Metodoaren diskurtsoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,94 KB
DESCARTES
INTUIZIOA ETA DEDUKZIOA. ANALISIA ETA
SINTESI
A (METODO ARAUAK)
Descartesek lau arauk osatutako metodoa erabiltzen du, bai gogoeta filosofikoetan bai ikerketa matematikoetan.
Lehen araua: nabaritasuna Metodoaren lehen araua honako hau da: “Ezer ez daiteke egiatzat har, nabaritasun osoz horrela dela dakigunean izan ezin”.
Nabaritasunak bi ezaugarri ditu:
argitasuna eta bereizkortasuna
. Ideia batek, argia izateko, beste ideietatik banandua eta nahastezina izan behar du, eta bereizia izango da haren zatiak elkarren artean bananduta badaude.
Bigarren araua: analisia (intuizioa) Hauxe da metodoaren bigarren araua: “Aztertzen dugun zailtasun bakoitza ahalik eta gehien zati zatitzea, soluzio onenak eska lezakeen moduan”.
Intuizioa, Descartesen arabera, espirituaren hautemate soila eta berehalakoa da, eta ez du zalantzarako tarterik uzten, hain da bereizkorra eta erraza.
Natura soilaren ezaugarria bere ezagutza argia eta bereizkorra izatea da, eta horregatik, soilean ez dago huts egiterik. Ezagutza posible guztiak ezagutza indibidualetatik jaio egiten dira.
Hirugarren araua: sintesia (dedukzioa) Metodoaren diskurtsoak dioenez:“Objektu soiletatik eta ezagutzeko errazenetatik hasiz, apurka-apurka konplexuetaraino iristeko, eta beraz, horrela jokatzeko aukera ematen ez digutenen artean ere ordena bat proposatzeko”.
Ziurtasun osoz ezagutzen ditugun gauza batzuen ondorioz beste gauza batzuk ulertzean datza dedukzioa. Dedukzioak ez du oraingo nabaritasunaren beharrik, eta oroimenak prestatzen dio hori. Dedukzioak ez du intuizioak bezain ziurtasunik. Horrela, badakigu azken kate-maila lehenengoari lotuta dagoela -nahiz eta tarteko kate-mailak begiratu batez ez ikusi-. Dedukzioak intuizioen segida suposatzen du, eta, haren bitartez, egia baten ebidentziatik egia berri batera heltzen gara.
Dena dela, maila baten hutsuneak arriskuan jar dezake kate osoaren baliozkotasuna.
Laugarren araua: berrikusketa edo zerrendaketa Arau horren helburua oroimenaren ahultasunetik datozen hutsuneez ohartaraztea da. Hutsuneak saihesteko, egia batetik bestera igarotzean, pentsamenduaren mugimendu iraunkorra eta etengabea egin behar dugu. Zerrendaketa osoa ez bada eta hutsuneren bat badago, arriskuan jartzen ditugu arrazoibideen uztardura eta ondorioaren ziurtasuna.