Metalurgia eta Aleazioak: Burdin Urtua, Altzairua eta Kobrea

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,71 KB

Materialen Sailkapena

Materialak bi multzo nagusitan sailkatzen dira:

  • Burdinazko materialak: Burdin forjatua, galdaketak, altzairuak, burdinazko konglomeratuak...
  • Burdinazkoak ez direnak:
    • Aleazio astunak (kobrezkoak, berunezkoak).
    • Aleazio arinak (aluminiozkoak, titaniozkoak).
    • Aleazio oso arinak (magnesiozkoak, beriliozkoak).

Forja Katalana: Ezaugarriak eta Prozesua

Forja Katalanaren ezaugarri garrantzitsuenak:

  • Labe txikia zen.
  • Errekuntzarako egur-ikatza eta burdin minerala erabiltzen zen.
  • Prozesuak ez zuen materiala urtzen.
  • Emaitza burdin forjatua zen.

Burdin Urtuaren Ezaugarriak

Burdin urtua berriro ere urtu eta moldatzeko moduko materiala da. Material gogorra eta apurkorra da, eta ezin da itxuragabetu. Piezak moldeen bidez egiten dira eta lingoteak egiteko erabiltzen zen.

Kokea Siderurgian: Abraham Darby

Abraham Darby ingelesak sartu zuen kokea siderurgian. Kokea erabiliz burdina urtzea lortu zuen.

Siderurgia Oinarriak: Mea, Zepa eta Arrabioa

  • Mea: Mineral puruak dira, gangatik (lurrak, karea, silizea) bereizteko.
  • Zepa: Fundenteak gehitzean, ezpurutasunekin erreakzionatu eta zepa lortzen da.
  • Arrabioa: Burdin urtua da.

Galdaketa Prozesuak

Galdaketa Jarraikiaren Abantailak

Abantailarik handiena aurreztea da.

Galdaketak eta Karbono Balioak

  • Karbono balioa: % 1.76 eta % 6.67 artean.
  • Sailkapena: Galdaketa arruntak, aleatuak eta bereziak.

Altzairua: Karbono Kopurua eta Ezaugarriak

  • Karbono kopurua: % 0.3tik % 1.76ra bitartekoa.
  • Ezaugarri nagusia: Egitura aldaketa handiak izan ditzaketela egoera solidoa galdu gabe.

Altzairuaren Tratamendu Termikoak

  • Suberaketa: Hozte motela. Egitura bigunak eta otzanak lortzen dira.
  • Tenplaketa: Hozte azkarra. Egitura gogorrak eta apurkorrak lortzen dira.

Altzairu Mota Nagusiak

  • Altzairu arruntak: Burdinaz eta karbonoz osatuta daude.
  • Altzairu aleatuak: Altzairu arruntetatik lortzen dira.

Altzairuaren Merkaturatzea eta Normalizazioa

Merkaturatze Motak

Altzairua hiru motatan agertzen da merkatuan:

  1. Luzeak: Ebakidura karratu edo zirkularreko barretan.
  2. Lauak: Ebakidura aldakorreko txapak.
  3. Profilak: Egitura angeluarrak, bikoitzak, etab.

Arautegia

Espainiako arautegia altzairuari dagokionez normalizatuta dago (DIN, ISO, AENOR, UNE, etab.).

Altzairu Bereziak: Izendapenak

  • Altzairu erregogorrak: F-3300
  • Altzairu aleatuak: F-5200, F-5300, F-5400

Kobrea eta Bere Aleazioak

Kobre Mineralak

  • Sulfuratuak: Kalkopirita, kalkosina.
  • Oxidatuak: Kuprita, melakonita, malakita, azurita.

Kobrearen Lortzea (Kobre Gordina)

Prozesu guztietan egin behar da: eho, bahetu, oxidatu, garbitu eta abar egin ondoren masa lortzen da. Masa horren % 40 kobrea da, eta horri kobre gordina esaten zaio.

Kobre Aleazio Garrantzitsuenak

Brontzeak, letoiak, kuproaluminioa, kupronikela eta alpaka.

Brontzea

  • Osagaiak: Kobrea beste metal batzuekin (zinkarekin izan ezik, horrek letoiak osatzen baititu).
  • Eztainuaren eragina: Eztainu portzentajea zenbat eta handiagoa izan, orduan eta gogorragoa da.
  • Fosforodun brontzea: Ezaugarri mekaniko onak ditu. Marruskadura jasan behar duten elementuak fabrikatzeko erabiltzen da.

Siliziodun Brontzea

Eroankortasun elektriko handia du, eta hori eroaleak fabrikatzeko erabiltzen da.

Letoiak

Kobrezko eta zinkezko aleazioak dira.

Letoi Arrunten Ezaugarriak

Zink kantitatea % 30 eta % 55 bitartekoa da. Korrosioarekiko iraunkortasun handia du, eta torlojuetarako erabiltzen da.

Letoi Bereziak

  • Manganesodun letoiak: Pieza moldeatu eta forjatuetarako erabiltzen dira.
  • Burdina eta manganesoa duten letoiak: Itsasontzien helizeetarako erabiltzen dira.

Kobre Aleazio Konplexuak

Kuproaluminioa

Kobrezko eta aluminiozko aleazioak dira. Trakzioari eta korrosioari iraunkortasun handia diote, eta aplikazio mekanikoetan erabiltzen dira.

Kupronikela

Kobrezko eta nikelezko aleazioak dira (% 40 eta % 50 bitarteko nikel kantitatea). Txanponak egiteko erabiltzen da.

Alpaka

Kobre, nikel, zink eta eztainuzko aleazioa da. Mahaiko tresnak, marrazteko tresnak eta apaingarriak egiteko erabiltzen da.

Aluminioa eta Aleazio Arinak

Aluminioaren Lortzea

Aluminioa bauxita izeneko mineral gorrixka batetik lortzen da bi fasetan:

  1. Bauxitatik aluminio oxidoa (alumina) lortzen da.
  2. Elektrolisiaren bidez purutasun handiko aluminioa lortzen da.

Aluminioaren Aleazio Arruntenak

Kobrearekin, silizioarekin, magnesioarekin, nikelarekin, kobaltoarekin eta titanioarekin egiten dira.

Aluminioaren Aplikazioak

Industria aplikazio ugari ditu, besteak beste: hegazkin fuselajeetan, freskagarrien ontzietan...

Aleazio Oso Arinak

Magnesiozko aleazioei deitzen zaie aleazio oso arina.

Forjarako Aleazio Oso Arinen Aplikazioak

Koheteak eta hegazkinak.

Entradas relacionadas: