Migrazioak Espainian: XIX. mendetik gaur egun arte
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,78 KB
Kanpoko migrazioak
Ozeanoz bestaldeko migrazioak XIX. mendearen erdialdetik I. Mundu Gerrara (1914)
1853tik aurrera, emigrazioari oztopoak kendu zizkioten, eta Amerikako herriek populazioa erakartzeko politikak egin zituzten.
- Sorlekua: Galizia, Asturias eta Kanariak.
- Jomuga: Argentina, Kuba eta Brasil.
- Arrazoiak:
- Inguru atzeratuak.
- Biztanle-hazkunde handiko guneak.
- Nekazaritza-egitura (lurraren jabetzaren banaketa).
- Kualifikazio gutxiko gizonak.
Bi Mundu Gerren arteko migrazioak
1914-1945 bitartean moteldu egin ziren, ezegonkortasunagatik (bi mundu-gerrak, gerra zibila) eta 1929ko krisiagatik: Hego Amerikako herriek urteko kuotak ezarri zituzten.
Gerra Zibila eta gerraostean:
- Garraiobide gutxi.
- Atzerrira joateko zailtasunak.
- Nazioarteko blokeoa (1949 arte).
- Politika populazionista.
1945-1960 bitarteko migrazioa
Itsasoz bestaldeko joera berreskuratu egin zen.
- Arrazoiak: NBEk 1949an nazioarteko isolamendua bertan behera utzi eta EEBBen jarrera-aldaketa.
- Sorlekua: Galizia eta Kanariak.
- Jomuga: Venezuela (petrolioa), Argentina eta Brasil.
- Profila: Amerikako herriek, ekonomia bultzatu nahian, prestakuntza handiagoko immigranteak behar zituzten. Hori dela eta, joerak behera egin zuen.
Europarako migrazioa (1950-1973)
Espainiari begira, hazkunde demografikoa eman zen. Nekazaritza mekanizatu egin zen eta eskulana soberan zegoen. Egonkortze-planek arrakastarik ez, eta langabezia igo zen. 1964 eta 1968 bitartean, garapen-planak eman eta egoera hobetu zen; horrela, industrializazioa bultzatu zen, beraz, kanpora jende gutxiago irten zen.
Ameriketarako migrazioa moteldu egin zen.
- Sorlekua: Andaluzia, Galizia.
- Profila: Prestakuntza gutxiko gizonak.
Kanpoko migrazioak gaur egun
1975etik aurrera, petrolio-krisia dela eta, oso urria da.
- Urtaroko nekazariak: Andaluzia, Levante eta Galiziakoak.
- Eraikuntzan lan egitera.
- Gero eta gehiago goi-teknikoak industrian eta zerbitzuetan lan egitera; hauek eskulan kualifikatua dira.
Kanpoko migrazioaren ondorioak
Ondorio demografikoak
Biztanleria gutxitzea, landa-eremuetan batez ere.
Ondorio ekonomikoak
- Langabezia leundu egin zen toki batzuetan.
- Emigranteek bidalitako dibisei esker:
- Espainiako garapen ekonomikoa finantzatu zen.
- Merkataritzako defizita murriztu zen.
Gizartean izandako ondorioak (atzerrian)
- Arroztea, integrazio-arazoak.
- Bizi-baldintza kaskarrak sufritu behar.
- Prestakuntza hobetu gabe bueltatu.
Atzerriko inmigrazioa
Gaur egungo inmigrazioa
Ezaugarriak egoera legalaren arabera
2012. urtean, populazio atzerritarra 5,7 milioi baino gehiago zen. 2005eko zentsuaren arabera, Espainiako %8,46 atzerritarrak ziren. 2012an, populazioaren %12 atzerritarrak ziren Espainian.
Egoerari erreparatuz gero:
- Nazionalizatuak (urte batzuk herrialdean pasa ostean): Zuzenbide osoko espainiarrak.
- Legezko inmigranteak: Egoitza-baimena, bere nazionalitatea mantendu arren (5,7 milioi).
- Legez kanpoko atzerritarrak: Kalkulatzen da ia 500.000 izan daitezkeela.
Inmigranteak erakartzeko zergatiak
Espainiaren partetik
- 1995etik garapen ekonomikoa dela eta, eskulana behar da.
- Afrikatik hurbiltasuna: Europaren ataria.
- Hegoamerikarekin dauden lotura historiko-kulturalak.
- Klimak Ipar Europako pertsonak erakartzen ditu.
Immigrante atzerritarren partetik
Jatorria
1996. urtea arte, Europarrak ziren gehienak. Ordutik hona:
- Hegoamerikatik (Ekuador, Kolonbia).
- Afrikatik: Maroko.
- Asiatik (Txina, Pakistan).
Jomuga
Hiri-zentro handiak eta zerbitzu askorekiko lekuak:
- Katalunia.
- Madril.
- Andaluzia.
- Valentzia.
- Balearrak eta Kanariak.
Inmigrantearen profila
Europar Batasunekoa (EB)
- Jubilatuak: Erosteko ahalmen handikoak.
- Tituludunak: Kalitatezko lanek erakarrita.
Europaz kanpokoa
- Arrazoi ekonomikoak.
- Arrazoi politikoak.
- Gehienbat: prestakuntza gutxikoak, lana egiten dute nekazaritzan, zerbitzuetan, meagintzan, arrantzan eta eraikuntzan.
Inmigrazioaren ondorioak
Ondorio demografikoak
Espainiako populazioaren gaztetzea; izan ere, gehienak gazteak dira, lan egiteko adinean. Gazte horiek umeak izango dituzte, beraz, gerora begira ere gaztetzeak jarraituko du, hauen jaiotze-tasak ez direlako, gainera, baxuak.
Ondorio ekonomikoak
- Eskulana: lan gogorrak egiten dituzte immigranteek, besteek nahi ez dituztenak askotan.
- Eskulan merkea: BPGren hazkundera laguntzen du, Segurantza Sozialean kotizatzean diru-sarrera da sistema publikorako, hots, pentsioetarako.
- Etorkinek pentsioen ordainketan parte hartzen dute.
- Etxeko zerbitzuan ere dihardute, emakume espainiarren etxetik kanpoko lana ahalbideratuz.
- Produktibitate baxua eta teknologia-garapena moteltzea leporatzen zaie.
Ondorio kulturalak
- Kultura-aniztasuna.
- Aberasteko aukera: ohitura, hizkuntza, erlijio, bizimodu desberdinak nahastean.
Ondorio sozialak
- Arrazismoa eta xenofobia: Bertakoen beldurra euren lanpostuak ea galduko dituzten.
- Soldata baxuen errua etorkinei botatzea, eurek lan asko soldata baxuengatik egiten baitute (lan-esplotazioa).
- Erlazio faltsuaren sorrera: inmigrazioa/delinkuentzia.
- Inmigranteek dituzten arazoak:
- Lan-baldintza oso gogorrak.
- Auzo marjinalak (etxebizitza-arazoa).
- Inmigranteen trafikoa.
- Prostituzioa.
- Drogen trafikoa.
Inmigrazio-politika espainiarra
Lege-markoa: Europar Batasuneko "babesa" eta Inmigrazio Legea eta "Ley de Extranjeria".
Inmigrazioarekiko EBko politika (1999):
- Amankomuneko babesa, bisatua eta inmigrazio klandestinoaren kontra herrikideen arteko elkarlana eta informazio-trukea.
- Lanerako baldintzak.
- Herriratze-prozesua.
"Ley de Extranjeria":
- Herrian sartzea, egonaldi mota.
- Egonaldi: Espainian atzerritar baten egonaldia, 90 egun gehienez.
- Bizileku-baimena: 5 urte baino gutxiagokoa, behin betikoa izan daiteke.
- Eskubide eta betebeharrak.
- Lan egiteko baldintzak eta herritartze-prozesua.