Metodo Zientifikoa eta Gasen Portaera: Gida Osoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,4 KB

Metodo zientifikoa

Zergatik gertatzen dira fenomenoak? Hori jakiteko, behaketa fasea burutu behar dugu eta behatutakoari buruzko galderak planteatu. Behaketa fasean biltzen diren datuak tauletan adierazten dira; horien bidez, datuak ordenatu, sailkatu eta, askotan, grafikoki irudikatzen dira.

Hipotesiak planteatzea

Hipotesiak egindako galderei eman diegun ustezko erantzunak dira.

Hipotesiak frogatzea

Hipotesiak egiaztatzeko frogak egin behar dira. Horretarako, ereduak eraiki eta esperimentazioak burutu behar dira.

Esperimentazio fasea

Aurretik emandako hipotesiaren baieztapena da. Konprobatu behar da aldez aurretik emandako hipotesia; horri esker, hipotesi bat onartu edo baztertu egingo da.

Analisia eta ondorioa

Behin datu guztiak konprobatuta, aipatutako hipotesiak zuzenak diren ala ez egiaztatzen da eta ondorioak ateratzen dira.

Azken teoria

Ontzat emandako hipotesia teoria bihurtuko dugu. Teoriak egia zientifiko bihurtzen dira.

Teoria zinetiko molekularra

Zientzialariek gasen barneko izaera azaltzeko eredu bat asmatu dute. Eredu hau hipotesi hauetan oinarritzen da:

  • Materia guztia, lurrin batetik hasi eta pertsonetaraino, molekulez osatuta dago.
  • Substantzia bakoitzak era jakin bateko molekulak ditu. Horrela, burdinaren, uraren edo oxigenoaren molekulak desberdinak dira.
  • Gas egoeran dauden substantzien molekulak, beren tamainarekin alderatuz, oso urrun daude elkarrengandik.
  • Molekulak etengabe mugitzen ari dira eta ez dira inoiz gelditzen.
  • Molekulen artean ez dago ezer.
  • Molekulen abiadura tenperaturaren araberakoa da: zenbat eta tenperatura altuagoa, orduan eta abiadura handiagoa izango dute.

Gasen portaera

Gasen portaera azaltzen duten hiru lege nagusiak:

Boyle-ren legea

Gasaren bolumena eta presioa alderantzizko proportzioan daude (tenperatura konstantea izanik): presioa handitzean bolumena txikitu egiten da, eta alderantziz.

Gay-Lussac-en legea

Bolumena konstantea denean, gas baten presioa tenperaturarekiko zuzenki proportzionala da. Tenperatura handitzean, presioa neurri berean handitzen da.

Charles-en legea

Gasaren presioa konstante mantentzen bada, bolumena eta tenperatura zuzenki proportzionalak dira. Hau da, bolumena handitzean, tenperaturak ere gora egiten du.

Entradas relacionadas: