Metodo sismikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,09 KB
Fluxu handiagoa duten eremuetan lurrazala meheagoa da eta mantu sakoneko harri oso beroak daude.
fluxu txikiagoa duten eremuek, lurrazala oso lodia da.
Metroritoen azterketa:
lurraren barnealdea ikertzeko metodo gisa meteoritoak aztertzeko ideia hipotesi honetan oinarritzen da: geruzetan antolatutako lurraren antzeko protoplaneta bat omen zegoen, eta talka handi baten ondorioz zatikatu zenean meteoritoak espazioan geratu ziren eta etengabe lurrera erortzen ari dira. HIpotesi hau egia bada meteoritoaklurraren antzeko planeta bateko geruzen zatiak dira. 3 meteorito mota daude:
Sideritoak: BUrdinez eta nikelez osatuak eta hori omen da lurraren nukleoaren konposizioa.
Siderolitoak: ferronikelez eta ferromagnesio silikatoen moduko mineralez osatuak daude, proportzio berdinetan. Konosidio hau mantuaren konposizioaren antzekoa da.
Aerolitoak: Burdin eta aluminio-silikatoz osatuak lurrazala osatzen dutenak bezalakoak.
2.3) ZEHARKAKO METODOAK II
Metodo sismikoa: lur barneko harkaitzek energia biltzen dute eta tentsio dinamikoen eraginez bat batean askatzen denean, lurrikaren bibrazioak sortzen dira. Metodo sismikoak bibrazio horiek aztertzen ditu.
UHIN SISMIKO MOTAK:
Primarioak: Hedatzen diren norabide bereandar dar egiten dute, eta zeharkatzen dituzten materialak zabaltzen eta konprimitzen dituze.
Sekundarioak: Hedatzen diren norabidearekiko perpendikularrean dar dar egiten dute, zeharkatzen dituzten materialek era horretan oszilatzera behartzen dituzte.
Azaleko uhinak:
Primario eta sekundario uhinek ukitu eta soilik lurrazalean hedatzen dira. Ez dute lurraren barnealdea zeharkatzen eta ez dira metodo sismikoan erabiltzen. BI mota
-R uhinak: Azala mugitzen dute eta haranak eratzen dituzte.
-L uhinak: hedapen norabidearekiko noranzko perpendikular eta horizontalean mugitzen dira etA lurra akde batetik bestera mugitu.