Metodo Hipotetiko Deduktiboa, Filosofia, Giza Eboluzioa eta Eboluzioaren Teoriak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,44 KB

Metodo Hipotetiko Deduktiboa

Metodo Hipotetiko Deduktiboa:

  • Protokolozko enuntziatuek enpirikoki egiaztatzeko moduko fenomenoak azaltzen dituzte.
  • Legeak enuntziatu unibertsalak dira, eta fenomeno jakin batzuen portaera edo erlazio erregularrak eta iraunkorrak izaten dituzte aztergai. Hasieran hipotesiak izaten dira, egiaztatu gabeko enuntziatuak, eta egiaztatuta geratzen direnean, lege naturaltzat hartzen dira. Esperientziak bihurtzen ditu lege.
  • Teoriak enuntziatu unibertsalak dira, eta horietatik zientzia baten lege guztiak deduzi daitezke. Zientziei batasuna ematen diete, eta haietan oinarrituz lege berriak aurki daitezke.

Urratsak:

  1. Behaketa eta/edo esperimentazioa.
  2. Azalpenezko hipotesia.
  3. Hipotesiak matematikoki formulatu.
  4. Egiaztatu edo faltsuak jazo.

Filosofia: Egiaren Bila

Filosofia egiaren bila: Jakinduriarekiko maitasuna da, erabateko jakinduria izatea. Baina ezin da jakinduria bilatzen hasi dagoeneko baduela uste duenak. Horregatik, filosofatzera bultzatzen duen mirespena gure ezjakintasunaz ohartzearekin lotuta dago. Filosofia jakintsuaren eta ezjakintasunaren artekoa da.

Giza Eboluzioa

Homo Erectus

Homo habilis zena Homo erectus bilakatu zen. Hanka-bikoa izateaz gain, zutik ibiltzen zela frogatu da aurkitutako fosilekin. 900 eta 1200 zentimetro kubiko bitarteko garezur-edukiera zuen. Sua erabiltzen bazekitela uste da, eta ehorzketekin erritualak egiten zirelako susmoak ere badaude. Homo erectusaren eboluziotik bi espezie garatu zirela uste zen orain dela gutxi arte: Homo neanderthalensis eta Homo sapiens. Galdutako maila gehiago ere badaude: Homo heidelbergensis, Homo rhodesiensis eta Homo antecessor.

Homo Sapiens

Homo sapiens duela 100.000 urte sortu zen, Afrikan eta Ekialde Erdikoan, eta duela 40.000 urte Europan. Hildakoei begirune handia zieten, ehortzi egiten zituzten, eta artean ere oso onak ziren. Beraien garezur-edukiera gaur egungo gizakienaren bezalakoa edo handiagoa zen. Burmuina hain handia edukitzearen ondorioz, beste izakiak ez bezala arrazoitu zezaketen eta hizkuntzak sortu zituzten.

Desberdintasunak

  • Gizakiok 23 kromosoma pare ditugu; tximino antropoide handiek, 24.
  • Hortz eta masail-hezur txikiagoak ditugu.
  • Eskuaren forma eta trebetasuna desberdinak dira.
  • Bi hanka eta zutik ibiltzeko gaitasuna dugu.
  • Gizakiaren oinak aldatu egin ziren, eta horren ondorioz, behaketa-gaitasun handiagoa lortzeaz gain, eskuak libre geratu ziren.
  • Garunaren garapena: hirukoiztu egin zen eta gero eta konplexuago bihurtu zen.

Eboluzioaren Teoriak

  • Fixismoa: George Cuvier (1769-1788).
  • Transformismoa: Buffongo kondea, Leclerc (1707-1788).
  • Eboluzioaren lehenengo proposamenak: Moreau de Maupertuis (1698-1759).
  • Filosofia Zoologikoa (1809): Lamarck.
  • Eboluzioaren teoria (hautespen naturala): Darwin (1809-1882) eta Alfred Russell Wallace (1823-1913).
  • Mutazionismoa: Hugo de Vries (1848-1935). Modifikazioa eta mutazioa.
  • Genetika eta Espezieen Jatorria (1937): Theodosius Dobzhansky.

Entradas relacionadas: