Metalen Zizailaketa eta Ebaketa Prozesuak: Gida Praktikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,17 KB
Zizailaketa Printzipioaren Atalak
Zizailaketa printzipioaren atalak honako hauek dira:
- Orriak apur bat sartzen dira xaflan barrena eta gainazaletako zuntzak ebakitzen dituzte, barruko zuntzak zertxobait deformatuz.
- Indarra handitu egiten da eta barruko zuntzak, orain deformatuagoak, trakzio indarren menpe jartzen dira.
- Ebaketa-ertzen ukipen-puntuan ebaketa-hasikinak agertzen dira eta, horren ondoren, haustura, trakzioaren eraginez, lodiera osoan zehar hedatzen da.
Palankadun Zizaila Motak eta Ezaugarriak
Palankadun zizaila motak eta bakoitzaren ezaugarriak:
- Xaflak ebakitzekoak: Ez daukate toperik.
- Profilak ebakitzekoak: Pletinak, angeluarrak, borobilak, T-erako profilak eta antzekoak ebaki daitezke.
- Xaflak eta profilak ebakitzekoak: Aurreko bien konbinazioa da, tailerrean ohikoa dena.
- Xaflak eta profilak ebakitzekoak eta puntzoi bidez zulatzeko makina: Aurrekoaz gain, puntzoi baten bitartez zuloak ere egin ditzake.
Zer da Giyotina Bat?
Giyotina bi hortzen bitartez metalezko xafla edo plantxetan ebaketa zuzenak egiteko erabiltzen den zizaila mota bat da.
Giyotinaren Segurtasun Neurriak
Giyotina erabiltzean kontuan hartu beharreko segurtasun neurriak:
- Arreta izan oinpekoa (pedala) nahi gabe ez zapaltzeko.
- Eskuzorroak jantzi behar dira.
- Oinpekoa eragin behar denean, ez hurbildu eskuak sumiletara.
- Ez jarri mahai gainean erremintarik edota ebaki behar denetik kanpoko xaflarik.
Zer da Eraunsketa Zizaila Bat?
Xaflak bi hortzen bitartez ebakitzen dituzten makina-erremintak dira. Hortzetako batek etengabeko atzera-aurrerako higidura du, bestea finkoa geratzen den bitartean.
Puntzonadoraren Lana eta Erremintak
Puntzonadorak zizailaketan erabiltzen den printzipio eta funtzionamendu bera erabiltzen du, itxura itxiko ebaketak lortuz. Lortzen diren zuloak laukizuzenak, zirkularrak eta karratuak dira gehienetan. Ebaketan parte hartzen duten atalak puntzoia eta matrizea hitzez ezagutzen dira.
Giyotinaren Kontserbazio Arauak
Giyotina kontserbatzeko arauak:
- Ez abiarazi motorra makina enbragatuta dagoela.
- Engranaje-kaxako olio-mailari begiratu.
- Fabrikatzaileek aurreikusi eta aholkatutako lodierak baino handiagoak ebakitzen ez ahalegindu.
- Aldizka-aldizka hortzei begiratu; ebaketa-baldintza onetan ez daudenean desmuntatu eta zorroztu egin behar dira.
Trokelaketa: Erabilpena, Abantailak eta Desabantailak
Trokelaketa sorta edo serie handiko produkzioetan erabiltzen da.
Abantailak:
- Ekoizpen handia.
- Fabrikazio-denbora murritza.
- Horren ondorioz, piezako ateratzen den kostu txikia.
Desabantailak:
- Oso garestia da.
- Ebaketa mota bakoitzerako puntzoi eta matrize bat behar da.