Metodologia eta Komunitate Garapenaren Fasetako Azterketa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,82 KB
Metodologia Prozesuaren Fasetako Azterketa
Metodologia prozesuak lau fase nagusi ditu, komunitatean esku-hartze koherente eta jasangarriak gauzatzeko ezinbestekoak direnak:
1. Diagnostikoa
Prozesu metodologikoaren hasierako fasea da, eta komunitatearekin batera egiten da. Lurraldearen errealitatea sakon aztertzean datza, lurraldearen beharrak, arazoak, baliabideak eta ahalmenak ezagutzeko.
- Aurretiazko informazioa biltzea (datu soziodemografikoak, historikoak eta sozialak).
- Behaketa parte-hartzailea, herritarrekiko zuzeneko harremana eta teknika kualitatiboak (elkarrizketak, talde fokalak eta eztabaidak).
- Herritarrak sentsibilizatu eta inplikatu, lider komunitarioak identifikatu eta lortutako informazioa kontrastatu.
Diagnostikoak egungo egoeraren eta nahi denaren arteko distantzia detektatzeko aukera ematen du, eta esku-hartze koherente eta jasangarri baterako oinarria da.
2. Plangintza
Beharrak identifikatu ondoren, lurraldearen errealitatera egokitutako esku-hartze bat diseinatzen da. Fase honetan helburu orokorrak eta espezifikoak definitzen dira, modu errealistan lehenesten dira eta beharrezko baliabideak zehazten dira.
Baliabideen Zehaztapena eta Estrategia
Honako hauek zehazten dira:
- Giza baliabideak, baliabide materialak, teknikoak eta ekonomikoak.
- Estrategiak, jarduerak eta gauzatzeko denborak.
- Hainbat plangintza-maila ezartzen dira (plana, programa eta proiektua).
Plangintzak malgua, dinamikoa eta parte-hartzailea izan behar du. Helburu nagusia komunitatearen inplikazio aktiboa eta bere garapenaren kudeaketan bere burua antolatzeko gaitasuna bultzatzea da.
3. Esku-hartzea
Proiektua gauzatzeko fasea da, eta bertan planifikatutako ekintzak gauzatzen dira. Komunitatearen parte-hartze aktiboa, inplikazioa eta ahalduntzea sustatzea du helburu, dauden baliabide komunitarioak eta sare sozialak indartuz.
Esku-hartzea diagnostikotik abiatzen da eta testuingurura egokitzen da etengabe. Gizarte-hezitzailearen zeregin profesional sendoa eskatzen du, batez ere taldeak dinamizatzean, komunikazio kritikoan eta prozesu kolektiboei laguntzean. Helburua da herritarrak mobilizatzea, gizarte-aldaketaren eta errealitatearen eraldaketaren protagonista izan daitezen.
4. Ebaluazioa
Fase guztietan dagoen etengabeko prozesua da, baina bereziki proiektuaren amaieran zehazten da. Helburua da esku-hartzearen egokitasuna, eraginkortasuna eta emaitzak baloratzea, baita komunitatean sortutako aldaketak ere.
Ebaluazio Mota eta Tresnak
Honako ebaluazio motak barne hartzen ditu:
- Hasierako, prozesuko, amaierako eta eragineko ebaluazioak.
- Tresnak: elkarrizketak, galdetegiak, talde fokalak eta batzarrak.
Ebaluazioa parte-hartzailea da, komunitateak ere prozesua ebaluatzen baitu, eta lorpenak, zailtasunak eta hobetzeko alderdiak identifikatzeko aukera ematen du, erabakiak hartzea eta etorkizuneko esku-hartze komunitarioak hobetzea erraztuz.
Garapenaren Kontzeptua
Garapena prozesu dinamiko eta jarraia da, pertsona eta komunitateen aldaketa eta indartzea bilatzen duena. Ikuspegi desberdinak ditu eta ideologien arabera, desberdin ulertzen da. Hala ere, helburu nagusia bizi kalitatea eta ongizatea hobetzea da, parte-hartzea (PH) eta ahalduntzea sustatuz.
Komunitate Garapena
Komunitate garapena hezkuntza eta ekintzako prozesu bat da, komunitatearen barrutik sortzen dena eta kanpotik inposatzen ez dena. Helburua, herritarren jokabideetan zein karreren aldaketak lortzea da, boluntariozko parte-hartzearen (PH boluntarioa) bidez. Gainera, komunitatearen bizi kalitatea eta ongizatea hobetzea nahi du.