Metodo Deskriptiboen Azterketa Psikologikoan

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,63 KB

BESTE METODO DESKRIPTIBATZAILE BATZUK

Metodo deskriptiboen artean zuzen-zuzenean ematen den behaketaz gain hurrengo hauek aurki ditzakegu :

KASUEN AZTERKETA

Gizabanako edo talde bati buruzko informazio zehatza biltzeko baliogarria da. Gizakiaren jokabideari buruzko pista aberatsak eskeintzen digu. Ikerketa sakona egiteko aukera ematen du. Hala ere, metodo honek bere mugapenak ere baditu, horien artean :

  • Eskatzen duen denbora
  • Aztertzen den banakoa edo egoera atipikoa izan daiteke emaitzen generalizazioa ezinezkoa delarik.

ELKARRIZKETAK

Helburu konkretu batekin mantentzen den solasaldi serioa da eta solaskideek rol desberdinak betetzen dituzte. Helburuak desberdinak izan daitezke: terapeutikoa, dignostikoa, pertsonalaren hautaketa, gizarte ikerketa. Hitzezko komunikazioaz gain garrantzitsua da hitzezkoa ez den komunikazioa.

  • Abantailak: Metodo malgua da eta gai konplexuak lantzeko aproposa.
  • Desabantailen artean eskatzen duen denbora eta lana (pertsonala).

Freud-ek nortasunari buruzko teoria bere kontsultara joaten ziren pazienteengandik ateratako informazioan oinaritu zuen. Gauza bera gertatu zen beste psikologo ospetsu batekin, hau da, Piaget-ekin, zeinek umeen pentsamenduaren garapenari buruzko hainbat datu lortu baitzuen bere semeak behatu eta gero.

IINKESTAK / GALDETEGIAK

Gizabanakoari galdera sorta bat planteatzean datza instruzioak emanez erantzun eta erregistatu ditzan.

  • Abantailak: Denbora gutxi eskatzen dute, datu asko jaso ahal dira pertsona kopuru handiari buruz. Prozedura merkea da, anonimoak (erantzutea errezten du).
  • Desabantailak: Galderen murrizketa, astunak. Galdetegia izan daiteke: idatzia, telefonoz egindakoa, korreoz jasotakoa edo internetik egindakoa.

TEST PSIKOLOGIKOAK EDO FROGA PSIKOMETRIKOAK

Test psikologikoa edo froga psikometrikoa tresna esperimental bat da. Bere helburua ezaugarri psikologiko baten edo nortasunaren ezaugarri orokorren neurketa edo ebaluazioa da. Emaitzak gizabanakoen arteko konparaketa estadistikoa dela medio adieraz daiteke, sailkapenak eginez.

PSIKOLOGIAREN IZAERA ZIENTIFIKOA

Psikologia esperimentala jaio zen momentutik hainbat argudio erabili ohi dira psikologiaren izaera zientifikoa ukatzeko. Eztabaida hau gauer ere mantentzen da. Argudio aipagarrienak hurrengoak dira:

  • Metodologia propioren falta: Eskola psikologiko guztiek ez dituzte metodo berbera erabiltzen: metodo klinikoa (kasuen analisia, elkarrizketak, test-ak, froga psikometrikoak), estadistika, hermeneutika, metodo esperimentala…
  • Jokabidearen psikologiari egindako kritikak: Behavioristek sekulako saiakera egin zuten Psikologia benetako zientzia objetibo eta zehatza bihurtzeko. Hala ere, erabilitako teknikek ere beren mugapenak dituztenez autore batzuek ez dela nahikoa esaten dute.
  • Metodo hermeneutikoei egindako kritikak: Eskola Psikologiko batzuek (Psikoanalisia, Psikologia Humanistikoa…) Psikologiaren helburu nagusia jokabidea “ulertzea” dela esan ohi dute. Kritikoek hauen kontra jo dute Psikologia hauek askotan abiapuntutzat hartzen dituzten oinarrizko printzipioak zientifikoki ezin direlako justifikatu (ez direla eusten esaten dute).
  • Lege orokorrak ezartzeko ezintasuna: Zientzia guztien helburu nagusia da lege orokor eta unibertsalak ezartzea. Baina Psikologiaren eremuan batzuek esaten dute pertsona bakoitza aparteko mundua dela eta lege orokor horiek ezin direla ezarri.
  • Uniformitate eta adostasun falta: Eskola desberdinetako psikologoen artean ez dago adostasunik. Ordea, zientziaren mailan akordioetara heltzen dira zientifikoak.

Entradas relacionadas: