hiltzen dute.
- Ziklo lisogenikoa: Ez du zelula hiltzen, ostalariaren zikloan sartzen da. Adibidez: erretrobirusa.
Forma Zelularrak
Mintz zelularra dute, eta ADN eta ARN batera ager daitezke.
Prokariotak (Moneroak)
- Zelulabakarrak eta nukleobakoak.
Arkeoak (Arkeobakterioak)
- Gantz-azido gabeko mintz plasmatikoa dute.
- Peptidoglukano gabeko pareta zelularra dute.
- Estremofiloak dira.
Eubakterioak (Bakterioak)
- Zelulabakarrak izan arren, koloniak eratu ditzakete.
- Autotrofoak eta heterotrofoak, aerobioak eta anaerobioak izan daitezke.
- Ugalketa asexuala, bipartizioz edo erdibiketaz.
- Peptidoglukanozko pareta zelularra dute.
- Parasexualitatea: Bakterioaren ADNaren eta gehitutakoaren arteko birkonbinazio genetikoa ematen da, aldakortasun genetikoa sortuz. Hiru modu daude:
- Transdukzioa
- Konjugazioa
- Transformazioa
- Morfologia desberdinak dituzte.
- Gram-negatiboak (N2-aren bakterioak, zianobakterioak eta enterobakterioak = hesteetako flora) edo Gram-positiboak (aktinobakterioak = lurzoruan, farmazian, industrian eta endobakterioak = laktobaziloak) izan daitezke.
Eukariotoak
- Nukleoa, hainbat kromosoma eta organulu dituzte.
- Material genetikoa lineala da, ez zirkularra.
Protistoak: Protozooak
- Zelulabakarrak, aerobikoak eta paretarik gabekoak.
- Heterotrofoak (fagotrofoak = irentsi, saprofitoak = hildako materia jan eta parasitoak).
- Ingurune hezeetan bizi dira.
- Ugalketa asexuala, zatiketaz.
- Motak: zilioforoak, euglenozooak, amebozooak eta esporozooak.
Protistoak: Algak
- Zelulabakarrak edo zelulanitzak eta aerobikoak.
- Zelulosazko pareta zelularra dute.
- Autotrofo fotosintetizatzaileak dira.
- Motak: klorofitoak eta diatomeak (silizezko estalkia dute).
Onddoak
- Aerobio edo anaerobio hartzitzaileak dira.
- Zelulabakarrak edo zelulanitzak, kitinazko paretarekin.
- Saprofitoak, parasitoak edo sinbiotikoak dira.
- Motak: askomizeteak (legamiak eta lizunak) eta mukomizeteak (azukredun elikagaietan hazten direnak, adibidez: ogiaren lizun beltza).
Mikroorganismo Patogenoak
Gaixotasun infekziosoak sortzen dituzten mikroorganismo parasitoak dira.
Birusak
- Ortomixobirusa (gripea)
- Pikornabirusa (poliomielitisa)
- Paramixobirusa (elgorria)
- Rabdobirusa (amorrua)
Bakterioak
- Mycobacterium tuberculosis (tuberkulosia)
- Clostridium tetani (tetanosa)
- Vibrio cholerae (kolera)
- Treponema pallidum (sifilisa)
Onddoak
- Trichophyton rubrum (dermatofitosia / atleta-oina)
- Candida albicans (kandidiasia)
Protozooak
- Plasmodium sp. (malaria / paludismoa)
- Trypanosoma brucei (loaren gaixotasuna)
Birulentzia
Asaldurak eragiteko gaitasuna.
Bi faktoreren menpe dago:
- Inbaditzeko ahalmena.
- Toxikotasuna (= toxinak sortzeko ahalmena).
Bi toxina mota daude:
- Endotoxinak: Gram-negatiboen hormetan dauden lipopolisakaridoak, ez oso toxikoak (sukarra, beherakoa...).
- Exotoxinak: Proteina disolbagarri oso toxikoak (hilgarriak). Adibidez: difteria, tetanosa...
Jardueraren arabera sailkatuta:
- Zitotoxinak: Ehunetako zelulak erasotzen dituzte entzimen bidez.
- Neurotoxinak: Nerbio-ehunean eragiten dute.
- Enterotoxinak: Hesteko mukosan eragiten dute.
Gaixotasun Infekziosoak
- Mikrobio patogenoek eragiten dituzte.
- Banako gaixoengandik banako osasuntsuengana transmititzen dira.
- Mota nagusiak: birikoak, bakterio bidezkoak, fungikoak, protozoo bidezkoak.
- Garapenean hiru faktorek parte hartzen dute:
- Mikrobioaren birulentzia.
- Ostalariaren erresistentzia.
- Parasito kopurua.
- Transmisio-bide nagusiak:
- Kontaktu zuzena: herpesa, HIESa...
- Airea: gripea, pneumonia, barizela...
- Ibilgailuak (likido, janari... bidez): kolera, A hepatitisa...
- Bektoreak (zizareak, maskotak...): tifusa, amorrua...