Meteorizazioa eta sedimentazio prozesuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,69 KB
Meteorizazioa
Meteorizazioa: Arrokek hainbat prozesu jasaten dituzte, hautsi eta kimikoki eraldatzen; zatitxoetan apurtu eta klastoak edo detrituak sortzen dituzte. Alterazio guztien multzoari meteorizazio deritzo.
Meteorizazio mekanikoa
- Gelifrakzioa: Ura arroken zartaduretan sartzen da eta izotzean, bere bolumena handitzen denez, arroka puskatu egiten da.
- Abrasioa: Haizeak, izotzak, ur lasterrak edo olatuek garraiatutako klasto txikiak arroka kolpatzean sortutako marruskaduren ondorioz gertatzen da. Perretxiko itxurako arrokak sortzen dira.
- Deskonpresioa: Lurrazalaren barnean presio altuan egon diren harriak kanpora irteten direnean (presioa jeisten denean) dilatatu eta apurtu egiten dira.
- Termoklastia: Tenperatura-igoerek eta -jeistek eragindako uzkurtze eta dilatatzeen ondorioz arroketan sortzen diren hausturak dira.
Meteorizazio kimikoa
Arroka osatzen duten mineralen alterazio kimikoaren ondorioz mineral berriak sortzen dira eta arrokak disgregatu eta apurtzen dira. Klima bero edo hezeetan ematen da bereziki.
- Oxidazioa: Mineral batzuek atmosferako oxigenoarekin erreakzionatu eta oxidatu egiten dira.
- Karbonatazioa: CO2 disolbatuta duen urarekin kontaktuan gertatzen da. Harriak karbonatatu egiten dira, mineralen propietateak aldatuz (esaterako, disolbagarritasuna).
- Disoluzioa: Mineral disolbagarriekin gertatzen da (halita, silita…). Urak gatzak disoziatu eta ioietan banatzen ditu → mineralen kristal-egitura hautsi eta uretan disolbatuta geratzen dira.
- Hidrolisia: Mineralen kristal-egitura hautsi egiten da urarekin erreakzionatzean.
Meteorizazio biologikoa
Izaki bizidun batzuek arrokak suntsitzen dituztenean ematen den meteorizazio mota. Prozesu mekaniko nahiz kimikoak gertatu daitezke. Zuhaitzen sustraiek gelifrakzioaren antzeko apurketa sortzen dute. Lurraren estalki belarkarrak hezetasuna gorde eta honek oxidazioa, karbonatazioa eta mineralen disoluzioa errazten ditu. Uraren eta airearen oxidatze-gaitasuna handitzen da fotosintesiak oxigenoa ematerakoan. Era berean, uraren karbonatazio-gaitasuna handitzen da izaki bizidunen arnasketaren ondorioz gehitutako CO2aren eraginez.
Detrituak mugitzea
1. Grabitazio-prozesua
Meteorizazioak klastoak sortu ahala, klasto horiek maldan behera joan daitezke grabitazioaren ondorioz. Bi faktorek eragiten dute:
- Maldaren inklinazioa: Malda aldapatsua bada, blokeak erortzeko arriskua dago.
- Substratu geologikoaren ur-kantitatea: Ura kantitate handia badago, luiziak sor daitezke (lur mugimenduak aldapan behera).
2. Garraiatze-prozesua
Maldaren oinera bakarrik eramaten ditu detrituak; agente geologikoek, berriz, materiala distantzia luzez garraiatzen dute. Batzuetan agente batek distantzia batez mugitzen du materiala eta ondoren beste agente batek material bera beste lekura eramaten du. Fluido-masa batek garraiatzen dituen sedimentuak hondoarekin kontaktuan nahiz hondoa ukitu gabe ere higi daitezke.
Sedimentazio prozesua
Agente geologikoen energia gutxitzen denean, garraitzeko gaitasuna galtzen dute eta ondorioz materialak sedimentatu egiten dira, bi prozesu hauetako baten eraginez:
- Dekantazioa: Mugimenduan dagoen fluido batek (adibidez, ur laster bat) bat-batean energia galtzen duenean, zeramatzan klastoak hondora erortzen dira.
- Akreizio zinetikoa: Mugimenduan dauden sedimentuak oztopo batekin topo egin eta metatzean gertatzen da (dunak eta ibai-barrak).
Sedimentazio egitura
- 1. Estratifikazioa: Materialak geruza lodietan antolatzean datza; estratifikazio-planoek bereizten dituzte geruzak.
- 2. Laminazioak: Estratuak normalean horizontalean osatzen dira, baina korronte eremuetan laminak inklinatuta egon daitezke; geruza gazteenek zaharragoak moztu ditzakete.
- 3. Rippleak: Materialak pilatzen ari direnean, korronte edo ur lasterrek estratifikazio-planoan eratzen dituzten ondulazioak eta kiribilduak dira.
- 4. Sedimentazio graduatua: Dekantazio prozesuen emaitza; arroka zatien tamaina handienetik txikienera ordenatzea.
Ingurune sedimentarioak
Ingurune sedimentarioa agente geologiko batek sedimentuak geruza horizontaletan jalkitzen dituen leku fisikoa da. Ingurune hauek hainbat ezaugarri fisiko-kimiko, biologiko eta geologiko izaten dituzte, eta horiek baldintzatzen dute sedimentuen bilakaera eta deposizioa.