Meteorologia eta Geografia: Oinarrizko Kontzeptuak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,85 KB
Föhn Efektua
Föhn efektua: Masa aire batek oztopo orografiko bat zeharkatzerakoan igo egin behar du. Hori dela eta, hoztu egiten da eta prezipitazioak haizaldean (barloventoan) botatzen ditu. Tontorretik pasatzerakoan, haizea haizebehera (sotaventora) pasatzen denean, lehortu eta berotu egiten da.
Ekintza Guneak: Borraskak eta Antizikloiak
Ekintza guneak motelki mugitzen diren presio altuen edo baxuen sistema handiak dira. Ekintza guneak eguraldi mota ezberdinen arduradunak dira.
Antizikloia (Goi Presioa)
Antizikloia presio txikiko guneek inguratuta dagoen presio handiko gunea da. Normalean 1.013 milibaretik gora jotzen duen presio gunea da, eta haizea erlojuaren orratzen noranzkoan biraka dabil inguruan, atmosferaren beheko geruzetarantz. Giro egonkorra ekarri ohi du: eguzkitsua, lehorra, berotsua udan eta hotza neguan (adibidez, Azoreetako Antizikloia).
Borraska (Behe Presioa)
Borraska, depresioa edo zikloia ere deitua, presio handiko guneek inguratuta dagoen presio txikiko gunea da. Normalean 1.013 milibaretik behera jotzen duen presio gunea da, eta haizea bere inguruan biraka dabil, erlojuaren orratzen kontrako noranzkoan, atmosferaren goiko geruzetarantz. Giro ezegonkorra ekarri ohi du: hodeitsua eta euritsua sarri askotan (adibidez, Fronte Polarrarekin datozenak).
Ibai Arroa eta Uren Banalerroa
Ibai arroa: Ibai batek elikatzen duen espazio geografikoa da. Espazio geografiko horretako ibai eta errekatxo guztiek euren ura ibai horretara eramaten dute. Beste modu batean esanda, ibai batek bere sare hidrografikoarekin, prezipitazioen uraz drainatzen duen espazio geografikoa da.
Uren banalerroa: Ibai arro bat mugatzen duten gailur garrantzitsuenetatik pasatzen den ustezko marra da, beste arroetatik bereizten duena. Gailur horietan erortzen diren prezipitazioak arro batera joango dira batzuk, eta beste batzuk, kontrako isurialdera, beste arroko ibai batera.
Landaretza Potentziala
Landaretza potentziala: Lurralde bateko landaretza potentziala gizakien inolako jarduerarik gabe garatuko litzatekeen landaretzari esaten zaio. Landaretza potentzial hori, lehenik eta behin, klimagatik baldintzatuta dago, batez ere prezipitazioen eta tenperaturen erregimenagatik, eta, bigarrenik, lurzoruaren ezaugarriengatik.
Erromako Ituna (1957)
Erromako Ituna: 1957an sinatutako ituna, Europar Batasuna eraikitzeko prozesuan aurrerapauso garrantzitsua izan zena. Bertan, Europako Ekonomia Erkidegoa (EEE) eta Atomo Energiaren Europako Erkidegoa (EURATOM) eratzea adostu zuten. Herrialde sinatzaileak hauek izan ziren: Mendebaldeko Alemania, Belgika, Frantzia, Italia, Luxenburgo eta Herbehereak. Europan, lehenengo nazioz gaindiko erakundeak izan ziren.