Metodo Zientifikoak: Zientzia Formalak eta Naturalak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,41 KB

Metodo Zientifikoak

Jakintza zientifikoaren metodoak

Zientzia Formalen Metodoa

Zientzia formalek ez dituzte esperientziaren gertakariak kontuan hartzen, arrazoiketen formak baizik. Beren barne-koherentzian oinarritzen dira, baina hainbat esparrutan erabil daitezke. Bi metodo erabiltzen dituzte egiaztapenak egiteko: dedukzioa eta indukzioa.

Dedukzio-bidezko arrazoiketa-prozesuak premisa izeneko proposizio batetik edo batzuetatik beste bat deduzitzen du, eta azken hori premisa horien ondorio logikoa edo konklusioa da. Ideal metodologiko jakin bat dute: sistema axiomatikoa bihurtzea. Horretarako:

  • Axiomak: Sistemen funtsezko printzipio frogaezinak dira.
  • Antolaketa- eta eraldaketa-arauak: Horien bidez, sistemak osatzeko balio duten enuntziatu berriak sortzen dira.
  • Teoremak: Zenbait axiomatatik edo frogatutako beste teorema batzuetatik dedukzio bidez lortutako enuntziatuei esaten zaie.

Sistema axiomatiko orok bere axiomen araberako egitura eta hedadura dauka.

Natura-Zientzien Metodoa

Zientzia formalek dedukzio-bidezko arrazoibidea erabiltzen dute, natura-zientziek berriz indukzio-bidezko egiaztapenak egiten dituzte. Egiaztapen-metodo osoari metodo hipotetiko-deduktiboa deritzo.

Indukzio-bidezko Egiaztapena

Esperientziaz ezagututako kasu partikularretatik abiatuta ateratzen da ondorio orokorra. Bi indukzio mota daude: osoa eta ez-osoa. Osoan aztergai den eremuko kasu guzti-guztiak ezagutzen eta hartzen dira kontuan. Ez-osoan ez da bere osotasunean hartzen eremu jakin bat: egiaztapen indibidualean oinarritzen da. Beraz, indukzio ez-osoaren bidez lortutako egiaztapenak ez dute zertan egiazkoak izan, probableak baizik.

Metodo Hipotetiko-Deduktiboa

Hiru maila ditu:

  • Protokolozko enuntziatuak: Enpirikoki egiaztatzeko moduko fenomenoak azaltzen dituzte. Enuntziatu objektiboak eta adiera bakarrekoak dira.
  • Legeak: Enuntziatu unibertsalak dira, eta fenomeno jakin batzuen portaera edo erlazio erregularrak eta iraunkorrak izaten dituzte aztergai. Hipotesiak hasieran izaten dira, egiaztatu gabekoak. Behin egiaztatuak, lege naturaltzat hartzen dira. Esperientziak lege bihurtzen ditu.
  • Teoriak: Enuntziatu unibertsalak dira. Zientzia baten lege guztiak deduzi daitezke. Zientziei batasuna eman, eta horietan oinarrituz lege berriak sortzen dira.

Metodo hipotetiko-deduktiboak bost urrats ditu:

  • Abiapuntua: Behaketaren eta esperimentazioaren bidez. Argitu gabeko arazoak aurkitu. Indukzio-sistema.
  • Azalpen hipotesia: Hipotesiak sortu, behatutako arazoa argitzeko. Indukzio-sistema.
  • Matematikoki formulatu: Sortutako hipotesiak matematikoki formulatzen dira, gero esperientziaren bidez ondorioak ondorioztatzeko. Dedukzio-sistema erabili.
  • Esperimentazioa: Esperimentuak egin egiaztatzeko edo faltsutzat jotzeko. Hipotesiak egiazkoak izateko, ateratako ondorioak bat etorri behar dira esperimentuan. Deduzitutako ondorioak bat ez badatoz, faltsuak izango dira. Indukzio-sistema.
  • Legetzat hartu: Balio orokorra hartzen dute egiaztatutako hipotesiek, legeetan bihurtuz, nahiz eta beti izaera hipotetikoa izan. Dedukzio-sistema.

Entradas relacionadas: