Migrazioen Teoriak eta Integrazioa: Azterketa Sakona

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Formación y Orientación Laboral

Escrito el en vasco con un tamaño de 17,09 KB

Migrazioen Teoriak: Massey-k azpimarratzen du teoria hauek 4 ezaugarri izan behar dituztela:

  1. Emigrazio eta imigrazio eremu geografikoak lotzen dituzten egitura sozial eta ekonomikoen ezaterketa egin behar dute.
  2. Jatorrizko lurraldean egiturazko fenomenoak aztertzen dituen gerturatzea izatea.
  3. Helmugarako lurraldean egiturazko fenomenoak aztertzen dituen gerturatzea izan behar du.
  4. Egiturazko fenomeno horien ondorioz inmigratzen duten pertsonen motibazioa eta helburuak aztertu behar dituzte.

1. Teoria Neoklasikoa: Nagusia izan zen 60ko eta 70eko hamarkadetan. Ekonomikoan oinarritzen da eta motibazio ekonomikoen prioritatea aldarrikatzen du, horregatik soldaten diferentzia edo baliagarritasunaren minimizazioa kontuan hartzen ditu. Ikuspegi neoklasikoaren arabera, migrazioen kapitalaren eta eskularen banaketa geografiko desorekatua gertatzen da (lurralde batzuetan eskulan gutxi eta kapital asko eta beste batzuetan eskulan asko eta kapital gutxi). Beraz, migrazioaren arrazoia soldaten arteko tartea eta horiei loturiko diru sarrera eta ongizate ezberdintasunak izango litzateke. Hala ere, indibiduoaren erabaki arrazionala eta pertsonala da, aktore berak balioesten ditu migrazioaren kostuak, alegia. Kritikak Lehenengoa ikuspegi estrukturalistatik (dependentziaren teoriatik hain zuzen): teoria honen arabera, gizarte prozesuak gatazkan oinarritzen dira, ez orekan. Hala, migrazioak lurralde pobreen giza deskapitalizazioa suposatzen du, eta lurraldeen arteko ezberdintasunak egonkortzen eta indartzen ditu. Badaude beste kritikak, hala nola, dimentsio ekonomikoari soilik jartzen diola arreta (eta migrazioak ulertzeko oso garrantzitsua da arlo kulturala edo politikoa). Bestetik, ez du azaltzen zergatik diren emigrazio kopuruak ezberdinak, lurraldeen egitura oso ezberdinak izanik. Eta amaitzeko, migratzea ez da ohiko fenomenoa. Nazioartean hain ezberdinak izanik ditu sarrerak, soldatak edo ongizatea, migratzaileen kopurua azkoz ere handiago izan beharko litzateke. Teoria honen berrikusketa, eskulanaren migrazioaren ekonomia berriaren teoria egin du: erabaki arrazionalak ardatz izaten jarraitzen du baina kasu honetan, familia osoak parte hartzen du. Inmigrazioa familiaren ongizatea bermatzejo eta hobetzeko egingo litzateke.

2. Migrazio-sareen Teoria: Honetan, berebiziko garrantzia du migrazio-mugimenduak helmugako gizartean edo bueltatutako immigranteek jatorrizko gizartean sorrarazten duten eraginak; eragin hori hainbat harreman motaren bidez gauzatzen da, eta informazioa, laguntza ekonomikoa edota bizitzeko lekua eskaintzen dizkie jatorrian daudenei. Ereduaren funtzioa ere betetzen dute aurretik emigratutako pertsona horiek. Horren bidez, immigrazioa errazten dute, segurtasun handiagoa eskaintzen dietelako ailegatu berriei. Sare hauetan, lehenengo, pertsona bat hasten da –aitzindaria–, eta, gero, besteak hasten dira etengabeko hazkundea emanez, ailegatutako azken batek katea mozten duen arte, eskaintzen duen informazio ezkorragatik. Hortaz, funtzio biderkatzailea badu, baina baita funtzio zatitzailea ere. Beste teoria batzuk bezala, interesgarria da migrazioaren hainbat alderdi landu ahal izateko, baina ez digu teoria orokorrik eskaintzen. Azken garaietako migrazioak azaltzeko elementu interesgarriak plazaratzen ditu; era berean, baliagarria zaigu beste garaietako migrazio-mugimenduak –kanpo zein barnekoak– hobeto ulertzeko ere.

3. Sistemen Gerturatzea: Gerturatze honen arabera, jatorrizko eta helmugako lurralde jakinen artean migrazio sistemak sortzen dira, eta harreman eta eragile ezberdinen arteko konbinaketak sortzen dira bertan. Sistema horietan izaten diren harreman horiek dira migrazioak aztertzeko modurik eraginkorrenak. Kasu honetan, hainbat migrazio-sistema deskribatu dira, baina teoria honen garapena nahiko mugatua izan da orain arte, eta, sarritan, adibide zehatzetan zentratu da gero teoria orokorra eraiki nahian.

4. Transnazionalismoa: Azken urteetan eta gainerako teorien mugak gainditzeko asmoz, indar handia hartu du transnazionalismoaren teoriak edo gerturatze transnazionalak elementu berriak gehitzen dizkiolako migrazioaren azterkertari. Transnazionalismoarentzat, lehen immigranteek loturak eta harreman kulturalak apurtzen zituzten beren jatorrizko lurraldearekin, eta ibibide berri bat hasten zuten helmugako lurraldean. Orain, aldiz, sare, ekintza eta bizimoduak mantentzen dituzte sarritan jatorrizko lurraldearekin, honen eta helmugako lurraldearen artean kokatuz. Horrela, gizarte transnazionala eratzen dute, estatu-nazioaren mugak gaindituz. Beste era batera esanda, ekintza transnazionalak dira mugak gainditzen dituzten eta denboran iraunkortasuna duten gizarte-harremanak. Ikuspegi honek talka egiten du nazionalismo metodologikoaren printzipioarekin (Martins, 1974), non estatu-nazioa baita gizartea antolatzeko gunea eta gizartegertaera guztiak aztertzeko abiapuntua. Honen ondorioz, sarritan, nazioa izan da gizartea aztertzeko gunea, alde batera utzita gizarte barruan egon daitezkeen ikuspegi nazional ezberdinak. Izan ere, zalantzan jartzen du estatu-nazioaren nagusitasuna, eta gizarte transnazional bati buruz hitz egiten du. Era berean, identitate transnazional eta hiritartasun transnazionalei buruz hitz egiten da, non kidetasun anitzak gerta baitaitezke. Transnazionalismoa globalizazioaren baitan kokatzen da, eta azkartu egin da azken urteotan izan diren teknologia berrien bidez. Transnazionalismoaren barruan sartzen dira bidalketak, jatorrizko lurraldera egiten diren bidaiak, harremanak edota enpresa transnazionalak sortzea. Honako taula honetan ere ikus daitezke ekintza transnazionalen barruan koka daitezkeen batzuk. Laburbilduz, esan dezakegu transnazionalismoak ekarpen berritzailea egiten duela migrazioen teorien agertokira. Dena den, ezin ditugu alde batera utzi egozten zaizkion kritikak. Lehenik eta behin, egile askorentzat eremu geografiko batera oso mugatuta dago transnazionalismoaren praktika eta esperientzia, Estatu Batuetara, alegia, eta zehatzago esanda, Latinoamerikatik etorritako etorkinetara –Mexiko, El Salvador…–. Bigarrenik, oraindik oso errotuta dago nazionalismo metodologikoaren printzipioa; ez soilik ikerketa-arloan, baizik eta, pertsonek euren bizitza antolatzerako mementoan, eskubideak oso era argian lotzen dira nazionalitatera, eta iturri normatibo horretatik edaten du hainbat politika publikotan agertzen den lehentasun nazioanalaren diskurtsoak ere. Hirugarrenik, ezin uka horrelako esperientzia transnazionalak gertatzen ari direnik, baina zaila da esatea noraino orokortu daitezkeen edota ekintza horiek salbuespena edo gutxiengoa diren. Alde horretatik, gehiago sakondu beharko litzateke teoriaren eta praktikaren arteko uztarketan. Laburbilduz, esan daiteke ezin dela hitz egin migrazio-teoria orokor egoki bati buruz. Teoria gehienek gerturatze interesgarriak eskaintzen dituzte migrazioari loturiko atal jakin batzuk aztertzeko.

5. Eskulan Dualeko Merkatua: Teoria honetan, egiturazko faktoreek hartzen dute garrantzia, helmugako gizarteetan izaten den lan-merkatuaren segmentazioak hain zuzen. Atzerritarrak prest daude bertokoek hartzen ez dituzten lanak hartzeko (soldata baxukoak). Merkatuaren segmentazioaren teoria oso mugatua da teoria orokortzat jotzeko eta honako kritika hauek azpimarra daitezke:

  • Soilik helmugako gizartean izaten diren gertaerak aztertzen ditu eta alde batera uzten ditu inmigrazioa bultzatzen duten hasierako faktoreak.
  • Bestetik, ez ditu azaltzen oso antzeko helmugako lurraldeen artean izaten diren ezberdintasunak inmigrazio kopuruari dagokionez.

6. Munduko Sistemaren Teoria: Jatorri marxisteko teoria honek Saskia Sassenek esaten duen moduan, nazioarteko migrazioa ez da oinarritzen eskaeran, baizik eta kapitalismoak lurralde ez-garatuetan sortzen dituen desoreketan. Ikuspegi hau enbor edo ikuspegi historiko-estrukturalean kokatzen da. Migrazioa-lurralde garatuek lurralde periferikoen gainean egindako menderatzearen beste ondorio bat da, eta desoreketan oinarritzen da; baina teoria neoklasikoak ez bezala, hauen ustez, migrazioak oreka bultzatu beharrean desberdintasunak handitzen ditu.

Integrazioa eta Integrazio Ereduak: 4.1 Integrazio Kontzeptua eta Elementu Kulturalen Nagusitasuna: Gerturatze zabala erabiliz, integrazioa da helmugako gizartean bertako biztanleariaren eta inmigrazioaren artean izaten den harremana. Eza dago integrazioaren esanahiaren inguruko adostasunik eta termino asko erabiltzen dira horretaz mintzatzean, hala nola, gizarteartzea. Gainera, modu desberdinetan ulertu daiteke. Bestetik, arazo bat izaten da integrazioari buruzko definizioak normatiboak izatea gehienak, askotan oso zaila izaten baita horien bidez integrazioa maila praktikoa murgiltzea. Aipatu beharra dago zenbaitetan esparru batzuei lehentasuna ematen zaiela integrazioaz mintzatzean. Kasu honetan bi korronte bereiztu daitezke: lehenengoa alderdi kultural-identitarioetan jartzen du arreta eta askotan aniztasunaren kudeaketaren inguruko gogoetak egiten dira, bigarren gerturatzea alderdi baterialean eta sozioekonomikoan jartzen du arreta eta atzerritarren eskubidei arreta berezia eskaintzen zaie. Azkenik, aipatu beharra dago zenbaitetan gehiegizko garrantzia ematen zaiela kultura-elementuei eta askotan horiek identitateen inguruko gatazketara eraman duela eztabaidagaia. Eremu horretan kokatzen dira Europako historian emandako esperientzietan oinarriturik garatu diren integrazio eredu klasikoak:

1. Asimilazionismoa: Honen barruan 2 mota bereiztu behar dira. Lehenengoa, inmigranteak borondatez aukeratu dezake asimilazioa eta bigarrenean, behartutako prozesua izan daiteke. Eredu honek eztabaida gehien piztu dituena da eta bere garapen osoa XX. mende erdialdean kokatzen da Frantzia izanik adibiderik ezagunena. Eredu klasikoaren arabera, norabide bakarreko prozesua da integrazioa. Atzerritarren beren jatorrizko kultura eta identitatea zokoratu beharko lituzkete, eta helmugako gizartean gehiengoa den talde kulturalaren ohiturak eta bizitzeko erak bereganatu. Hori muturreko definizio litzateke baina badaude beste jarrera batzuk ere horren baitan; maila kulturalean egokitzapen prozesua eta arlo ekonomikoan bereziki bertokoen eta atzerritarren parekatzea aldarrikatzen dutenak adibi. Honako ikusoegiak, nolabaiteko erabateko integrazioa lortu nahi du eta horretarako helmugako gizartearen kultura nagusiai aldarrikatzen du: asimilazioa gertatuz gero, integrazioa bermatuko da. Ikuspegi honek kritika handiak jasan ditu eta egile askorentzat asimilazionismoa eredu analitikoa ez ezik, filosofia normatiboa litzateke. Bestetik, ikuspegi honek atzerritarrak ailagtu baino lehen helmugako gizartea homogeneoa izango balitz moduan egiten du bere azterketa, alde batera utzita gizarte guztietan aniztasuna dagoela. Kritiken ondorioz, eredu honek indarra galdu du azken urteotan baina hala ere, indar handia izaten jarraitzen du hiritaren eta iritzi publikoaren baitan.

2. Melting Pot Erak: Kontzeptuaren itzulpena eginez, kulturen arragoa da, eta kultura ezberdinen nahasketa eta batura defendatzen ditu. Horrela, estatu baten kultura edota identitatea osatu egin beharko litzateke lurralde horretan bizi diren hiritarren kultura ezberdinen bidez, nahasketaren eta mestizajearen alde eginez. Eredu honen jarraipenean kokatuko lirateke AEB, Australia edo Kanada. Teorian eredu erakargarria izan daitekeen arren, lurralde gehienetan praktika ez da arrakastatsua izan, eta, askotan, asimilazionismotik oso gertu kokatu da. Azken batean kultura ezberdinen artean beti bat nagusitu da lurralde horietan, eta horrek asimilaziorako bidea ahalbidetu du.

Kultura Aniztasuna: Teoria hauen defendatzaileen ustez, giro baketsua eta egokia eraiki daiteke kultura ezberdinak dauden gizarteetan; beraz, elkarbizitza da oinarria, eta ez gehiengoaren kulturaren nagusitasuna. Hala, eredu honek hetereogeneotasun kulturalaren alde egiten du, eta arlo baikortzat jotzen du ezberdintasuna. Azken hamarkadetan, teoria honek oihartzun handia izan du herrialde batzuetan; Erresuma Batuan edota Herbehereetan, esaterako. Kultura-aniztasunaren barruan kokatzen dira multikulturalismoa (ezberdintasun kulturalerako eskubidea aldarrikatzen du), kulturartekotasuna (kultura ezberdinen arteko harremana eta elkarrekintza defendatzen ditu berdintasun-mailan eta aniztasuna aldarrikatuz gizarte jakin batean) etab. Esan beharra dago azken urteotan Europan indarra galdu dutela jarrera pluralista eta kulturaniztunek, eta gero eta gehiago dira asimilazioaren aldeko ikuspegiak. Horren adibide dira hainbat lurraldetan bultzatzen ari diren integrazio-hitzarmenak.

Egoera Sozioekonomikoa, Pobreziak eta Gizarte Bazterketa Espainian: Integrazio materialerako, garrantzia du egoera sozioekonomikoak, eta horretarako lana eta horren bidez lortzen diren diru-sarrerak ezinbestekoak dira. Etorkinen taldean handiagoa da langabezia, eta enplegua dutenek ere lan ezegonkorrenetan lan egiten dute, beraz etorkinen egoera kaskarragoa da bertokoena baino ekonomiari dagokionez. Zaurgarritasunak eragin handiagoa du etorkinen artean, eta baita pobreziak, gizarte-bazterketak eta antzeko fenomenoek. Esan beharreko lehenengo gauza da ezberdintasun nabaria dagoela bertako eta atzerritar populazioaren artean. Horrela, hilabetea bukatzeko arazo ekonomikoak dituzten bertakoen ehunekoa 29,2koa da eta atzerritarrena, berriz, % 50,6. Bertokoen artean iparraldean kokatzen dira arazo gutxien dituzten erkidegoak eta Hegoaldean arazo gehiago dituztenak. Zonalde geografiko bakoitzean molde desberdinak agertzen zizkigu eta ia guztietan atzerritarren egoera txarragoa da bertokoena baino. Izan ere, Europar Batasuneko biztanleriak egoera ekonomiko oso antzekoa erakusten du Espainia osorako. Horren zergatia zein da? Bertokoen egoera ez delako ona hainbat zonaldetan. Gainera, turismo nagusia den zonaldeetan, sarritan, atzerritar populazioaren egoera bertokoena baino hobea izaten da. Krisiak pertsona guztiei eragin die baina beziki intentsitate handiagorkin atzerritarrei. Era berean, azpimagarria da 2007. urtean (krisia hasi baino lehen) atzerritar populazioaren egoera bertokoena baino hobea zela hainbat lekuetan.

Datuak EAEn: Hemen, atzerritar populazioaren egoera ez da batere homogeneoa eta kolektiboen arteko desberdintasunak oso nabariak dira. Inkestak diotenez, pobrezia-egoeran kokatzen da atzerritarren %11a bertako biztanleriaren baino kopuru altuagoa alegia. Gainera, jatorri atzerritarreko kolektiboaren barnen barne-ezberdintasun handiak ematen direla ikusi dezakegu. Afrikatik datozenak daude egoera okerrenean (bereziki Senegaleko pertsonak). Geroago latinoamerikarrak. Ongizate maila altuena dutenak Argentinakoak edo Txilekoak dira eta geroago, txinatarrak. Bestetik, egoitza baimenak eragina izaten du egoera sozioekonomikoan, hau da, gero eta egoera administratibo hobea eta egonkorragoa izan orduan eta ongizate-maila handiago ere, eta alderantziz. Egoitza-baimenaren egonkortasuna oso lotuta dagoenez denborarekin, argi geratzen zaigu prozesu migratzailearen iraupenak baldintzatu egiten duela egoera soziekonomikoa. Azkenik, EAE pobreziaren bilakaerak ezberdintasunak oso nabariak azaltzen ditu nazionalitatearen arabera, atzerritarrak pobreagoak dira. Krisiaren ondorioz bertokoen pobrezia-tasa gutxi hazi bada ere, atzerritarrenak lau puntuan baino gehiagoan egin du gora.

Atzerritarrak eta Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta: Pobreziari eta gizarte-bazterketari aurre egiteko tresnarik garrantzitsuena dugu EAEn eta honen bidez gutxieneko diru-sarrerak ematen zaizkie pobreenei. Sexuari begira, garrantzitsua da bertokoen artean onuradunen artean emakumea gailentzen dela eta atzerritarren artean, nagusiki afrikarrak eta gizonak. Europar Batasuneko jatorria duten pertsonek DSBEn euren pisu demografikoa dena baino gutxiago erabiltzen dute. Beste muturrean kokatzen da Afrikako populazioa, kasu honetan euren pisua handiago da DSBEn erroldan dutena baino. Hala, Afrikako populazioa da laguntza honen beharra erakusten duen kolektiboa.

Integrazioa, Krisi eta Etorkizuna: Lehenik eta behin, ondoriozta dezakegu orain arte nahiko era egokian gertatu dela etorkinen integrazioa Espainian zein EAEn. Arlo sozioekonomikoan enplegua izan da ardatza, eta egonkortasun-continuuma gauzatzea ahalbidetu du horrek. Era berean, eta helmugako gizartearen jarrerei so eginez, ez da integrazio-arazo handirik gertatu. Hala ere, krisiaren ondorioak nabariak dira, eta horren eragina oso handia izan da etorkinen artean zenbait arlotan, hala nola, langabezia-tasa. Horren irudia ematen digute pobrezia-tasei buruzko datuek. Integrazioarako bi oinarri agertzen dira, enplegua eta hezkuntza. Beste era batera esanda, integrazio-prozesuan hobekuntzak lortzeko, hezkuntzaren bidez enplegu eta gizarte-kokapen hobeak lortu beharko lituzkete bigarren belaunaldikoek. Horrelakorik ez bada, arazoak izan daitezke itxaropenak eta errealitateak bat egingo ez dutelako. Une honetan, aldiz, eta lan-merkatuak zein gure gizarteak hartu duen norabidea kontuan izanik, lehen ia automatikoa izan zen prozesu horrek askoz ere zailagoa ematen du orain, bai atzerritarren seme-alabentzat baita bertakoen seme-alabentzat ere.

Entradas relacionadas: